Kategoria: negua
Salve ad omnibus legentibus! Hementxe gaude berriz ere gure desbentura eta peripeziei buruz berri emateko. Egunak aurrera doaz eta konturatu orduko 7, 14, eta 21 egunak pasata, 28ra heldu gara. Poliki-poliki edo “pomalu-pomalu” (beraiek esaten duten moduan), Txekiarrak eta Euskaldunok, hain desberdinak ez garela konturatzen gabiltza. Hizkuntza (eta hezkuntza), Historia eta klima bezalako ezaugarri hain desberdinak edukita ere, berdintasunera hurbiltzen gaituzten beste gauza asko daudela ikusten ditugu. Bizikleta afizioa, onddo bilketa eta lagunen garagardo edo sagardo arteko berriketaldi...
Atsotitzek beti arrazoia dutelakoan gaude eta heldu den larunbatean ere ikusiko dugu nola.Halere otsailarekin negua ere badator, hotza eta elurra ekarriz, baina guk eutsiko dugu.Gainera larunbatean bi hitzordu ditugu:- Iruñean Kantuz eguerdiko 12etan, Mercaderes karrikan- Arratsaldean Agate Deunaren bezperan Euskal Herriko edozein tokitan jendea kantuz eta puxka eginez aurki dezakezue. Iruñerrian ere eta zenbait auzoetan eta nola ez, Alde Zaharrean koruak aterako dira.Beraz, nahiz eta hotza eta elurra izan, guk gure kantuekin karrikak berotuko ditugu. Hemen uzten dizugu bideo bat letra eta...
Urtero bezala heldu dira neguko euri jasa handiak, eta ibai askok gainezka egin dute. Eta ibai ondoetan eta paduretan etxeak eraiki direnez, horrek arriskutsuago egiten ditu neguko uxolak.Hala ere iritzi kritiko oso gutxi entzun da: Deberíamos pensar si el enemigo es el tiempo o nuestro modelo de desarrolloMe llamaban diciendo que Salburua, en Gasteiz, se inundaba. Claro, si es una zona de descarga natural del río... otra cosa es hasta qué punto la expansión urbanística hacia esa zona y la impermeabilización del terreno influyen en que se inunde. El uso del cemento es en buena medida l...
Goizeko bederatziak. Logelan argitasun pixka bat sartzeko asmoarekin leihoa ireki. Udazken-negu giroko paisaia ikusi, sentitu. Behe-lainoa, ezer ikusten uzten ez duen horietakoa, bi metrotara zerbait ikustea izugarri zailtzen duena.Ez da ezeren zaratarik entzuten.Badirudi oraindik bizitza esnatzeko dagoela.Aurpegia eta gorputza hozten hasiak direla konturatu eta ohera berriz ere. Epeltasunera.Negua badator...Negua badator...
Zeinek erakutsi diozu bide luze-luze hori? Zeinek erakutsi diozu bide luze-luze hori? São Tomé-rako bide hori. Sodade, sodade, sodade, nere São Nicolau lurraldearena. Idazten baldin badidazu, nik idatziko dizut. Ahazten baldin banauzu, nik ahaztuko zaitut ailegatuko zeran egun hartara arte. Sodade, sodade, sodade, nere São Nicolau lurraldearena. http://www.esnips.com/doc/9735cea0-1453-4a5b-be0d-ceb979a1b967/Eleftheria-Arvanitaki--Cesaria-Evora---Sodade
Zergatik zuriz, Ilbeltz, bihotza dezu zipriztindurik?
Iritsi da elurra. Urtero desiatzen egoten naiz lehen elur malutak zerutik erortzen ikusteko. Gustoko ditut bai elurra eta baita gure paisaietan eragiten dituen margo berriak; Dena zuri eta zerua grix, gehinbat, zerua grix. Udako zeru urdinak ederrak izaten dira bai baina, egun hauetako zeruak bezalakorik ez dago; niretzat behintzat. Ez dakit zergatik den baina gertutasuna sentiarazten didate, kontraesankorra bada ere beroak iruditzen zaikit, goxoak; etxeko suaren epeltasunaren antzekoak edo. Beti esan izan dut broma artean, Vikingoren batek Goierri aldean duela mende pilo bat izandako...
Gabonak badatoz! Bai halaxe da! Gezurra badirudi ere 2007.urtea gainean dugu eta batzuk oraindik eguzkitarako krema kendu ezinik... Batzuentzat azterketak lekuz aldatu zaizkigunez,azarotik otsailera, hondartza bapatean eta konturatu barik izotz pista bilakatu zaigu. Hori dela eta lehendakariaren aurtengo mezua aurreratuko dizuet, gabon zaharretan ematen duena, alegia. Beraz aurten ez duzue amonak behartzen zaituen bere mezu luze eta sakona jasaten egon beharko, 12.mahatsa irentsi, topa egin eta urte berria ospatzera! URTE BERRI ON!
[Argazkia: J. Mendicute]Neguaren bakardadean eta hodeien iluntasunean landarearen berdetasunak bizirik dirau.
Negua heldu da eta ipurdia agerian harrapatu gaitu. Pasa den asteburuan Euskal Herriko hondartzak, jendez beteta zeuden baina atzo bufanda bat erostera korrika joan behar izan genuen.Dakigunez, hotza senideak bezalakoa da ,abisatu gabe etortzen da. Badakizue lagunok, hemendik aurrera ateratzen garen bakoitzean ezin dituzu ahaztu jaka, txapela eta eskularruak, bestela atso-agure guztiekin borrokatzera joan beharko zara anbulategiko itxaron gelara. Elurraren zain gaude, ea egun batzuetarako lanetik ihes egin ahal dugun edo euskaltegikoak elurretara eramaten gaituzten, behintzat. &nb...
Leku guztietan nabil bere bila eta ez dut inondik ere aurkitzen. Orain arte garai hauetarako noizean behin ikusia izango nuen non edo non baina aurten ez dut behin ere ikusi; ez kalean, ezta mendian; ez egunez eta ezta gauez ere. Non hostia dago Negua? Polarra jazteko gogoa dut! Goizean esnatu, dutxa bat hartu, kaputxino bero bat edan eta txaketa eta polarraz irten nahi dut kalera. Por-kulo hartzera txaketa, polarra edo bietako bat ere ez jantzi ez dakizun egunak. Manga hutsean irtetzen bazara hotza pasatzen duzu eta txaketa hartu ezkero berriz, egun osoa trapu-zaharra non sartu ez dakizula...