Xabiren txokotxua

Aspaldian blog honetan ezer idatzi gabe, gaurko eguna baliatu nahiko nuke Erresuma Batuan (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland) gaur egingo diren hauteskundeei buruz gogoeta txiki bat egiteko.Britainia Handian eta Ipar Irlandan, orotara, 650 diputatu hautatuko dituzte. Sistemak ez du zerikusirik Hego Euskal Herrian ohituta gauden hauteskunde sistemekin. Britainia Handia eta Ipar Irlanda 650 barruti txikitan banatuta daude (constituencies deitutakoak) eta bakoitzak ordezkari bakar bat bidaltzen du Londresko House of Commons-era (parlamentu britainiarraren hiru adarretatik he...


Beno, igaro dugu BECeko finala. Emozioz betetako eguna, zalantzarik gabe. Bertso zirraragarriak entzuteko aukera paregabea izan dugu, eta bertara hurbiltzerik izan ez dugun askok seguru bertaratutakoen inbidia izango genukeela. Ze emozioa izan behar duen 15.000 bertsozale zortzi txapeldun handiren jarduna bertatik bertara entzuten eta bizitzen egotea...Hunkitu egin naiz saioko hainbat momentutan. Batzuk aipatzearren Ametsen goizeko kartzelako lana aipatu beharko litzateke, baita Maialenek arratsaldeko saioan kantatutako bertsoak ere ("hospitaleko medikua minbizidun haurrei begira). Sari ban...


Berria egunkariaren web gunean Bertsolaritza txapelketarako kiniela osatzeko aukera dago. Sari onak zozketatuko dira irabazleen artean. Nik egin dut nire kinielatxoa, ez dakit buruak edo bihotzak horrela eskatuta. Hemen jartzen dut guztion aurrean (finaleko ordena jarri behar da):1- Maialen Lujanbio. Sendo dabilen bertsolaria da eta merezi du.2- Andoni EgaƱa. Txapelduna ezin beherago jarri, Jendeak dioenez lasai joan ahal izango da, erakutsi baitu orain arte bertsolari aparta dela. Nire iritziz, hori presio handiaren sortzaile ere izan daiteke.3- Amets Arzallus. Finaleko gazteena, baina sen...


Atzo egin nuen urteroko erromesaldi txikia euskal kulturaren Meka edo Jerusalemera. Inoiz komentatu dudanez, Durangoko abendu hasierako plaza hori ezinbesteko zaio gure kultura txikiari biziraungo baldin badu. Bertan ikusi nuenez, iraun ezezik, eraldatu ere egingo da apurka-apurka, teknologia berriek dakartzaten aukera eta erronka berriei esker (edo horien ondorioz, esan beharko nuke?).Espero baino jende gutxiago sumatu nuen Azokan, larunbat arratsaldea izanik, nahiko urri zela esango nuke. Joan ginenentzako, aldiz, askoz hobe, erakus mahaietara gerturatzeko inolako trabarik ez genuen izan ...


70 urte baino gehiago igaro behar izan dira Bilboko, Donostiako eta Gasteizko elizbarrutiek frankismoak hildako abade eta erlijiosoei aitorpen publikoa emateko. Gaur goizean entzun dudanez, datorren hilaren 11n, larunbata, hileta meza egingo diete 14 elizgizonoi. Kontuan izan behar da bere garaian ez zutela hileta publikorik izan: hil zituztenean nola edo hala ehortzi zituzten eta beraien senideek ere ez zuten 40 urteko "nazionalkatolizismoan" euren familiako abadeak ohoratzeko aukerarik ere izan.Orain dela gutxi irakurria dut nire herrikide Alberto Onaindiak (Markina, 1902 - Donibane Lohit...


Jo, honezkero ia 4 hilabete pasatu dira azkenekoz hemen zerbait idatzi nuenetik. Ez da zeregin askorik izan dudalako, agian nahiko alfertuta egon naizelako izango zen. Izan ere, honelako gauzetarako (hau da, blog bat egunero edo sarritan eguneratu edo zerbait idazteko) barne diziplina handia behar da. Uda ere gainean dugula nabari da, egunotan dugun beroaldia jasan ezinik gaude eta. Egun hauetan eskerrak nahiko lasai nabilen, baina hala ere burua fresko mantentzeko lanak... Ordenagailu patata hau egun osoan biztuta, ez dakizue nolako beroa ematen duen. Gainera, leihoa ezin zabaldu gabera ar...


Larunbat gauean Ipar Irlandako Antrim konderrian armada britainiarraren kontrako atentatu bat egin zuten. 38. errejimentuko soldadu bi hil ziren bertan eta beste lau pertsona (soldadu bi eta pizza banatzaile bi) zauritu ziren. Atentatua Benetako IRA taldeak (Real IRA) hartu du bere gain.Benetako IRA 1997an sortutako talde armatua da. Irlandako Errepublikako, Erresuma Batuko eta AEBetako gobernuek terroristatzat jotzen dute. IRAren banaketatik sortutako taldea da, IRAren barnean gehienek Belfasteko hitzarmena (Ostiral Santukoa) onartu zutenean. Benetako IRA taldearen helburua Britainia Handi...


Jakin da hauteskunde gauak utzi zuen azken inkognitaren erantzuna: Arabako azken eserlekua, igandean 8 botogatik Eusko Alkartasunak lortu zuena, atzerriko botoak zenbatuta, Alderdi Sozialistara joan da. Zentzu horretan, PSEk 25. eserlekua lortu du eta EA bakar batekin gelditu da Gasteizko Legebiltzarrean. Abertzaleontzat berri kaxkarra, duda barik, Patxik ez baitu orain Rosaren UPDren beharrik gehiengoa lortzeko; aldiz, PPrekin bakarrik adostuta gehiengo absolutua lortzeko bidean da.Aldaketa horrek Eusko Alkartasuna kinka larrian utzi du. Inoiz baino boto gutxiagorekin (38.000 pasatxo) eta ...


Eusko Ikaskuntzak kaleratzen duen Euskonews aldizkari elektronikoan Xabier Zabaltza historiagile eta saiakera idazleari egindako elkarrizketa irakurtzeko gomendatzen dizuet.Euskal abertzaletasunak hainbatetan erakutsi duen joera historizisten aurrean (historia proiektu politikoak justifikatzeko oinarri bihurtzea, alegia) Zabaltzak historiari buruzko eztabaida arlo akademikora eramatea defendatzen du, eztabaida politikoa herritarren gaur egungo nahi eta beharren arabera egin behar dela defendatuz. Eta, batez ere, ondokoa dio: proiektu politikoak gauzatzeko herritarren onespena lortzea dela e...


Hauteskunde kanpaina luze egin zaionak oraindik ez daki zer datorkion gainera. Behin legebiltzarra hautatuta, ez EAJk ezta PSEk ere ez diote lehendakaria beraien alderdikoa izateari uko egin nahi. Biek ala biek dituzte beraien arrazoiak lehia horretan amorerik ez emateko.Jeltzaleek diote, arrazoiz, beraien zerrenda izan dela bozkatuena (PSErekiko 80.000 botoko aldeaz) eta bigarren alderdiari 6 eserlekuko tartea atera diotela. Horrek Ibarretxek gobernua osatzen hasteko zilegitasuna dakarrela diote. Printzipioz horrela litzateke, funtzioetako lehendakariak lehentasuna du alderdiekin batzartu ...