Kategoria: ezezagun
Kalean zehar noanean, jendearen aurpegiei begiratzeko ohitura dut. Ezezagunei gehienbat. Aurpegiaren arabera nolakoa den asmatzen saiatzen naiz, beren bizitza eta bizimodua nolakoak diren asmatzen. Batzuetan, ezezagunak direlakoan begiratu eta behin beraiekin hitz egin nuela datorkit burura. Ez didate agurrik egiten. Beharbada ez dira ni albotik pasa naizela konturatu. Agian ez dira nitaz oroitzen… Edo baliteke nitaz paso egin izana… Nik horrelakoetarako nahiko memoria ona dut eta beraiekin hitz egiteko gogoa sartzen zait. Baina ez dut behar den aurrerapauso hor...