Txikitatik egiten didate ilusioa eskutitzek.
Txikitatik egiten didate ilusioa eskutitzek.
Etxean, postontzia astean behin-edo zabaltzeko ohitura egon da betidanik.
Familiakoen gutunak sukaldera heltzeko desiratzen egoten nintzen.
Errito antzekoa zen gurean.
Eskolatik etxerako bidean,
autoa gelditu,
giltza hartu,
etxe itxurako postontziko atetxoa ireki
eta gutunak atera.
Kotxean sartu,
begiak distiraz beterik,
gutun guztiak ikusi,
norenak ziren ikusi,
ordenatu,
ondoren, zaharrenetik gazteenera antolatu.
Nirerik bazen motxilan gorde.
Etxera heldu,
sukaldera sartu,
banaketa egin.
Ondoren, lasai eseri
eta norberaren korrespondentzia irakurri.
Eibarko eskutitzak izugarri gogoko nituen,
Gabon inguruan bidalitakoak bereziki,
magia berezia nabari nien.
Orain ez naiz errito horren parte,
ahizpari dagokio nire betebeharra.
Pena da, baina c’est la vie!
Orain ez dut eskutitz magikorik jasotzen.
Normalean…
Lehengoan bai ordea!
Cambrigetik postala!
Ahizpak eman zidan,
hura poza nirea!!!
Ez zen Eibarkoa,
Baina bai urruti zegoen eibartar batena…
Berriz ere umetako magia sentitu nuen…
Ume sentitu nintzen…
Iruzkinak
2007-12-06 14:06 #1

Bai...niri be txikitxetik eitxeztie upilako ilusiñoa kartak...Udalekuetara juten nintzen eta bertan lagunek ein, helbidiek trukatu ta idatzi eitxen gentzon alkarreri...daueneko eztogu kartarik botaten, emailek ariñau doaz eta seguruek dire...baina etxera niretzako kartaren bat heltzen danien beti ipintxen jatez begixek dir-dir, lengunien multien papelak be ilusiñoa eizten...jajaja. keba, mihiluzeko kamisetie ixen da azkena...eta bai, upilako poztasunegaz jun nintzen...gero barruko sunormalak irribarrie arpeitxik ostuko ezpazten...

Besterik barik, nire bloga hau da!: http://blogak.com/aupi

Mosutxu handi bat! Zure bisitxien zain!

kattalintxo 2007-12-06 15:09 #2
Orain, ordenagailua piztu, korreoa ireki eta zorte on!!

Utzi iruzkina: