ardi

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-28 11:23

 

Kalean zehar noanean,

jendearen aurpegiei begiratzeko ohitura dut.

Ezezagunei gehienbat.

 

Aurpegiaren arabera

nolakoa den asmatzen saiatzen naiz,

beren bizitza eta bizimodua

nolakoak diren asmatzen.

 

Batzuetan, ezezagunak direlakoan begiratu

eta behin beraiekin hitz egin nuela datorkit burura.

Ez didate agurrik egiten.

Beharbada ez dira ni albotik pasa naizela konturatu.

Agian ez dira nitaz oroitzen…

Edo baliteke nitaz paso egin izana…

 

Nik horrelakoetarako nahiko memoria ona dut

eta beraiekin hitz egiteko gogoa sartzen zait.

Baina ez dut behar den aurrerapauso hori egiten.

Gogoan baino ez da gelditzen…

Neure bideari jarraitzen diot.

Presazko mundu honetan…

Gero eta indibidualistagoa den

mundu honen ardi bihurtzen ari naiz…

Artalde erraldoi honetako ardi bihurtzen…



 


Utzi iruzkina: