POZitiBAI

Egunero...POZIK BIZI

TXIMELETA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2013-09-19 11:08

Mundu honetako jendea, kandelaren sugarraren aurrean jarri diren hiru tximeleta bezalakoa da. Lehenak, gerturatu eta esan zuen: - Nik badakit zer den maitasuna. Bigarrenak bere hegalekin leunki sugarra ukitu, eta esan zuen: - Nik badakit maitasunaren suak nola erre zaitzaken. Hirugarrenak, sugarraren erdigunera jauzi egin eta deuseztatu egin zen: "Berak bakarrik daki zer den benetako maitasuna." (Poema Sufi-a)   Sufi-entzat, tximeletak pertsonaren arima irudikatzen du... ...eta tximeletek mendebaldetik ekialdera mundu guztia zeharkatzen dute! Masai  


Orduak, egunak...lagunekin, senitartekoekin, lankideekin... bizitzaren gazi-gozoak nola bideratu ...munudan gure lekutxoa aurkitzeko saiakeran...lekutxo horrek eragingo digun zihurtasuna baieztatu nahiean...Baina zenbat aldiz hitz egin dugu gure bihotzarekin bakarka?Beldur al gara nora gidatuko gaituen?Irudikatu lekutxo hori...Masai


momentutxoak

1
pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-11-09 18:44

Zeintzuk diran bizitzako momentu garrantzitsuenak? Bizitza osoko ibilbidean, batzuk izango dira besteak baino “garrantzitsuagoak”, “aipagarrienak”, again bizitzaren norabidea aldatu duten horiek, aukeratuak edo ez... Baina, egunero ditugu gure egunerokotasuna eta azken finean, geure bizitza BETETZEN eta PIZTEN duten momentu txiki handiak, tarte bereziak... musika entzunlo-kuluxka bat bota lainoak ikusi kandela bat piztu hankak paretan deskantsatu kometa batekin jolastu gutun bat idatzi bainu bat hartu baineran itsasoan igeri egin naturan eseri eta bere handitasunaz ja...


U.26

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-26 22:56

Hirian bizi garenok, hiriaz gozatzen dugu: beren dinamismoa, aniztasuna, antzerkiak, zinea, dendak, tabernak..Baina, batzuetan eta inkonszienteki bada ere, pittin bat ere stresatzen gara; kotxea, trafikoa, supermerkatuko kolak.. Horrelakoetan, noiz edo noiz, naturara egiten dugu eskapatxoa eta bertan, egunerokotasuna beste modu batean bizitzen duen pertsonekin egiten duzu topo. Adibidez, Nafarroako Ronkal bailarako emakume maitagarri bat, 150 biztanle inguru izango dituen pirineoko herri batean, irrifartsu eta bere naturaltasun handiarekin bera bere biziarekin "zoriontsu" dela dioena. Gust...


U.23. BETI BAI

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-23 17:55

Batzuetan bizitzak, zure lekuan jartzen zaitu, agian ez da zuk aukeratuko zenukeen lekua, baina ez duzu beste aukerarik; orduan, zure ardurak antolatzen dira buruan eta atzo lehentasuna ez zuten bizipenek, aurrea hartzen diote atzo lehentasuna zuten gauzei... Eta ez da kasualitatea, lehendabizikoei "bizipen" izendatzea eta bigarrenei "gauza" izendatzea. Egunerokotasunean, badirudi gauzek harten diotela aurrea gure ardurei (kotxeak, telefonoak, lanak, ordenagailuak, itxurak...) bizipenak izan beharrean.   Baina batzuetan, bizitzak, bere fragilitatea erakusten du. Horrelakoetan, bizitza...


Hauteskundeek badute gauza oso positibo bat. Egun beraren bezpera. Askotan helmugak eragiten duen emaitza baino, bidean topatzen ditugun gertakizunek balio handiagoa baitute. Kanpo eragileen manipulaziorik gabe, norberaren barne esentzian oinarrituz, gure etorkizunaren oinarriak ezartzeko aukera askea izatea adibidez. Urteko egun guztiak, hau da 365 egun, hausnarketa-egun izan daitezen!!!Masai


U.17. Errezatzeko moduak

1
pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-17 09:48

Atzo Fito eta Fitipaldis-en kontzertuak, nere moduan, lagun batengatik errezatzeko balio izan zidan, ze Adolfitoren letrek badute bizi filosofiaren kutsua. “Un día tuerces una esquina y te tuerces tu también”... Gaur goizean, lanera bidean ez diet hauteskundeei, eguraldiari eta beste notiziei kasurik egin nahi izan... lanean ari naizenean bezalaxe, nire pentsamenduak lagun baten eta bere familiaren egoerara ihes egiten duten antzera, autoko bakardadean, nire pentsamenduek, aske dira eta laguntasuna bilatu dute musikan: Beraz, emadazu itxaropena iluntasunean, orduan argia ikusiko dudalako Ha...


U.11: BI OTSO

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-11 15:02

Bizitzaren egiazko definizioa "Cheroqui" istorio motz baten bitartez   BI OTSO   Goiz batez, "Cheroqui" aiton zaharrak bere bilobari bizitzari buruz hitz egin zion:   Esan zion:   "Nere barrenean borroka handi bat gertatzen ari da. Borroka hori bortitza da. Terriblea. Borroka hori gutako guztiok jasaten dugu geure barrenetan. Bi otsoen arteko borroka, alegia.   Bata, maltzurra da; gorrotoa, inbidia, zeloak, diruzalekeria, harrokeria, norberarekiko errukia, damua, erremina, gutxiagotasuna, gezurrak, harropuzkeria, egoa, nagusitasuna... Bestea, ona da; bizi-poza da, ...


U 10: LAGUNAK

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-10 21:34

Ematen duenak bi bider emandakoa jasotzen omen du.  Lagunei ematen zaiena bihotzez ematen zaienez ez da jasotzea espero, ezta beharrik ere.  Baina hala eta guztiz ere nik eskerrak eman nahi dizkizuet  niregatik egiten duzuen guztiagatik, beti hor egoteagatik eta kantu eder honek dioen bezela itsarongo didazuelako.  Mila mila esker,  Boskimano Nik gustoko dut laguntasunaren espontaneidade hori, bere eskuzabaltasuna, bere irekitasuna, bere argitasuna, bere konfidantza, bi berdinen artean, askatasunez eman eta jasotzen dena...  inkondizionalki. Laguntasunean maitasuna eta esker ona bezal...


U 8: DUTXA AZPIAN

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-10-08 19:44

Umore absurdoa Woody Allen-en filmeen ezaugarri nagusienetako bat da. "Erromara maitasunarekin" azken filmean ere, zuzendari bikain honek irrifarra eragin digu, gizartearen perfekzioaren inperfekzioa agerian utziz.Dirudienez bere klarinetea ere umore absurdoaren jokoan saldu nahi izan du, erosleak erakartzeko ordea dutxa azpiko interpretazio bat behar akaso?;-)...zein politta den inolako absurdorik gabe jenio desberdinen talentuaz gozatzea......Mozart, Martin Fröst...edozien leku da aproposa, ala ez?Masai


pozitibai 1456152245983

POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena. -------------------------------------------------------- Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.