aspaldiko partez...
Jo, honezkero ia 4 hilabete pasatu dira azkenekoz hemen zerbait idatzi nuenetik. Ez da zeregin askorik izan dudalako, agian nahiko alfertuta egon naizelako izango zen. Izan ere, honelako gauzetarako (hau da, blog bat egunero edo sarritan eguneratu edo zerbait idazteko) barne diziplina handia behar da.
Uda ere gainean dugula nabari da, egunotan dugun beroaldia jasan ezinik gaude eta. Egun hauetan eskerrak nahiko lasai nabilen, baina hala ere burua fresko mantentzeko lanak... Ordenagailu patata hau egun osoan biztuta, ez dakizue nolako beroa ematen duen. Gainera, leihoa ezin zabaldu gabera arte... etxea berotuta daukat eta oraindik uztaila ere ez dugu hasi. Pare bat hilabete barru, honek infernuko zuloaren antza handiagoa izango du beste ezerena baino.
Eguraldiari buruz hitz egiten hasita, ezin ETBko mapa famatua aipatu gabe utzi. Atzo agertu zen, EAE, Nafarroa eta Iparraldea elkarrengandik ondo bereizita eta inguruko herrialdeekin (Errioxa, honek mapako protagonista ematen du, Burgos, Kantabria, Aragoi, Bearn...) nahastuta.
Polemika horren erdian hau da nire galdera: ezinbestekoa da eguraldi mapetan muga politikoak jartzea? Eguraldia lurralde politikoen arabera aldatzen al da? Niregatik izango balitz, marra gabe jarriko nuke. Zorionez, natura jakintsua da (esaerak dioen moduan) eta ez du segundorik galtzen gure eztabaida politiko txatxuetan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: