negua badator...

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-10 00:00

Goizeko bederatziak.

Logelan argitasun pixka bat sartzeko asmoarekin leihoa ireki.

Udazken-negu giroko paisaia ikusi, sentitu.

Behe-lainoa, ezer ikusten uzten ez duen horietakoa,
bi metrotara zerbait ikustea izugarri zailtzen duena.

Ez da ezeren zaratarik entzuten.
Badirudi oraindik bizitza esnatzeko dagoela.

Aurpegia eta gorputza hozten hasiak direla konturatu eta ohera berriz ere. Epeltasunera.

Negua badator...



Negua badator...


Utzi iruzkina: