Donostiako bidejoko denda batera joan gara galdera batzuk egitera. Bertan Borjak eman digu ongi etorria. Borjak 23 urte ditu eta Donostiako Amara auzoan dagoen bideojoko denda batean egiten du lan. Horrela erantzun ditu gure galderak:Borjak ere atsegin ditu bideojokoak.Hasteko, zer da zu bezalako langile batek denda honetan egin behar duena?Hau denda bat da. Saldu, aholkuak eman... norbaitek semearentzat zein joko erosi ez dakienean lagundu eta horrelakoak. Batzuetan psikologo lanak egin behar izaten ditugu.Azalduko al zenuke labur bideojokoen bilakaera?Pong jokoaz geroztik izugarrizko bila...


Asko izan dira bideojoko arrakastatsuenetan oinarritu diren pelikulak. Zine-bideojoko binomioak oso ongi funtzionatzen du eta Hollywoodi ederki datorkioIrati Santa Cruz, Laura Peña, Julen Pérez/ Eskoriatza  ‘Tomb Raider’, ‘Resident Evil’ eta oraintsu atera berri den ‘Hitman’ bezalako pelikulek izan duten arrakasta ikusi eta gero, Hollywoodeko ekoizleen artean aztertzeke dauden bide berriak ireki dira. Hollywooden lanean ari direnak ez dira leloak, badakite bideo-joko orok izan ditzaketen egokitzapenek negozio errentagarriak izango direla eurentzat....


Nafarroako Unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, adin txikikoentzako hainbat aisirako modu digitalen artean, telebistak du indar gutxien Irati Santa Kruz, Laura Peña, Julen Perez/ Eskoriatza Pantaila txikiaren eta bideojokoen artean aukeratu behar izango balute, gazteek telebista ikusteari utziko liokete. Gazteen ohitura eta zaletasunei buruz Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateak egindako ikerketak dioenez, gazteak bizi diren inguru digitalean telebista da gutxien erakartzen dituena. Bideojokoen eta telebistaren artean aukera egin behar denean, %47k nahiago du bideojoko...



3, 2, 1...GO!!!

game_over 1456132705080 GAME OVER | 2009-03-25 15:04

Kaixo, blogari!Gu Huheziko Irati, Julen eta Laura ikasleak gara eta mendeberriko proiektuan parte hartuko dugu. Blog honetan bideo jokoei buruz hitz egingo dugu eta hainbat puntu jorratuko ditugu: bideo jokoen eraginak, ludopatia, ekonomia...Gaia aukeratzerakoan artikulu bat irakurri genuen interneten, bideojokoei buruzkoa zen. Bideojokoen mundu zabal onek iritzi asko dituela konturatu ginen, eta guztiak desbesdinak seguru aski. Gainera gazte garenez gu ere, gai interesgarria iruditu zitzaigun eta horregatik erabaki genuen gai hau lantzea.


Azken iruzkinak