2 Beñat Txekian

Moravská česnečka. Strč prst skrz krk. Nepičuj a pádluj. Ty vole

Gure bizitzetako azken urte honen egutegiko egunak batzuetan beste batzuetan baino azkarrago ezabatuz, gutxinaka gure bidaiaren bukaerara iritsi gara. Agurrak inoiz ez dira atseginak izaten, ez euskeraz, ez txekieraz, ezta pelikula mutuetan hizkuntzetan ere. Beraz, blogaren azkeneko sarrera pertsonalean; ez dut gogoetarik egingo bizitakoaz. Ez ditut konpainia onean edan ditugun garagar mordoxkak birpasatuko. Ez ditut burura ekarriko nekez eta pazientziaz (bai guk eta baita gure lagun-irakasleek ere) ikasi ditugun hitz guztiak. Ez dut Nika, Mirka, Petra, Zdenek, Vita, Libor eta Zuzanarekin ...


Ekainean sartu garen aste honetan, gure itzulera gero eta gertuago ikusten hasi gara. Proiektuaren memorian sakon lanean jardutea ekarri du gertaera honek aste honetan 12-13 orduko lanaldiak egin ditugu egunero. Euskal eguraldia bezain txarra ez badugu ere, oraindik fresko xamar eta egun askotan euria izan dugu guk ere, sikiera lanean jarduteko gogoak areagotzen dituen giroa. Eguenean etorri zitzaizkigun Alain eta Pablo Igorretik datorren astean nire proiektuko BMW-kin dugun auditoria dela eta azken lanetan laguntzera eta astebete egongo dira hemen zeregin horretan. Izan ere datorren mart...


Lehenik eta behin eta ozenki eta letra larriz, barkamena eskatu behar dizkiet, gutxi baina fidelak diren gure irakurleei. Ez da batere ohikoa, gure blogeko sarrera igandeetan izan beharrean beste egunen baten izatea. Arrazoi sendoa eta garrantzitsuengatik izan ez bada, hori izan da gure betiko “tonika dominantea”. Egun gutxi gelditzen zaizkigu Txekiar Errepublika utzi aurretik eta azken momentu hauek akzioz eta bizipenez betetzen saiatzen ari gara. Horrela pasatako aste bukaeran Zdenek lagunak antolatuta Moraviar hegoaldeko ardoak dastatzera joan ginen Hrusky-n (Madaria) k...


Aste honetan izan ditugun tenperatura epelek, aste barrutik asteburura bitarteko denbora goxatzen lagundu digute. Izan ere betiko errutinaz gain gauza gutxi izaten da astelehenetik barixakura bitartean. Salbuespen hauetako bat izan zen hornitzaile baten enpresatik etxera bidean gentozela, Vita eta biok joan zen eguaztenean egin genuen geldialditxoa. Hranice-ko amildegiaren kanpoaldean izan ginen, berau (txekieraz, Hranická propast) Txekiar Errepublikako amildegitik sakonena da. Baieztatutako sakonera minimoa 442,5 m-koa da eta gaur egun, ur geza duen munduko bigarren haitzulo sa...


  Denbora etengabe aurrera dioala, guztiontzat gauza jakina da. Batzuetan, poliki-poliki (dortoka-dortoka) eta beste batzuetan azkar-azkar (sagutxo-sagutxo). Adibidez, bizitzako aldaketen hasieretan nahiko motela izan daiteke erritmoa eta, aldiz, aldaketa hauek berriro ere ohikotzat hartzen ditugunean, konturatu orduko ziztu bizian pasatzen da. Horrela izan beharko luke behintzat, katarsia suposatuko duen beste aldaketa bat iritsi arte. Gure kasuan, duda gabe, horrela izan da. Hasieran une gogorrak pasa genituen, klima, hizkuntza eta ohitura desberdinak (azken hau ez hainbeste) zituen...


  Maiatzaren lehengo aste honetan, txekiarron eta euskaldunon arte beste antzekotasun bat aipatzetik hasiko natzaizue kontakizuna. Txekieraz, euskaraz bezala, hilabeteen izen bereziak erabiltzen dituzte, urteko garai bakoitzari dagozkion naturako gauzekin harremana dutenak hain zuzen. Maiatzari euskalki batzuetan Loraila (Loreen hila) esaten zaion bezala, txekieraz Květen (lorea = Květina ) esaten zaio, zenbait gauza tradizionaletan Maj ere esaten zaion arren. Aurreko asko Majáles jaialdiaren MAJ- erro hortik datorren bezala, San Prudentzio inguruan herri askotan (Elorregi-B...


  Azken egun hauek oso bizi eta intentsuak izan dira guretzako. Eguraldiak eta kasualitateak inoiz baino gehiago lagundu baitu, ohiko egunak egun berezi bihurtzen. Txekiako zerbeza taberna barruan ona baldin bada, terraza batean, 20 graduko tenperaturarekin eta eguraldi eguzkitsuaren konpainiarekin, bertakoen hitzetan esaten den bezala ona “vyborne” bihurtzen da. Guztiak horrela jarraitzen baldin badu, hemendik aurrera falta diren egunak, tximista baino abiada biziagoan pasako direlakoaren susmoa dugu. Astebarru erdian, lehenengo pasteltxoa dastatzeko aukera izan genuen....


23. astea: Praga

1
No profile photo 2 Beñat Txekian | 2013-04-21 18:31

Azaroa bisiten hilabetea izan zen, baina udaberriarekin batera, apirila ere antzera dator. Hilaren lehenengo astean Ramon eta Pilar Arrasatetik etorri ziren bezala, denbora laburrago baterako, baina asmo berdinekin etorri dira Nerea Mendarotik eta Alex eta Garazi Gernikatik. Nerea eta biok duela hiru urte egonak ginen Pragan, 2011. urteko udan egin genuen Inter-Rail bidaiaren baitan. Orduan ere hiri ederra iruditu zitzaigun arren, oraingoan bere benetako xarma ezagutzeko aukera izan genuen. Karlosen zubitik gertu dagoen etxe batean hartu genuen ostatu eta Staroměsto edo Alde Zaharreko t...


Badirudi azkenean, bai bertakoak eta baita guk ere, grina berarekin hainbeste desiratutako udaberriaren etorreraren berri eman duten lehengo trazak iritsi direla. Azkar baino motelago, baina hala ere etengabe, elurra urtzearekin batera soro eta mendietako kolore zuriak ezabatu eta tonu berdeez ordezkatu egin dira poliki-poliki. Berri onak dira nahitaez, kale giroan gehiago murgiltzen hasi ahalko garelako. Zazpiki honetako ostegunean Konde jauna Txekiako hiriburua den Pragara abiatu zen. Nerearen etorrera zela eta bikoteak egun batzuk elkarrekin egoteko aprobetxatuko dute. Bejon deiela! Pri...


Gaur zortzi Aberri Eguna izan zen domeka ez zen nolanahikoa izan. Aurreko eguneko orkestrako kontzertuaren osteko ospakizunek luze jo zuten, eta egun lasaia izan behar zuenak abentura bat baino gehiago ekarri zituen. Gure etxean Honza eta Karel tronpeta joleek lo egin zutenez eta BOU gurasoekin Pragan elkartzeko etxetik goizean goiz irtetekoa zenez, bi txekiar musikari lagun hauekin egin nuen plana. Armusatu eta kanpora irten ginenean, orduan komeriak! Urte guztian ikusitako elur ekaitz handiena! Kotxea ia aurkitu ezin, eta gero ateratzeko, ezinean. Ordu t’erdiko pala eta bultzakad...



2 Beñat Txekian

Eskerrik asko irakurle. Blog honen helburua ez da didaktikoa eta bertan agertzen diren hainbat gauza baliteke zuzenak ez izatea. Beraz, guri gertaturiko pasadizo eta istorioez gain beste zerbaiten bila dabilenak jai dauka 2 BEÑAT TXEKIAN blogean. 2012ko urriaren 1ean hasten den ibilbidea, dena ondo joanez gero, 2013ko ekainean amaituko da eta orokorrean Frýdlant nad Ostravicí herrian gertatzen zaizkigun gauzetaz jardungo dugu. Beñat Osinaga Urizar arrasatearra eta Beñat Konde Untzilla elgoibartarra gara protagonistak eta BATZ Czech enpresan karrera amaierako proiektua garatzea da gure eginbeharra. Aurrera ba!