Kataluniara begira jarraitzen dugu beste behin, azken urteotan bezala, erabakitzeko eskubideak herrialde hartan hartu duen bultzada berria dela eta. Izan ere, ostegunean, Artur Mas Generalitateko presidenteak agerraldi publikoa egin zuen, kontsulta proposamena babesten duten alderdietako ordezkariak lagun, erreferendumaren data eta kataluniarrei egingo zaizkien galderak aurkezteko. Hain zuzen, horixe da jende gehien harritu dituena; 2014ko azaroaren 9an egingo den erreferendumean ez da galdera bakarra egungo, bi baizik. Eta kontuak, nola ez, merezi du azterketa txiki bat. Gutx...
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak bart goizean egindako hitzaldian adierazi zuenez, 2017an erreferendum bat proposatuko du Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu behar duen edo ez erabaki dezan. Nola ez, ideia horrek hautsak harrotu ditu Erresuma Batuan zein Europa guztian.Erresuma Batuak harreman gazi-gozoa izan du betidanik Europar Batasunarekin. Kontuan izanda EBren haziak Frantzia eta Alemaniaren (nagusiki) arteko harremanaren fruituak direla hasieratik, Londresetik mesfidantzaz begiratu izan zaio gehienetan. II. Mundu Gerraren ondoren europar lankidetzaren bultzatzail...
Azken egunotan 50 lagun baino gehiago hil dira munduan, herrialde musulmanetan izandako istiluetan. Horien oinarrian Ameriketako Estatu Batuetan egindako filme bat dago, diotenez Islamaren profeta Muhammad iraintzen omen delako bertan. Pelikula hori Internetaren bidez zabaldu ostean, manifestazio eta iskanbilak izan ziren hainbat herrialdetan, gehienbat Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean. Tartean, Libian AEBetako enbaxada erasotu eta bertako enbaxadorea hil zuten.Atzo bertan, Frantziako aldizkari satiriko batek Muhammaden parodia bat kaleratu ondoren, Frantziako gobernuak atzerriko ha...
Mariano Raxoi Estatu Espainiarreko gobernuburuak gaur iragarri du, beste neurri batzuen artean, BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren) igoera. Estatuko eta, beraz, Hego Euskal Herriko egoera ekonomiko eta soziala dagoen bezala egonda, ez da txantxetako kontua, inondik inora.BEZa (gaztelaniazko IVA) produktu eta zerbitzu guztiei ezartzen zaien zerga berezia da. Europar Batasuneko herrialde guztietan dago indarrean, nahiz eta bere tasa estatu bakoitzak ezartzen duen. Estatu espainiarrean hiru motatako BEZa dago: orokorra (orain arte %18koa zena), murriztua (%8koa zena) eta "supermurrizt...
Gaurko egunez, ekainak 28, ospatzen da Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen (LGBT) eguna nazioartean. Antzeko egun guztiekin pasatzen den bezala (autorik gabeko eguna, ingurumenaren eguna, giza eskubideen eguna, emakumearen eguna...), izaera bikoitza agerian geratu ohi da: batetik, orain arte egindako ibilbidearen balorazioa eta lortutako emaitzengatik poztasuna agertzea; bestetik, oraindik egiteko dagoen guztia agerian jarri eta lanean jarraitzeko beharra.Egun honek jatorria 1969ko "Stonewalleko Matxinadan dauka. Urte hartako ekainaren 28an, New Yorkeko taberna hartan elkartutakoek aur...
Aurreko artikuluan idatzi nuenez, maiatzaren 6an Grezian egindako hauteskundeen ostean ezin izan zen gobernurik eratu. Hori zela eta, bertako presidenteak berriz egiteko agindu zuen. Horrela, pasa den igandean izan dute bozkatzeko aukera (bigarren aldiz hile t'erdian).Nik neuk ez dakit Grezian bertan zer nolako kanpaina eduki duten. Handik kanpo, ordea, agintari eta komunikabide handiek (edota beraien buruak handitzat dituztenek) lotsagabeki jokatu dute Greziako herritarrak beldurtzeko. Besteak beste, Syriza ezkerreko koalizioak irabaziz gero Grezia eurogunetik kanpo geldi zitekeela mehatxu...
Igandean Grezian egindako hauteskundeek zatiketa giroa handitu dute herrialde hartan. Aurretik egoera larrian aurkitzen zen; 2009an egindako hauteskundeetan garaile izandako Papandreu lehen ministroak (PASOK alderdi sozialdemokratako buruak), herritarren eta parlamentuko kideen konfiantza galdu ondoren, dimisioa aurkeztu zuen 2011ko azaroan, eta bere alderdiak Demokrazia Berria-ko kontserbadoreekin eta LAOSeko eskuindarrekin gobernu berria osatu behar izan zuen, Troika-k (Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) agindutako murrizketa neurriak aurrera eramatek...
Aurreko egunetan hil da Iñigo Cabacas gaztea, apirilaren 5eko futbol partiduaren ostean jasotako pilotakadaren ondorioz. Egun batzuk igaro direnez, espero dut kasuaren larritasunak ez didala zentzuzko iruzkin bat egitea galaraziko.Beste ezer baino lehen, nola ez, heriotza hau erabat gaitzetsi behar da, baita Iñigoren familia eta lagunei erabateko elkartasuna erakutsi ere. Ertzaintzak kasu honetan erabilitako gehiegizko indarkeria (indarkeria noiz ez da gehiegizkoa?) ezin da inondik inora justifikatu. Athletic-eko jarraitzaile ugari taldearen garaipena ospatzen ari zela, zenbaitzuek iskanbil...
Atzoko artikuluan Euskal Autonomia Erkidegora mugatu nuen analisia (bertan bizi naizenez, gertuagotik eta, ustez, sakontasun handiagoz ezagutzen dudalako). Gaurkoan Nafarroako Foru Erkidegoko emaitzei erreparatzea gustatuko litzaidake. 2008ko hauteskundeetan UPNk 2 diputatu lortu zituen, PSNk beste 2 eta Nafarroa Bai koalizioak . Azken hori Aralarrek, Eusko Alkartasunak, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Batzarrek osatu zuten. Ordutik hona Batzarrek koalizioa utzi zuen eta Ezker Batuarekin elkartu zen 2010ean; Eusko Alkartasunak gauza bera egin zuen 2011ko udal hauteskundeen aurretik, eta Bil...
Igandeko hauteskunde orokorrek erreakzio ugari sortu dituzte dagoeneko. Euskal Autonomia Erkidegoan, urrutira joan gabe, Amaiurrek, EAJk eta Ezker Batuak adierazi dute (bakoitzak bere aldetik) hauteskunde autonomikoak aurreratzea komeniko litzatekeela. Eztabaida hau ez da berria; asko-gutxi 2009ko hauteskundeen ondotik sortu zen, orduan aukeratutako Legebiltzarrak ez zituelako EAEko gizartearen sentsibilitate guztiak ordezkatzen. Hain zuzen, hauteskunde horietan ezker abertzale ofiziala legez kanpo egonda lortu zuen bloke "konstituzionalistak" (PSE-PP-UPyD) eserlekuen gehiengoa, eta horr...
Markina-Xemeindik munduari begiratzeko ziber-leihotxoa. Sartu beldurrik gabe!