I 7: TRIBUKIDE BERRIAREN ESKUTITZA

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-09-07 15:31

Gaur goizean mail sorpresa oso politta jaso dut. Ez dakit zihur bera zein tributakoa den, baina bai POZITIBAI-en birusa zabaltzen saiatzen dela, saiatu eta lortu ere bai. Egunen batean su handi bat egin eta bere bueltan POZITIBAI osatzen dugun tribu desberdin guztiak biltzea ederra izango litzateke, gure birusa sutara jaurtitako ideia positibo guztiek eragindako kearen bitartez zabalduz. Biribilean jende asko elkartuko ginake, zihur nago, besteak beste gaur POZITIBAI-kide berriak denoi aurkeztu nahi izan digun Tenerifeko laguna, (urdinez bere aurkezpena):

Tenerifen, Iparraldeko autobidearen 32. kilometroan, bada kartel bat non, astero astero, esaldi berri bat idazten den, azken urteotan, egunero bertako langile tristeen aurpegiak alaituz, goizean goiztik.

Sinplea, ala? Panel berde bat eta lauzpabost hitz nahikoa dira hainbat eta hainbat pertsonengan irrifara eta jarrera positibo bat sortzeko.

Benetan txalotzeko modukoa!


Hona hemen bertan irakurgai izan diren zenbait esaldi goxo:

“Hitz baten boterea”

“Izan zaitez baikorra, hobeto pasako duzu”

“Hartu ezazu botila hau nirekin batera”

“Barne edertasuna ez da zimeltzen”

“Gaur egin ezazu mesede bat”

“Garrantzitsuena inmateriala da”

“Berriz ere aukeratuko nizuke”

“Gaur bertan hasi zaitez”

“Nahiz eta ez egon, bazaude”

“Zorte on”

“Mundua aldatzeko gaude hemen”

“Badira gauzak esaten zailak”

“Elkarbanatu”

“Bizitzea gogoko dut”

“Iragana askatzea”

“Esazu pentsatzen duzuna”

“Beti dago lehen aldi bat”

“Etzazu sekula amore eman”

“Aurrera, zaila izan arren”

“Zure etorkizuna zerorrek sortzen duzu”

“Oparirik onena zeu zara”

“Alaitu zaitez”

“Dena aldatzen da, zu ere bai”

“Zu zara izarra”

“Etzazu gehiago itxaron”

“Ondo noa”

“Ondo noa zurekin”

“Jauzi egin beharra dago”

“Eskerrik asko nire lagunei”

“Jarri zaitez bere lekuan”

“Erlaxatu zaitez, eta gozatu”

“Eman ezazu lehen pausoa”

“Topatuko duzu”

“Maitatzea ez da lotzea”

“Udaaaaa”

“Eguzkia irten da”

“Itsaropen galduezina”

“Kemena”

“Utzi besteei zure burua mimatzen”

“Bost minutu gehiagoooo”

“Zure ondoan”

“Etzazu zure burua berotu”

“Esaiozu”

“Ez da zu bezelakorik”

“Zergatik ez?”

“Libre zara”

“Bizitzaz gozatu”

“Elkarrekin gaude”

“Momentua beti iristen da”

“Irudimenak mundua aldatzen du”

“Bizitza da inportantea”

“Barkatu”

“Ez idazu ezer erosi, zu etortzearekin nahikoa dut”

“Nagusia izandakoan zer izan nahi zenuen gogoratzen al duzu?”

“Bera (zure emakumea) zaintzen baduzu, zure burua zaintzen duzu”

“Arriskurik gabe ez da lorpenik”

“Beti dago bide bat”

Nor gehiago animatzen da gure biribilera?

Masai




Utzi iruzkina: