POZitiBAI

Egunero...POZIK BIZI

Egutegia eskura? URRIAK 7, guretzat U 7! Ixa handi bat egitera gonbidatzen zaituztet...zein den plana?AFIGES elkarteak "Baikor pentsatu nahi duzu?" sentsibilizazio kanpainaren barne eta Why Not? fundazioak 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa antolatu dute buruko gaixotasunaren inguruan dauden beldur eta aurreiritziei aurre egin eta eritasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboa gizartean ikusarazteko asmoz. U 7-an, nahiz korrika, nahiz animatzeko, gerturatu Donostiara eta parte hartu...beranduegi baino lehen, irribarre alai baten lekuko izatea gauza ederra baita! PO...


Gaur goizean mail sorpresa oso politta jaso dut. Ez dakit zihur bera zein tributakoa den, baina bai POZITIBAI-en birusa zabaltzen saiatzen dela, saiatu eta lortu ere bai. Egunen batean su handi bat egin eta bere bueltan POZITIBAI osatzen dugun tribu desberdin guztiak biltzea ederra izango litzateke, gure birusa sutara jaurtitako ideia positibo guztiek eragindako kearen bitartez zabalduz. Biribilean jende asko elkartuko ginake, zihur nago, besteak beste gaur POZITIBAI-kide berriak denoi aurkeztu nahi izan digun Tenerifeko laguna, (urdinez bere aurkezpena):Tenerifen, Iparraldeko autobidearen ...


I 6: ZORROTZAILEA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-06 22:20

Autobusari zai:...firififiiiiiuuu...firifi......firififiiiiiuuu...firifi...Burua altxa eta zerura begiratu dut, eguzkia irribartsu eta hodei bat bera ere ez. Aldamenean dudan oinezkoen kaletik dator soinua, tabernak kalera atera dituzten aulki eta mahaiez josita ezker-eskuin, eta berauen artetik zorrotzailea ezin pasa. Zailtasunez iritsi da kale kantoira, bertan jazarritako jendea kexu, ez da asko mugitu bere bidea errazteko. Irribarre konplize bat egin diot eta hauxe esan dit:- Oporrak gehiegi luzatu ditut... ..firififiiiiiuuu...firifi......firififiiiiiuuu...firifi...Azti astelehenetik au...


Atzera eta aurrera,jira eta buelta, ezker-eskuin, luze eta motz, atseginez eta triste...Denok sartu izan gara noizbait gure memoriaren labirintoan... ...fikzioaren izkin desberdinetan galdurik......zaila irudi arren, IRTENBIDE bat beti bada eta hobe errealitatearen bidegurutzeak zeharkatzea!- Igeldoko jolas parkea- Russian Red- Belle & Sebastian- Herri askotako festakKutxa Kultur FestibalaEgiaz...memoria krudela al da, denbora gezur bat?Masai


Kareharrian behatz puntekin hitz bat idaztea......buru kaskamotza ferekatzea......arantza artetik larrosa biltzea......Tom Waits-en ahotsa...Lakartasun soilaren izaera gure sentikortasunak alda dezakelako!Masai


A 30: ADEITASUNA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-08-30 16:14

Garapenak, erosotasun eta abantaila ugari ekarri du gurera...era guztietako datu eta informazioa partekatzeko aukera emanez...baina benetan irekiago bihurtu al gaitu?Ryan Adams-en kantu polit honek galdera baten bidez emango digu erantzuna......sinisten al duzu maitasunean?Masai


Naturak egunero oparitzen digu sorkuntzaren lan berri bat,  deabruak urrun mantentzeko etengabeko saiakeran. Atzo gauean ere argazki kamera atera, flash-a aktibatu eta argazkiak ateratzen jardun zuen....:-)Inork epaitua izateko beldurrik izan gabe SORTU, gu ere, pizti gaiztoetatik askatuko baikaitu...nahas-masean ipinitako lau hitz solte, maitasun poema polittena bihur daitekeelako norbaitentzat!!!Masai


Gazteleraz bada esamolde bat: "Nunca es tarde si la dicha es buena".- Egunero ordu eta erdi...- Hondartza...- Kresala usaina, itsasoa, olatuak...- Tabla...- Lagun paregabeen konpainia...- Esperientzi berriak bizitzeko ILUSIOA!!!ONA ez,  EZIN HOBEA!Biharko gihar-minak ez ditut kontuan hartuko! Tahiti gure zai dugu TXURF TEAM!!!;-)Masai


A 25: MASUSTA GARAIA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-08-25 12:52

Atea ez denean erabat isten argi izpitxoari heltzen gatzaizkio sarritan, sasiak garbitu ezean arantzen gatibu, masusten zaindari...Askatasunak sasien gain bizi behar du...tentagarri diren arren fruitu goxo batzuei uko egin behar diegu...diete!!!Masai


Azken egunetako albistegiak Zaragozako Santutegi batean eginiko Ecce Homo (Pontzio Pilatos-ek jesukrsto jendaurrean aurkeztu zuen gizona) pintura baten zaharberritze lanek zer esana eman dute. Hauexek irudiak:Zer nahi duzue esatea? Zaharberritzeak ikuspegi desberdin eta eguneratu bat izatea ere esan nahi du, akaso Cecilia Giménez-ek horrela irudikatzen du bere baitan garai hartako Jesukristo. Nik gauza bat argi dut, bere lanean badakit zein soinu banda erabili duen: Arteak begirada desberdinak onartzen dituelako!;-)Masai


pozitibai 1456152245983

POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena. -------------------------------------------------------- Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.