Bideojokoetan oinarritutako pelikulak negozio errentagarri Hollywoodentzat

game_over 1456132705080 GAME OVER | 2009-04-30 18:16


Asko izan dira bideojoko arrakastatsuenetan oinarritu diren pelikulak. Zine-bideojoko binomioak oso ongi funtzionatzen du eta Hollywoodi ederki datorkio

Irati Santa Cruz, Laura Peña, Julen Pérez/ Eskoriatza 

‘Tomb Raider’, ‘Resident Evil’ eta oraintsu atera berri den ‘Hitman’ bezalako pelikulek izan duten arrakasta ikusi eta gero, Hollywoodeko ekoizleen artean aztertzeke dauden bide berriak ireki dira. Hollywooden lanean ari direnak ez dira leloak, badakite bideo-joko orok izan ditzaketen egokitzapenek negozio errentagarriak izango direla eurentzat.
Liburuak izan dira beti argumentu onenen sorburu, baina azken urte hauetan bideo-jokoak izan dira jaun eta jabe

Zuzendari eta gidoilariek inspirazio iturri ezberdinak izaten dituzte lanak sortzerako orduan. Liburuak izan dira beti argumentu onenen sorburu, baina azken urte hauetan bideo-jokoak izan dira jaun eta jabe pelikulak pantaila handira eramateko unean.

Film bat pelikula batean oinarrituta badago adibidez arrakasta izateko aukera gehiago izango ditu, bideojokoak publizitate moduan funtzionatuko duelako ere. Batetik, promozioaren zati handi bat bideojokoaren merkaturatzeak betetzen duelako, eta bestetik, Kontsumo Ministerioak egindako ikerketen arabera 15-25 urte bitarteko gazteak dira bideo-jokoen erabiltzaile gehienak eta haiek dira gero pelikula ikustera joaten direnak.

Behar bada Hollywoodi ideiak amaitzen ari zaizkio edo agian generazio berriak bereganatzeko egiten dute. Bata zein bestea izan, maiz agertzen dira medioetan bideojoko batean oinarrituta pelikula bat egitea pentsatu dutela esaten duten albisteak, ‘Los Sims’ eta ‘Prince of Persia’ bideo-joko mitikoen adaptazioekin gertatu den bezala.


Super Mario Bros pantaila handian

Bideo-jokoak pantaila handira eramaten Disney izan zen aitzindari 1993an ‘Super Mario Bros’ pelikularekin. Bideojoko hau “boom” bat izan bazen ere, filmak ez zuen bideojokoaren arrakasta berdina izan, eta ez zuen inbertitutakoa berreskuratzeko balio ere.

Halako egoera bat jasan behar izan zuten ‘Double Dragon’ eta ‘Fatal Fury’ egokitzapenak. Beste pelikula hauek ez bezala, ‘Street Fighter’ oso arrakastatsua izan zen, garai horretan modan zegoen Jean-Claude Van Damme aktorea izan baitzen pertsonaia nagusietako bat. Hala ere argi geratu zen garrantzitsuagoa zela aktorea bideojokoa baino.

Heroiak zinean ere berebizikoak!

virtual_actress
Lara Croft Tomb Raid
er bideojoko eta filmean.

XXI.mendea oso urte garrantzitsua izan zen. Hasteko, ‘Pokemon’ bezalako fenomenoen ondorioz kalitate urriko pelikula ugari egin ziren. ‘Final Fantasy’ ez ezik, ‘Tomb Raider’ ere eszena famatu asko izan zituen munduko heroirik politenarekin, Lara Croft (Angelina Jolie). Aurrerago Mila
Jovovich-ek bere pausuak jarraitu zituen eta zonbien aurka borrokatu zuen ‘Resident Evil’ filmean.

‘Hitman’ filmaren estreinaldiarekin, eta ‘Metal Gear Solid’ zinemetara iristeke dagoen bitartean, Jerry Bruckheimerrek, ‘Piratas del Caribe’-ren produktoreak, ‘Prince of Persia: the sands of time’ pelikula ekoitziko du. Trilogia bidean dagoela ere jakinarazi dute Hollywooden.





Utzi iruzkina: