29.astea Zywiec eta Ostrava

No profile photo 2 Beñat Txekian | 2013-06-02 20:15
2

Ekainean sartu garen aste honetan, gure itzulera gero eta gertuago ikusten hasi gara. Proiektuaren memorian sakon lanean jardutea ekarri du gertaera honek aste honetan 12-13 orduko lanaldiak egin ditugu egunero. Euskal eguraldia bezain txarra ez badugu ere, oraindik fresko xamar eta egun askotan euria izan dugu guk ere, sikiera lanean jarduteko gogoak areagotzen dituen giroa.

Eguenean etorri zitzaizkigun Alain eta Pablo Igorretik datorren astean nire proiektuko BMW-kin dugun auditoria dela eta azken lanetan laguntzera eta astebete egongo dira hemen zeregin horretan. Izan ere datorren martitzenetik eguenera UKL pedaleren linea eta enpresa oso orokorrean, ikustera etorriko dira Bavariarrak.

Aste oso gogorraren ostean, Ostrava-n hain ezaguna den Stodolní kalera joan ginen barixaku iluntzean, lanetik irten eta zuzenean. Aurretik Ainara, Iker eta Mariarekin bezala, Zdenek-ek hain ondo ezagutzen duen saiheski-tegira joan ginen afaltzera.

Dantza, barre eta garagardo artean goizaldeko trena hartzeko ordua iritsi zitzaigun. Ordubeteko bidearen ostean iritsi ginen gure Frýdlant nad Ostravicí maitera Vita eta bi Beñatok, zirimiri txepel baten pean.

Zapatu osoan eguraldi petrala eta aurreko eguneko gehiegikeriak zirela eta, barrurako gogoa izan genuen. Udarako entrenatzen jardun nuen dultzainarekin pare bat orduan, burua alkandora zuri eta zapi gorrietan galtzen zen bitartean.

Domekan egun osoko plana geneukan hitzartuta Frýdek-Místek-eko bandako lagunekin. Goizeko 9etarako zain zegoen autobusa gure herriko eliza aurrean, eta musikariak herri desberdinetan hartzeko geldialdien ostean iritsi ginen Å»ywiec-era, gure helmugara, hamabiak inguruan.

Zywiec, Poloniako Silesia eskualdean dagoen hiria da eta bertako 32.000 biztanleez gain, izen bera duen eta 1852. urtetik bertan egiten den garagardoagatik da ezaguna. Izan ere ekaina, garagarrila ere esaten zaion hil honi ongi etorria egiteko, zer hoberik garagardoa egiten duten herri bat bisitatzea baino!

Kalejira baten ostean, hiriko plazan elkartu ginen zazpi banda desberdin. Gehienak Polonia bertakoak baziren ere, gure banda Txekiarrak ematen zion internazional tokea. Plazan Škoda Lásky ezaguna eta hiriko ereserkia jo genituen denok batera.

Ondoren banda bakoitzak bi edo hiru pieza jotzeko aukera izan zuen plazako entzuleen gozamenerako. Kontzertuak amaitzearekin bat bazkaria izan genuen musikari guztiok, Zywiec garagardoz lagundutako eskalope, patata pure eta aza zuri-gorri entsalada. Jarraitzen gaituzuenek jakingo duzuen bezala, Txekiako janariaren berdin berdina.

Bazkalostean hitz aspertu batzuk bota eta udako zaparrada baten ondorioz autobuserako bidea hartu genuen. Behin etxean ginela, datorren astea osorik Txekian egingo dugun azkena izango dela konturatu ginen, despedida, kontzertu, auditoria eta abarrekin…

Ondo segi danok eta preparatu uda gu heltzen garenerako!

Škoda lásky, kterou jsem tobě dala, ty mé oči, dnes bych si vyplakala

BKU

Haritz

Haritz 2013-06-02 20:49 #1

Iepa Beñat!! Uda zuek ekarri biharko dozue!! Duda daukat, karnabaletan ordu txikitan botatako kantuen ondorio bat ez ote dan izango negua ainbeste luzatu izana... Castigo de dios!!  Besarkada bat,

laster arte!

Haritz

P.

P. 2013-06-09 02:28 #2

. Asteburuko bisita ein dot oinguan ere zuen txokora  . . Hemen jarraitzen dot  jarritako  berrixak  gogoz irakurtzen. Eutsi gogor eta gogoz azken txanpa honi.

Utzi iruzkina: