Naturak egunero oparitzen digu sorkuntzaren lan berri bat,  deabruak urrun mantentzeko etengabeko saiakeran. Atzo gauean ere argazki kamera atera, flash-a aktibatu eta argazkiak ateratzen jardun zuen....:-)Inork epaitua izateko beldurrik izan gabe SORTU, gu ere, pizti gaiztoetatik askatuko baikaitu...nahas-masean ipinitako lau hitz solte, maitasun poema polittena bihur daitekeelako norbaitentzat!!!Masai


Gaurko egunez, ekainak 28, ospatzen da Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen (LGBT) eguna nazioartean. Antzeko egun guztiekin pasatzen den bezala (autorik gabeko eguna, ingurumenaren eguna, giza eskubideen eguna, emakumearen eguna...), izaera bikoitza agerian geratu ohi da: batetik, orain arte egindako ibilbidearen balorazioa eta lortutako emaitzengatik poztasuna agertzea; bestetik, oraindik egiteko dagoen guztia agerian jarri eta lanean jarraitzeko beharra.Egun honek jatorria 1969ko "Stonewalleko Matxinadan dauka. Urte hartako ekainaren 28an, New Yorkeko taberna hartan elkartutakoek aur...


Zer da ba bizitza maitasunik gabe? Zer da ba maitasuna ametsik gabe?Aste honetan maitasuna, osasuna eta etorkizuna izpi POSITIBOZ etorri da! Izpi horri jarraituz, gauerdiko ilargipean, bere ondoan arruntak berezi eta bereziak arrunt bilakatzen dituen pertsonarekin hartutako bainutxoak, burukominei aurre egiteko gauza xumeen handitasuna partekatzea bezalakorik ez dela ikusi dugu!Azken finean Franz Liszt-ek piano akordeekin deskribatu nahi zuen "baldintzarik gabeko maitasun umoa" eman, jaso eta sentitzeak arintzen ditu gure burukominak!  Masai


Ongi etorri 06-07 ikasturtera!!! Kaixo lagunok: Ikasturtearen hasieran agurtu nahi zaituztegu. Aurten elkarren berri izateko, galderak argitzeko, hitzorduak egiteko, gai ezberdinak eztabaidatzeko eta beste hainbat eta hainbat gauzaz hitzegiteko  ordenagailua ere erabili ahal izango dugu. Horretarako eskolako MUSU TRUK blog-ean sartu eta parte hartu. Hasteko zeuen iritziak jasotzeko galderatxo batzuk: Zer espero duzu ekarriko dizula datorrren ikasturteak? Zer proposatuko zenuke ? Beno lagunok zuen zain gaude. Anima zaitez eta erantzun!!!


Azken iruzkinak