Bizkaiera Batua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-04-20 09:05

Estandarizatutako edozein hizkuntza (hizkera?) asmatua da berez. Beste kontu bat da erabileraren poderioz “naturalizatu” den ala ez. Baina, berez, “laborategiko” hizkerak izan dira noizbait estandar guztiak.   Gurean ere hala da. Euskara batua asmatu eta oraindik eraikitzen ari gara hala nola. Mugak muga eta zailtasunak zailtasun, batua ia inork ez du zalantzan jartzen.   Bizkai aldean ahozko hizkeretatik batuara aldea dago (baina ez amildegia batzuek sinetsarazi nahi diguten bezala). Hori dela eta, batzuek “dakigunetik ez dakigunera” leloa bere...


David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak bart goizean egindako hitzaldian adierazi zuenez, 2017an erreferendum bat proposatuko du Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu behar duen edo ez erabaki dezan. Nola ez, ideia horrek hautsak harrotu ditu Erresuma Batuan zein Europa guztian.Erresuma Batuak harreman gazi-gozoa izan du betidanik Europar Batasunarekin. Kontuan izanda EBren haziak Frantzia eta Alemaniaren (nagusiki) arteko harremanaren fruituak direla hasieratik, Londresetik mesfidantzaz begiratu izan zaio gehienetan. II. Mundu Gerraren ondoren europar lankidetzaren bultzatzail...


Erresuma Batuan hauteskunde osteko negoziazioetan darraite oraindik. Aurreko barikuan bertan kontserbadore eta liberal demokraten arteko elkarrizketak hasi ziren, baina, aldi berean, alderdi liberal demokratako kideak laboristekin ere negoziatzen ari dira. Kontua ez da uste bezain erraza; liberalak zatituta daude gai honetan. Hala, beraietako batzuek (Eskoziako gehienek adibidez) ez dute ontzat ematen kontserbadoreekin akordioa lortzea. Alderdiko sektore eskuindarrenak aldiz (Nick Clegg burua hor tartean legoke) ez omen du laboristekin gobernu aurrerakoia egiterik nahi.Sorpresa izan zen atz...


Erresuma Batuko boto zenbaketa amaituta (eserleku bat falta da, baina hautagai baten heriotza dela eta maiatzaren 27ra arte atzeratu dute) emaitzak ezagutzen ditugu. Atzo gaueko lehen inkestek ziotenaren haritik, honela geratu dira alderdi nagusiak:kontserbadoreak izan dira garaile, bai botoetan (%36,1) baita eserlekuetan ere (306 eserleku). Gehiengo absolutua lortzeko 20 eserlekuren faltan. laboristak bigarren, botoen %29a eta 258 eserleku lortuta; liberal demokratak hirugarren, uste zena baino emaitza kaxkarragoekin, botoen %23 eta 57 eserleku.Hortik aparte, Eskozia eta Galesko abert...


Aspaldian blog honetan ezer idatzi gabe, gaurko eguna baliatu nahiko nuke Erresuma Batuan (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland) gaur egingo diren hauteskundeei buruz gogoeta txiki bat egiteko.Britainia Handian eta Ipar Irlandan, orotara, 650 diputatu hautatuko dituzte. Sistemak ez du zerikusirik Hego Euskal Herrian ohituta gauden hauteskunde sistemekin. Britainia Handia eta Ipar Irlanda 650 barruti txikitan banatuta daude (constituencies deitutakoak) eta bakoitzak ordezkari bakar bat bidaltzen du Londresko House of Commons-era (parlamentu britainiarraren hiru adarretatik he...


Euskara triglosian

2
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2006-12-28 19:29

Atzo eduki genuen Tximintxeko batzarra Derion. Urtero gabonen bueltan batzar potolo bat egiteko aprobetxatzen dugu, urteko balantzea egin eta hurrengo urteko lan ildoak definitzearren. Baina, sarritan gertatu legez, batzarostea batzarra bera baino interesgarriagoa izan zen.Batzarosteak Derion Txapasenean egiten ditugu. Bertan eztabaida mamitsua eta saltseroa izan genuen. Gaia: batua, euskalkiak, mendebaldeko hizkera, bizkaiera batua, etxeko hizkera.Denetarik entzun zen, baina oro har denok nahiko ados geunden eztabaidaren funtsean. Batek esan bezala, batuazale amorratu izatetik orain beste ...


Azken iruzkinak