Beti gertatzen zaidan bezala, hileak pasa dira "txokotxu" honetan ezer idatzi barik. Amaitzear daukagun aste honek, baina, ez du onartzen ezer esan gabe geratzerik. Izan ere, asteon egondako hiru gertakarik Euskal Herrian bakea sendotzeko aukera indartu dute: asteleheneko Nazioarteko Bake Konferentziak, asteartean Ezker Abertzaleak bezperako bilkura horren ondorioei erakutsitako babes irmoak eta osteguean ETAk kaleratutako mezuak.Aitortu behar dut oraindik ez naizela gai horrek guztiak esan nahi duena behar bezala liseritzeko. Dena den, gustatuko litzaidake hemen ideia batzuk zehaztea, best...
Kanpainan zehar ez dut ezer idatzi hemen, baina gaurkoan hauteskundeen emaitzei buruz aritu nahiko nuke. Oraindik alderdiak emaitzen liseriketa egiten ari diren arren, badoaz kontuak pixkanaka argitzen, eta ondorio batzuk atera genitzake honezkero.Lehen puntu bezala, aipatu daiteke kanpaina inoiz ez bezalako normaltasunez (nik neuk gogoratzen dudala behinik behin) egin ahal izan dutela alderdi politikoek, eta, nahiz eta gaur-gaurkoz Sortu legez kanpokoa izan, joera politiko horretako jendeak beste aukera baten alde egin du kanpaina (Bildu). Bilduren inguruko sasi-epaiketa horiei buruz aurre...
Kostata, baina iritsi da albiste lasaigarria: Konstituzio Auzitegiak onartu egin du Bildu koalizioak eskatutako babes helegitea, eta, ondorioz, hil honen 22an izango diren udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango du, beste alderdi guztien eskubide eta betebehar guztiekin. Pozgarria, benetan, herri honen normalizazio politikoa nahi dugun guztiontzat!Egungo egoeraren antzekorik ez dut ia gogoratu ere egiten. Datozen hauteskundeotan, su-eten sendo bat izango dugu, eta, aldi berean, herritarrek gustokoen duten zerrendari eman ahal izango diote botoa, baliogabe geratzeko beldur...
Atzokoan Bilduren aurkako epaiketa komentatu ondoren, gaurkoan Osama Bin Ladenen hilketa hartu nahi nuke hizpide. Igandetik astelehenerako goizaldean, Washington-eko Etxe Zurian emandako prentsaurrekoan, Barack Obama presidenteak esan zuen "Amerikako Estatu Batuek Osama Bin Laden, Al Qaedako liderra, hil dutela". Ordutik aurrera mundu seguruago batean bizi omen gara, historiako terroristarik gorrotatuenetakoa akabatu eta gero.Ia 10 urte igaro dira Dorre Bikien eta Pentagonoaren aurkako eraso bortitz hartatik, eta AEBek direnak eta ez direnak egin dituzte atentatu horien erantzule goren jotz...
Hile batzuk eman ditut blog hau ukitu ere egin gabe, baina, beste behin, egoera kezkagarriak bultzatu nau bertora. Bart gauean Espainiako Auzitegi Gorenak Bildu koalizioaren aurka aurkeztutako inpugnazioak berretsi zituen, eta, horrela, koalizio horri datozen udal hauteskundeetarako bidea itxi zion. Beste behin, herritar askori oinarrizko eskubide bi (sufragio pasiboa edo hautagai izateko eskubidea, eta sufragio aktiboa edo nahi duen hautagaiari botoa emateko eskubidea) larri mugatu zaizkie.Auzitegi Gorena zatituta ageri da erabaki honen inguruan; 9 magistratuk Bildu debekatzearen alde egin...
Asteon ezagutu ditugu Espainiako estatuko hauteskunde legean egin nahi dituzten erreformak, datorren urteko udal hauteskundeei begira. Egin-eginean ere, PSOE eta PP, beste behin elkartuta, 2003ko Alderdi Politikoen Legearekin hasitako bide iluna are itsusiago izatea lortu nahian dabiltzala dirudi.Orain arte, 2003ko legearen arabera, zerrenda "susmagarriak" hauteskunde kanpaina ofizialki hasi aurretik bakarrik inpugna zitzaketen. Hori, astakeria erabatekoa zela ukatu gabe beti ere, gutxieneko berme bat zen, hauteskunde egunean botoa ematera gerturatzen zen herritarrak bazekielako bere ...
Aste honetan kaleratu da 2010eko maiatzeko Euskobarometroa, Euskal Herriko Unibertsitateko Politika Zientzien departamentuak urtean bi aldiz ateratzen duen iritzi publikoaren gaineko ikerketa. Maiatzaren 6tik 28ra Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1.200 herritarrei (400 herrialde bakoitzeko) egindako galdeketan bloke nagusi hauek jorratzen dituzte:Egoera eta ardura pertsonalak, giro sozial eta ekonomikoa, demokraziarekiko asebetetze eta Konstituzioaren onarpen mailak.Egoera politikoaren, gobernuaren (Eusko Jaurlaritzaren) eta politikari ezagunenen balorazioa.Sentimendu nazionalista, eus...
Pasa den eguaztenean Jose Luis RodrÃguez Zapatero (ezizenez ZP) Espainiako Gobernuko presidenteak estatuko defizit handiari aurre egiteko neurriak aurkeztu zituen Madrileko Diputatuen Kongresuan. Beste behin, hautsak harrotu ditu ZPk esandakoak. Izan ere, neurri hauek ustez ezkertiarra den gobernu batek hartzea benetan lotsagarria iruditzen zait (azaldu zituen moduan, behintzat).25 urtean lehen aldiz (1985etik alegia) jubilatu eta alargunen pentsioak ez dira KPIaren (Kontsumorako Prezioen Indizearen) arabera igoko. Gutxieneko pentsioak eta Errenta Aitorpena egin behar ez dutenenak izan ezik...
Erresuma Batuan hauteskunde osteko negoziazioetan darraite oraindik. Aurreko barikuan bertan kontserbadore eta liberal demokraten arteko elkarrizketak hasi ziren, baina, aldi berean, alderdi liberal demokratako kideak laboristekin ere negoziatzen ari dira. Kontua ez da uste bezain erraza; liberalak zatituta daude gai honetan. Hala, beraietako batzuek (Eskoziako gehienek adibidez) ez dute ontzat ematen kontserbadoreekin akordioa lortzea. Alderdiko sektore eskuindarrenak aldiz (Nick Clegg burua hor tartean legoke) ez omen du laboristekin gobernu aurrerakoia egiterik nahi.Sorpresa izan zen atz...
Erresuma Batuko boto zenbaketa amaituta (eserleku bat falta da, baina hautagai baten heriotza dela eta maiatzaren 27ra arte atzeratu dute) emaitzak ezagutzen ditugu. Atzo gaueko lehen inkestek ziotenaren haritik, honela geratu dira alderdi nagusiak:kontserbadoreak izan dira garaile, bai botoetan (%36,1) baita eserlekuetan ere (306 eserleku). Gehiengo absolutua lortzeko 20 eserlekuren faltan. laboristak bigarren, botoen %29a eta 258 eserleku lortuta; liberal demokratak hirugarren, uste zena baino emaitza kaxkarragoekin, botoen %23 eta 57 eserleku.Hortik aparte, Eskozia eta Galesko abert...
Markina-Xemeindik munduari begiratzeko ziber-leihotxoa. Sartu beldurrik gabe!