Kategoria: stodolni
Gure bizitzetako azken urte honen egutegiko egunak batzuetan beste batzuetan baino azkarrago ezabatuz, gutxinaka gure bidaiaren bukaerara iritsi gara. Agurrak inoiz ez dira atseginak izaten, ez euskeraz, ez txekieraz, ezta pelikula mutuetan hizkuntzetan ere. Beraz, blogaren azkeneko sarrera pertsonalean; ez dut gogoetarik egingo bizitakoaz. Ez ditut konpainia onean edan ditugun garagar mordoxkak birpasatuko. Ez ditut burura ekarriko nekez eta pazientziaz (bai guk eta baita gure lagun-irakasleek ere) ikasi ditugun hitz guztiak. Ez dut Nika, Mirka, Petra, Zdenek, Vita, Libor eta Zuzanarekin ...
Ekainean sartu garen aste honetan, gure itzulera gero eta gertuago ikusten hasi gara. Proiektuaren memorian sakon lanean jardutea ekarri du gertaera honek aste honetan 12-13 orduko lanaldiak egin ditugu egunero. Euskal eguraldia bezain txarra ez badugu ere, oraindik fresko xamar eta egun askotan euria izan dugu guk ere, sikiera lanean jarduteko gogoak areagotzen dituen giroa. Eguenean etorri zitzaizkigun Alain eta Pablo Igorretik datorren astean nire proiektuko BMW-kin dugun auditoria dela eta azken lanetan laguntzera eta astebete egongo dira hemen zeregin horretan. Izan ere datorren mart...
Azken egun hauek oso bizi eta intentsuak izan dira guretzako. Eguraldiak eta kasualitateak inoiz baino gehiago lagundu baitu, ohiko egunak egun berezi bihurtzen. Txekiako zerbeza taberna barruan ona baldin bada, terraza batean, 20 graduko tenperaturarekin eta eguraldi eguzkitsuaren konpainiarekin, bertakoen hitzetan esaten den bezala ona “vyborne” bihurtzen da. Guztiak horrela jarraitzen baldin badu, hemendik aurrera falta diren egunak, tximista baino abiada biziagoan pasako direlakoaren susmoa dugu. Astebarru erdian, lehenengo pasteltxoa dastatzeko aukera izan genuen....
Betiko errutinara ohituta eta zorionez lan askorekin beharrean, denbora azkar pasatzen da. Astea eguraldi politarekin hasi bazen ere, neguan gaudela gogorarazi digu asteburuko behe-laino eta giro umelak. Hala ere, hau ez izan etxean geratzeko aitzakia eta zapatua egun oso interesgarria izan zen. Jakingo duzue irakurle ohikoenok Frýdlant eta Frýdek-Mistek herrietako bandetan jotzen gaudela, baina ez duzue askok jakingo Moravskolezká Sinfonietta izeneko orkestrarekin ere jotzen gabiltzala. http://www.sinfonietta.cz Hurrengo kontzertua hil honen bukaeran da eta zuzend...
Urtarrilari, urteko lehen hilabeteari, Ilbeltza eta Izotzila esaten diote euskaldun batzuek eta bigarrenari Otsaila edo Zezeila, otsoen edo zezenen hila dela esaten da, hau da, negu gogorrenean mendian bizi ziren animalia hauek herri inguruetara jaisten ziren hilabeteak. Guk oraindik otso eta zezenik ikusi ez dugun arren, hil-beltza eta izotz-hilaren esanahi gordinenak jasan ditugu. Horrelako egunsentiak ere ikusten diren arren: Astea gorabehera handirik gabe pasa ostean, barixakuan Txekian hain ezaguna den Ostravako Stodolní kalea ezagutzera joan ginen. Mano-a-mano goazenez et...