Stikstak

trena galdu dut...

1
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-12-22 19:35

Klasetik ohi baino goizago irten naiz. Egoitzara bidean, kakalardo gorri disdiratsu baten barruan amona bat ikusi dut poliki-poliki gidatzen eta barre eragin dit. Poza etorri zait ezpainetara nahiz eta zu 60 kilometrora egon eta berriz noiz ikusiko zaitudan jakin ez... Zure irudia etorri zait burura segituan... Egoitza ondoko dendara sartu eta goxokiak erosi ditut. Berriz elkar ikusten dugunean emateko asmoz, usteltzen ez badira bederen...Bazkaldu ondoren, maleta egin eta autobusa hartu. Bakarrik. Zure konpainiarik gabe. Zure eskua hartu gabe hartu nau loak...Autobusetik jaitsi eta zu ikust...


trena

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-12-08 19:12

Maleta, maletina eta txamarra lodia. Jarlekuan eseri, egin beharreko bideari atzea emanda, heldu beharreko lekura heldu nahiko ez banu bezala. Parean eserlekua. Urruti. Hankak ezin bertan jarri. Ni atzeraka, aurrekoak aurreraka. Lau gizonezko eta hiru emakumezko. Zein baino zein bereziago. Urrutien erdi-lo, aurpegia eskuez eztaltzen duen atzerritarra. Aldamenean, lurrera begira doan eta, itxuraz, irratia entzuten doan gizon edadetu bat. Honen aurrean belarrietatik zintzilik mp4-a duen eta musika 1000Hz-tan jarrita duen gaztea. Ondoan, emakumezko edadetu bat. Andere txukuna, atsegin itxurak...


Txikitatik egiten didate ilusioa eskutitzek.   Etxean, postontzia astean behin-edo zabaltzeko ohitura egon da betidanik. Familiakoen gutunak sukaldera heltzeko desiratzen egoten nintzen.   Errito antzekoa zen gurean.   Eskolatik etxerako bidean, autoa gelditu, giltza hartu, etxe itxurako postontziko atetxoa ireki eta gutunak atera.   Kotxean sartu, begiak distiraz beterik, gutun guztiak ikusi, norenak ziren ikusi, ordenatu, ondoren, zaharrenetik gazteenera antolatu. Nirerik bazen motxilan gorde.   Etxera heldu, sukaldera sartu, banaketa egin. Ondoren, la...


ardi

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-28 11:23

  Kalean zehar noanean, jendearen aurpegiei begiratzeko ohitura dut. Ezezagunei gehienbat.   Aurpegiaren arabera nolakoa den asmatzen saiatzen naiz, beren bizitza eta bizimodua nolakoak diren asmatzen.   Batzuetan, ezezagunak direlakoan begiratu eta behin beraiekin hitz egin nuela datorkit burura. Ez didate agurrik egiten. Beharbada ez dira ni albotik pasa naizela konturatu. Agian ez dira nitaz oroitzen… Edo baliteke nitaz paso egin izana…   Nik horrelakoetarako nahiko memoria ona dut eta beraiekin hitz egiteko gogoa sartzen zait. Baina ez dut behar den aurrerapauso hor...


ametsa ote?

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-27 22:05

Mozorroak, trena, jaietako giroa,magia berezia...Zarata, iskanbila, burrunbada,ezezagunak,gu pozik eta lasai gure urduritasunean.Gustora gure epeltasunean.Nekea, logalea, gosea,ziplo lurrean botata.Trenaren zain.Zarata, hotza, erosotasun falta,lurrean, hala-nola lo.Trenaren triki-traka.Nire burua eta zure sorbalda.Nire eskua eta zurea.Zure begiak itxita, nireak irekita.Nire begiak itxita, zureak irekita.Trenaren triki-traka joan da.Oherako ordua.Xixko eginda, porru eginda, ziplo lo.Norbaiten musua masailean.Loti Ederraren antzera sentitu.Lo jarraitu.Ametsa ote?Hala bada, betirakoa izan dadi...


lagunei eskainia

5
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-24 00:00

Lagunak...Zer dira lagunak bizitzako altxorra baino?Amonak txikitan  lagunak ondo zaindu behar nituela esaten zidan. Lagunak bizitzan zehar garrantzitsuak izango zirela eta. "Ondo zaindu bihar diaz zeozer bihar izan ezkero, aldamenian eukitzeko. Familixia bezela. Eta hasarrau ezkero, ahalik eta azkarren aixkiretu bihar zarie. Alkarri barkamena eskau ta aixkiretu."Zahar hitz, zuhur hitz esan ohi da.Zalantza dut amonak esandakoa ondo betetzen ari naizen...Lagunak zaintzen al ditut? Behar den besteko kasua egiten al diet? Behar den beste aldiz esaten diet maite ditudala? Behar bestetan eg...


Eukitzea zer ona den jakin ohi du ez duenak;duenak ez daki zein gauza on dituen galdu arte;galdutakoan konturatzen gara izan genuenaz...Duguna da gure altxorra,zertarako ibili beste ezeren bila?


2007/04/26 (Gernikako bonbardaketaren 70.urteurrena)   Arratsaldeko lau eta erdiak jota liburutegirantz nindoala, tren geltokiko pasabidea zeharkatzen nenbilela, emakume batekin egin nuen topo. Soinean zeraman gabardinak erakarri zuen nire arreta. Gorria zen, gorri-gorria eta xarolezko zapaten antzeko disdira zuen. “Horrelakorik sekula ez nuke nik jantziko” pentsatu nuen. Begiak altxatu eta aurpegira so egin nionean, zerbait arraroa nabaritu nion. Irribarrea. Egia da jendeak kalean zehar bakarrik doanean, ez duela barrerik egiten. Ba emakume hark bai, eta hori asko gustatu zitzaidan...


negua badator...

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-10 00:00

Goizeko bederatziak. Logelan argitasun pixka bat sartzeko asmoarekin leihoa ireki. Udazken-negu giroko paisaia ikusi, sentitu. Behe-lainoa, ezer ikusten uzten ez duen horietakoa, bi metrotara zerbait ikustea izugarri zailtzen duena.Ez da ezeren zaratarik entzuten.Badirudi oraindik bizitza esnatzeko dagoela.Aurpegia eta gorputza hozten hasiak direla konturatu eta ohera berriz ere. Epeltasunera.Negua badator...Negua badator...


12:15

1
stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-10 00:00

12:15.Aspaldi pasa zait jaikitzeko garaia.Leihotik begiratu, zerua urdin, zuhaitzak hori.Ederra benetan.Hala ere hobeto nago ohearen epeletan.Altsatzeko gogorik ez, indarrik ez...