Gaur goizean mail sorpresa oso politta jaso dut. Ez dakit zihur bera zein tributakoa den, baina bai POZITIBAI-en birusa zabaltzen saiatzen dela, saiatu eta lortu ere bai. Egunen batean su handi bat egin eta bere bueltan POZITIBAI osatzen dugun tribu desberdin guztiak biltzea ederra izango litzateke, gure birusa sutara jaurtitako ideia positibo guztiek eragindako kearen bitartez zabalduz. Biribilean jende asko elkartuko ginake, zihur nago, besteak beste gaur POZITIBAI-kide berriak denoi aurkeztu nahi izan digun Tenerifeko laguna, (urdinez bere aurkezpena):Tenerifen, Iparraldeko autobidearen ...


olentzero

hegoalde4 1456135327459 hegoalde4 | 2010-12-09 17:35

olentzero, kalejira, eskutitza


Txikitatik egiten didate ilusioa eskutitzek.   Etxean, postontzia astean behin-edo zabaltzeko ohitura egon da betidanik. Familiakoen gutunak sukaldera heltzeko desiratzen egoten nintzen.   Errito antzekoa zen gurean.   Eskolatik etxerako bidean, autoa gelditu, giltza hartu, etxe itxurako postontziko atetxoa ireki eta gutunak atera.   Kotxean sartu, begiak distiraz beterik, gutun guztiak ikusi, norenak ziren ikusi, ordenatu, ondoren, zaharrenetik gazteenera antolatu. Nirerik bazen motxilan gorde.   Etxera heldu, sukaldera sartu, banaketa egin. Ondoren, la...