15.astea Tatra ta Stodolní

No profile photo 2 Beñat Txekian | 2013-02-03 19:48
2

­­Urtarrilari, urteko lehen hilabeteari, Ilbeltza eta Izotzila esaten diote euskaldun batzuek eta bigarrenari Otsaila edo Zezeila, otsoen edo zezenen hila dela esaten da, hau da, negu gogorrenean mendian bizi ziren animalia hauek herri inguruetara jaisten ziren hilabeteak.  Guk oraindik otso eta zezenik ikusi ez dugun arren, hil-beltza eta izotz-hilaren esanahi gordinenak jasan ditugu. Horrelako egunsentiak ere ikusten diren arren:

Astea gorabehera handirik gabe pasa ostean, barixakuan Txekian hain ezaguna den Ostravako Stodolní kalea ezagutzera joan ginen. Mano-a-mano goazenez eta lekua oso ondo ezagutzen ez genuenez, internet bidez ezagutu genuen txekiar baten aholkuak jarraituz Dublin Pub-ean hartu genituen lehen garagardoak.

Goiz xamar joan ginen, iluntzeko zazpietan, gero esan zigutenaren arabera  hamabiak aldera hasten dira Erasmus-ak irtetzen. Baina, lehen eguna izateko eta hura gainetik ikusteko nahikoa izan zen. Taberna, diskoteka eta jatekoa saltzen duten postuz betetako kale bat da, San Frantzisko kalearen estiloan, Kin-Konetik Maalarako zatia hain justu.

U-Peciválů jatetxean afaldu, Floridita kubatar tabernan beste garagardo batzuk hartu eta trenean itzuli ginen Errauskiñe bezala, gauerdia jo aurretik gure Frýdlant maitera. Hori bai, udaberrian bertara bueltatzeko asmoarekin.

Domekan jaiki eta aurreko egunetako euriak urtutako zelaiak, berriz ere zuriz jantzita ikusi genituen. Hala ere, ez ginen kikildu eta Sigmund Freud-en jaioterria den Přibor-etik gertu dagoen Kopřivnice herrira egon ginen. Bertan TATRA auto eta kamioi ekoizlearen museoa dago.

Eguraldi txarra dagoenerako aproposak dira museoak eta antzinako berebil eta kamioien artean igaro dugu goiza. Beste batzuen artean, Iosif Stalinen 70. urtebetetzean (1948an) erregalatu zioten automobil dotorea:

Kamioi honi esker irabazi zuen Karel Lopraisek 1988an Paris Dakar Rallya:

Nork ez lioke erosiko saltzaile prestu honi?

Karreretako autoak ere ekoizten zituzten:

Hainbeste elurren artean asmakizunak bururatzea ere normala da:

Klasikoak kolore askotan gorri, urdin…

Bueno ba, batzuek jakingo duzue, eta beste batzuek ez, baina ondorengo hiru domeketan ezingo duzue blogeko sarrera berririk irakurri, oooo pena bat da… Baina hori beharrean gurekin egoteko aukera izango duzue!

Datorren eguenean Euskal Herrira itzuli behar gara, hasiera batean gure eginbehar akademiko-administratiboak ziren astebete bertan egoteko arrazoia (proiektuaren deskargua…etab.) baina bizitzak dituen kasualitateak direla eta hurrengo astea ere BATZ Igorrera joateko aprobetxatuko dugu. Izan ere, Txekian gurekin lan egiten duten beste bi ingeniari ere bertara joan behar baitira otsail erdialdean.

Beraz eta iñauteriak aprobetxatuz, otsoak eta zezenak kaleetan ikusiko ditugulakoan gaude, koko dantzak beste leku batzuetan eta gure txanogorritxoak ere bai.

SAN BLAS, PLIS PLAS!

P.S. Gorde sanblasak, hemen ez dago holakorik eta!

BKU

G.K.

G.K. 2013-02-03 22:20 #1

Bai, gaur San Blas. Ospatu dogu. jan dittugu San Blasak. Egun argi eta eguzkitsua izan da. Atzo ostera, kaletik Santa Ageda koruak, egualdixa kaxkarra, hotza ta eurixa baina anbiente ederra jarri zaben.
Gu bixar jungo gara baserriz baserri... akordauko gara zurekin.

Chuck Norris

Chuck Norris 2013-02-04 23:16 #2

Asko Pozten naiz dena ondo dijuala ikusita txapeldun!!!!!
Ea honera etorritakuan egoteko aukera dakagun.
Bueltako bidaia ona izan eta txintxua izan.
Patada boladora bat bihotz bihotzez!!!!!!

Utzi iruzkina: