POZitiBAI

Egunero...POZIK BIZI

Zer da ba bizitza maitasunik gabe? Zer da ba maitasuna ametsik gabe?Aste honetan maitasuna, osasuna eta etorkizuna izpi POSITIBOZ etorri da! Izpi horri jarraituz, gauerdiko ilargipean, bere ondoan arruntak berezi eta bereziak arrunt bilakatzen dituen pertsonarekin hartutako bainutxoak, burukominei aurre egiteko gauza xumeen handitasuna partekatzea bezalakorik ez dela ikusi dugu!Azken finean Franz Liszt-ek piano akordeekin deskribatu nahi zuen "baldintzarik gabeko maitasun umoa" eman, jaso eta sentitzeak arintzen ditu gure burukominak!  Masai


ARANJUEZKO KONTZERTUA: Pertsonengan sortzen diren gehiegizko beldur, gorroto, tristezia edo zoriontasuna arintzeko.OREKA, hitzak berak, zihur nago balantzako platera lurreraino bultzatuko lukela. Hain xume dirudien arren pisu handikoa baita, eta plateraren beste aldean beldurra, gorrotoa, tristezia eta zoriontasunaren nahasturak neurrikoa izan beharko luke, orekaren desoreka arintzeko. Joaquín Rodrigo-k idatzitako obra honek "magnolien lurrina, txorien kantua eta iturri-zorrotadak" bildu nahi zituen. Miles Davis handiak ere bertsionatu zuen eta honen arabera:"Melodia hori hain da indartsua,...


Musikoterapiak, teknika terapeutiko gisa MUSIKA, bere forma guztietan nahiz gaixoaren parte hartze aktiboarekin edo eta harkorrarekin, erabiltzen du. Gu guztiok badakigu antzematen musika bat tristea edo alaia iruditzen zaigun. Orokorrean gure gogo-aldartea era guztietako obren melodiekin lotzen dugu. Hain zuen, musikoterapiak melodia hauek erabiltzen ditu sendatzeko metodo edo osasun arazo desderdinak murrizteko.  Onarrizko ideia, gaixotasun askok bere jatorria garunean dutela onartzea da, honek gorputzaren parte batera gaixotasunean ugaltzen den estimulu konkretu bat bidaltzen du...


Asteburuan "Les neiges du Kilimandjaro" Robert Guédiguian-en film bikaina ikusteko aukera izan dut zineman. Fabula erreal baten bitartzez, gaur egungo gizartearen garraztasunean, goxotasun printzak oraindik ere badirela erakusten digu, maitasuna eta laguntasunarenak alegia. Eta bereziki Kilimanjarora egiten duten bidaiaren pasartea dut gogoko. Bidai orotan, norbanakoa baita bisitatzen dituen eremuen mugak jartzen dituena. Argibide gehiago ez dut eman nahi, anima zaitezte pelikula ikustera eta antzeko bidaietan barneratzera!!! Film-a Victor Hugo-ren "Pertsona behartsuak" poeman oinarrituta ...


BIRZIKLATU MR. HICCUP

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-06-03 21:53

MR. HICCUPDenok dugu ahuleziaren bat eta horiei irri egiten ikasi eta sendotasuean bihurtzeko abilezia dugunean, zoriontsuago izango gara. Gaur egun, mugimendu, kolore, irudi, arrarkasta ezin hobeak dituzten pertsonaiak dira marrazki bizidun eredugarriak gure gaztetxoen artean...Birziklapenaren garai honetan, berrerabilpena bultzatu nahi dugun honetan, berreskura ditzagun mezu POSITIBO-ak igortzen dituzten edukiak!!! Masai Krisi garai hauetan, eredugarri dena berreskuratzea edo birziklatzea, kreatiboa da!! Ba halaxe da!Txikitan ikusten nuen nik Mr Hiccup!Ta gogoan dudana da bere egoerek ...


"...badirudi mundua aldatzera doana,bata bestea zainzten hasiko gara..."Belarra ebakiko dut,zure estolda-zuloko hostoak kenduko ditut,teilatua konponduko dizuteuria sar ez dadin,lana hartuko dutJainkoak emanikoa,Langile Zintzoa naiz,maitea, ondo izango gara,iltzeak iltzatuko ditut,eta harria ezarriko,zure uztak jasoko dituthazi eta heltzen direnean,motor hori desmuntatuko dutondo ibili arte konponduko dut,Langile Zintzoa naiz,ondo izango gara,urakanak jotzen dueuri bizia dakar,zeru urdina argitzen deneanbadirudi mundua aldatzera doana,bata bestea zainzten hasiko garaJesus-ek esan bezala,Lan...


Betitik izan da egun hau gehien gustatu zaidanetako bat. Hemen ez daukagu ospatzeko ohitura handiegirik, baina irakurle amorratuak garenok eskertzen dugu gure liburu kuttunei eskaintzen zaien errekonozimendu hau.   Liburuak medikamentuak bailiran hartu beharko genituzke. Bere propietateak dituzte, par egiten laguntzen digute, baita negar egiten ere, ditugun arazoak ahazten, iraganeko memoriaren hutsuneak betetzen… Baina batez ere  amets egiten laguntzen  digute, besteen bizitzak bizi, herrialde, kultura edo mundu guztiz desberdinak ezagutaraziz. Amodio istorio apasionatuak, t...


1. ARRAZIONALITATEAK pertsonari EGIAZKOA eta ONA ulertzea ahalbideratzen dio; bere ULERMENAREN ahalmen bat da.2. ASKATASUNAK pertsonari ONGIA burutzeko ahalmena ematen dio; bere BORONDATEAREN ahalmen bat da.ANIMALIAK batik bat, SENAK mugitzen ditu.Luma gabe, gaixo jaio zen pinguino hau, bere familiak animalia senari jarraiki, abandonatu egin zuen, desberdina zelako. Lumak, pinguinoen biziraupenean eta boterean, arrakasta faktore dira. Zerk uste duzue bueltatu duela pinguino hau berriro ere bere familiartera, tristeziatik POZtasunera?Pertsonok bi ahalmen baditugu...erabil ditzagun mundu poli...


HASERRE POSITIBOA

3
pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-03-15 21:35

Askok esaten dute Hospitaletako bisita, haur jaio berri bat bisitatzeko bakarrik denean dela errentagarria. Ni ez nago ados, bizidunak garen einean gaixotasunen bat pairatzeko ahalmena eta posibilitateak ditugu, ez beti, baina bai sarritan, eta bertan sendabidean jartzen gaituzte edo jartzen dute urkoa, familia, laguna. Nik gainera ezer larririk izan gabe, dugun ondasunaz jabetzeko bertan egonaldi labur bat egitea POSITIBOA dela irizten dut. Osasunaren garrantziaren parean maitasunaren garrantziak duen pisuaz ohartzen baitzara, eta bizitzaren arrakastaren hirukote famatuaren ranking-ean iku...


"Zuk duzun onena eman arren, helbururik lortzen ez duzunean,nahi duzuna bai, baina behar duzuna lortzen ez duzunean,gehiegizko nekeak lo hartzen uzten ez dizunean,geldirik, buelta erdia emateko pentsatzen,malkoek zure aurpegia zeharkatzen dutenean,ordezka ezin daitekeen zerbait galtzen duzunean,norbaitenganako maitasun guztia pikutara joaten denean,ba al da okerragorik?.......ARGIEK ETXERA BIDERATUKO ZAITUZTE,ZURE HEZURRTEAN PIZTUKO DIRA ETA NI, ZU KONPONTZEN SAIATUKO NAIZ!NI horiek guztiak osa dezagun GU bakar bat!Masai


pozitibai 1456152245983

POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena. -------------------------------------------------------- Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.