Stikstak

agur blogak.com

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2011-04-27 23:13

Ahaleginen ostean, beste blog batera igo ditut hemengo argitalpenak.   Ondo izan!


blogariak.net

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2011-04-17 10:51

blogak.com eta blogariak.net. Bietan idazten, baina blogariak.net-era blogak.com-ekoa pasatzeko asmotan. Baina ezin!!! blogak.com-ek XML eta TXT formatuak eskaintzen dizkit, baina blogariak.net-ek RSS 2.00 fitxategia eskatzen dit... Hau da hau nahia eta ezina...http://stikstak.blogariak.net/


10 egun

1
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2010-07-30 11:46

Zer dira gure bizitzako hamar egun? Galdetuko luke baten batek. Egia esan gure bizitzako parte nimiño bat baino ez da. Hala ere, hamar egun horietan bizitza osoan baino beteago senti zaitezke. Leku ezezagun batera jende ezezagunarekin joan beharrak urduritasuna, ardura eta beldurra sor ditzake zugan. Gizakiak beti izan baititu ezezagunarekiko sentimendu horiek. Egunak igaro ahala, jende ezagutzen hasi eta hasierako sentimenduak aldatu eta konfiantza, poza, bromak, barreak eta abar sortzen hasten dira. Pixkanaka-pixkanaka ezezagun taldea ezagun bihurtzen da. Ezagun eta lagun. 10 egu...


loretxoa eta hodeia

1
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2010-07-02 09:38

Bazen behin muino batean beti gora begira egoten zen loretxo bat. Gauetan lo egiteko baino ez zuen burua jaisten. Berdin zitzaion negua, udaberria, uda edo udazkena izan. Berdin zitzaion euria, eguzkia, elurra, ekaitza edo kazkabarra. Berak gogor eusten zion bereari. Egunero, huts egin gabe bere hitzordura agertzen zen. Zergatik egiten zuen hori loretxoak? Maitemindurik zegoelako. Orduak igarotzen zituen zerura begira. Zehatz esateko, hodeiari begira. Hodeia zen bere energiaren, zorionaren, irribarrearen eta pozaren sortzailea. Ez zen erraza horren banaturik bizitzea. Ez ziren samurra...


hodei artetik eguzkia

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2010-03-27 10:44

Poza eragiten du iluntasunetik argitasunera goazela ikusteak. Atsegina da oso eguzkiaren izpien berotasuna masailetan sentitzea.       Zure begiak bi zeru direlako. Zu zeu nire eguzki zarelako. Eskerrik asko


arreba nagusia

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2010-03-06 22:28

Beti izan naiz etxeko txikia. Babesa behar duen mutikoa. Txikitan, behin, aldapan gora korrika nindoala, erori eta arreba nagusiak eskua eman, altxatu, belaunak igurtzi, musu eman eta "ez da ezer" esan zidan. Negarrik ez egiten lagundu zidan horrek. Orduztik pasa dira berrogei urte inguru, hala ere, bizitzako une aldapatsu hontan, arreba nagusiaren musu baten osteko " ez da ezer, bizitzak aurrera darrai" baten zain nago. Malkoek ez baitidate argi ikusten uzten.


Loreak goragokoa nahi...

1
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2010-02-21 15:40

Asko dira txikitan printze urdinarekin amesten dutenak. Loreak ordea, ez zuen horrelako ametsik egiten, baina nahi zuen bere kide izango zen baten bat. Konfiantzazko baten bat, baina ez lagun mailakoa edo familiako kidea bakarrik. Bere konplizea, gauza guztiak, guzti-guztiak kontatuko zizkiona. Egun batean, igel batekin egin zuen topo eta igelaren lagun handi bilakatu zen. Ia dena egiten zuten elkarrekin, eta denborarekin, igela bere printze bilakatu zen. Lortu zuen benetako konplize bat. Berarekin guztia elkarbanatzen zuen eta egun ederrak igarotzen zituzten elkarrekin. Hala ere,...


erabakiak

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2010-02-01 13:08

Zenbat aldiz entzun dugu “egiozu kasu bihotzari” edo “egiozu kasu buruari”? Zenbat aldiz egin diogu kasu hori esan digunari? Zenbatetan hartu dugu erabaki egokia?   Ez dakit erantzuna, baina badakit erabaki bat hartzen dugunean, sarritan, damutu egiten garela nahiz eta zuzenena izan.   Bi pertsonen arteko harremana hoztu egin da, maitasuna bada oraindik, bikotekidea etorkizunerako onena izango ote da? Auskalo. Maite nau? Baietz dio hitzekin, eta askotan, ekintzekin ere erakusten du. Baina beste batzuetan, pozoia duten hitzak bidaltzen dizkit postaz bihotzera.   G...


trena

2
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2008-07-14 13:06

Behin baino gehiagotan aipatu dut trena. Beharbada zerbait magikoa da niretzat. Izan ere mota askotako jendea biltzen du trenak. Bagoi xume batek adin, kolore eta gustu desberdinetako pertsonak elkartzen ditu bizitzako momentu labur batez bada ere. Barre algaraka dabiltzan atsoak, esku artean duen liburua interes osoz irakurtzen ari den gizona, bere pentsamenduetan murgilduta dagoen gaztea, musika topera jarrita duen nerabe bat, geldi egon ezin diren bi ume beren amekin eta abar.Oso desberdinak diren pertsonak eta errealitatea modu ezberdinean ikusten dituzten pertsonak, une batez bada ere ...


badira pertsonak...

2
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2008-06-10 11:23

Badira pertsonak beltza bakarrik ikusten dutenak, iragana beltz, oraina beltz, etorkizuna beltz...Badira pertsonak mundua koloretsu ikusten dutenak, koloretsu edo zuri... iragana, oraina eta etorkizuna perfektu iruditzen zaienak...Beste batzuk erdiko bidea hartzen dute... grisa omen da beren mundua...¨¨¨¨¨¨¨¨Eta amak esan zion:- Ni pesimista naiz ta zuk arroxaz ikusten al duzu dena?- Nik errealitatea ez dut zuriz edo beltzez ikusten. Irakasle bati entzun nion bezala, mundua gris kolorekoa da eta nik ere hari jarraitzen diot...¨¨¨¨¨¨¨¨Mundua gris kolorekoa da, gris kolore ugaritakoa, batzuet...