Labur bada ere, azaldu nahiko nuke "konstituzionalista" edo "espainiar nazionalistek" osatutako gobernua zergatik ez zaidan bideragarria iruditzen.1- Hiru alderdi horien (PSE, PP eta UPD) dagoen distantzia ideologikoagatik. Gobernuaren helburu bakarra orain arteko hirukoa ordezkatzea izango litzateke. Hasieran neurri "espektakularrak" egingo lituzkete, beraien arteko batasuna agertzeko... baina epe ertainera argi geldituko litzateke programen aurkakotasuna. "Arrakasta" bakarrak orain arte lortutakoaren aurka joatean izango litzateke (euskararen kontra, erabakitze eskubidearen kontra...) bai...
Hauteskunde autonomikoak pasata, emaitzak mahai gainean ditugu. Ukaezina da hauteskunde autonomiko (EAEko) "irekienak" izan ditugula eta datozen aste edota hilabeteetan datorkiguna oraindik eta zabalagoa eta lehiakorragoa izango dela. Ekin diezaiogun, labur bada ere, hauteskundeen gorabeherak aztertzeari.Lehenengo aipatu nahi dudan datua abstentzioarena da. Askotan, eserleku, boto eta abarrekoei buruz hitz egiteko hartzen den presak datu hau ezkutarazi egin ohi digu (salbuespena, adibidez, ezker abertzaleak abstentziorako deia egin izan duen kasuetan izan da). Botorik eman gabe gelditu dira...
Mikel Alvarez, Iñaki Barcena, Joxe Iriarte 'Bikila', Rosa Lago eta Iñaki Antigüedadek Abiadura Handiko Trenaren "gatazka ekologiko eta sozialean" ez parte hartzeko eskatu diote ETAri. AHTren aurkako ekintzaile hauek hilketak amorru bizia sortu dietela esan dute eta atentatu honen ondoren "AHTren kontrako herri mugimenduan borroka moldeei buruzko gogoeta sakona abiatu behar dela" adierazi dute.Aurrerapauso garrantzitsua iruditzen zait adierazpen hori. Orain arte, bazirudien, batzuen arabera behintzat, AHTren edo antzekoen eztabaidetan kritiko izateak ETAren ekintza armatuekin akritiko izatea...
Atzo eguerdian entzun nuen albistea: gure "gudari salbatzaileek" "ekintza heroiko" bat egin dute berriz ere. "Herriaren etsaia" omen zen norbait (seguruenik zapaltzailea, beraien hitzetan) paretik kendu dute. Euskal Herriak beste pauso bat eman omen du bere "askatasunerako bidean"... Horiek izango dira "erakundeak" kaleratuko dituen balorazioak. Edo antzekoak...Errealitateari begiratuta, aldiz, guztiz bestelako egoera ikus nezake. 70 urte zituen gizon batek (Inazio Uria Mendizabal azpeitiarrak) alarguna, seme-alabak, ilobak, lankideak, lagunak, etxekoak... utzi ditu. Gure "gudari ausartek" ...
Azken egunotan Indiako Mumbay hirian izandako gertaera lazgarrien berri izan dugu. Ustez Al Qaedarekin lotura duen talde batek hiriko hainbat hoteletan sartu eta sekulako sarraskiak eragin ditu. Hoteletan zeuden hainbat bezero eta langile erail dituzte eta beste asko larri zauriturik edo ezkutuan egunak igaro ondoren irten ahal izan dira. Guztira 183 izan dira hildakoak, Indiako gobernuak kaleratutako datuen arabera (horien artean 22 atzerritar).Ez dut hemen aztertu nahi nortzuk izan diren sarraskiaren egileak, nondik sartu ziren, kanpoko herriren baten (adibidez Pakistanen) babesik izan zu...
Oraingoan Iparralde hotzetik etorri zaigu berria: Groenlandiako herritarrek autonomia maila handituko dien estatutuari baiezkoa eman diote. Komunikabideen arabera, lege hori indarrean jarri bezain laster, munduko irlarik handiena estatu ia independente bihurtuko da, Kopenhageko gobernuak atzerri eta segurtasuneko eskumenak izango baititu soilik.Etorkizunean estatu guztiz independente izateko ateak zabalik ditu Groenlandiak, egunen batean bertako herritarrek horrela erabakitzen badute. Galdera argiek erantzun argiak ekartzen dituztenez, ez dago zalantzarik: herritarren %72ko partehartzeareki...
Kaixo:Blog hau abiaraztea erabaki dut bertan nire (gure, zure, haien) istorio, pena, poztasun, tristurak, alaitasuna, garaipenak eta porrotak kontatzeko. Umorez edo negarrez, munduari begirada goxo bat egiteko tokia izango delakoan.Ea norbaiti interesatzen zaion!
Markina-Xemeindik munduari begiratzeko ziber-leihotxoa. Sartu beldurrik gabe!