Bideojoko denda ezagutzeko prest?
Donostiako bidejoko denda batera joan gara galdera batzuk egitera. Bertan Borjak eman digu ongi etorria. Borjak 23 urte ditu eta Donostiako Amara auzoan dagoen bideojoko denda batean egiten du lan. Horrela erantzun ditu gure galderak:
Borjak ere atsegin ditu bideojokoak.
Hasteko, zer da zu bezalako langile batek denda honetan egin behar duena?
Hau denda bat da. Saldu, aholkuak eman... norbaitek semearentzat zein joko erosi ez dakienean lagundu eta horrelakoak. Batzuetan psikologo lanak egin behar izaten ditugu.
Azalduko al zenuke labur bideojokoen bilakaera?
Pong jokoaz geroztik izugarrizko bilakaera izan dute bideojokoek. Aldaketa nabarmenenak behar bada, bideojokoen errealismoa eta istorioak izango dira. Lehen jokoak absurduak ziren, amaierara iritsi eta printzesa onik atera beharra izaten zen. Guztia bi dimentsiotan eta gai linealekin, gainera munduak oso txikiak izaten ziren. Orain ordea unibertsoak aurki ditzakezu, ez dute mugarik. Adibidez Residet Evil 5 jokoa, benetakoa dirudi, hiltzea ere zail egiten zaizu.
Krisia zuen dendan ere azaldu al da?
Ez, krisiak ez digu asko eragin. Datozen umeek gurasoei eskatzen diete eta hauek ezetz esanez gero negar egitearekin nahikoa dute nahi duten bideojokoa lortzeko. Gurasoek edozer ordainduko dute umea isiltzeko balio badu.
Behin eta berriz entzuten dugu edozein mediotan “bideojokoak kaltegarri dira”. Zuk zer uste duzu?
Jokoa beti izango da joko, denbora pasatzeko aukera bat eta ez du zertan kaltegarria izan behar. Pertsona batzuk ordea denbora gehiegi pasatzen dute pantailaren aurrean eta azkenerako kaltegarri zain daiteke. Jende asko dago orduak eta orduak jolasean pasatzen dituena eta etxetik atera ere egiten ez dena. Adina ere kontuan hartu behar da. Joko batzuk 18 urtetik gorakoentzat eginak izaten dira, baina gurasoek ala ere erosi. Umeek biolentzia jokoak dituzte gustuko.
Telebista, internet ala bideojokoak?
Bideojokoek ez dute inongo konpetentziarik. Interneten bidez jolasten diren bideojoko asko daude, beraz konpetentzia askorik ez. Konpetentzia egiten dion bakarra pirateria da, jokoak erosi beharrean internetetik jaisten dituztelako, baina ala ere jendeak nahiago du joko originalak erosi. PSP-aren txartela pirateatzen dutenak badaude eta nabaritu dugu, baita DS-arena era baina ez hainbeste. Hitz gutxitan, internet oso ondo dago messengerrean ibiltzeko baina call of duty jokoak gehiago “molatzen” du. Eta telebista denbora pasatzeko ez dago gaizki baina bideo-kontsolak dibertigarriagoak dira.
Zein da gehien saltzen den bideo-kontsola?
Dudarik gabe, Xbox-a. Bai umeek eta baita helduagoek ere Xbox kontsola erosten dute. Wii-a atsegina da umeentzako baina momenturako. Odola nahi dute, 12 urtetik gorako guztiek odola nahi dute. Play 3a saltzen da, baina “pijoentzako” kontsola da. Agian kasualitatea izango da baina portzentaia altu da. Jokoei dagokionez; helduentzako Brain Training jokoak, emakumeentzat La Villa Misteriosa jokoa eta gaztetxoentzat Mario eta Pokemon dira gehien saltzen direnak. Baina bakarra aukeratu beharko banu Resident 5a esango nuke. Zaborra da baina jendeak erosi egiten du. Erosleak tiroak nahi ditu. Silent Hill bezalako jokoak, buru argientzako jokoak, geroz eta gutxiago daude. Lagun artean jolasteko balio duten jokoak ere asko saltzen dira, adibidez Trivial, Monopoli eta Pro-ak.
Eta ordenadoreetarako bideojokoak?
Gehien saltzen dena WoW (World of Warcraft) da. Tristea da baina ala da. 12 urteko umeek eroste duten jokoa da, eta pentsatzen duzu “hauek ez dute sekula neskalagunik izango eta etxetik ere ez dira aterako”.
Eta bukatzeko, zein-nolako etorkizuna ikusten diozu bideojokoen munduari?
Zer nahi duzu esatea, ni Japonian izandakoa naiz. Izugarrizko pantaila zuen kabina batean sartu nintzen 100 yen ziztrinen truke, kristoren tramankulua zen hura. Bideojokoek oraindik badute nondik eta nola aurrera egin. Jendeak bideojokoak eta errealitatea ez bereiztea izango da arazoa. WoW-ean dabiltzan batzuk adibidez, larunbat gauetan ez dira lagunekin irteten aliantza bat egitea lortu dutelako eta eraztun sekretua lortu behar dutelako Mordor zelatan dutela... Jendeak bizitza erreala bizitzea baino bideojokoetan aritzea nahigo duen momentua iristen denean izango dira arazoak.
Mila esker bai Borjari eta baita bideojoko denda berari ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: