24.astea: MAJALES, STODOLNI (ETA ORAINDIK DATOZENAK…)
Azken egun hauek oso bizi eta intentsuak izan dira guretzako. Eguraldiak eta kasualitateak inoiz baino gehiago lagundu baitu, ohiko egunak egun berezi bihurtzen. Txekiako zerbeza taberna barruan ona baldin bada, terraza batean, 20 graduko tenperaturarekin eta eguraldi eguzkitsuaren konpainiarekin, bertakoen hitzetan esaten den bezala ona “vyborne” bihurtzen da. Guztiak horrela jarraitzen baldin badu, hemendik aurrera falta diren egunak, tximista baino abiada biziagoan pasako direlakoaren susmoa dugu.
Astebarru erdian, lehenengo pasteltxoa dastatzeko aukera izan genuen. Konde Pragatik etorri eta guztiok txekoko irakaslearen etxean elkartu eta, moraviar ardo txuri eta euskal urdaiazpikoaz lagunduta, lekzioak errepasatu genituen. Horren ondoren, Vítkovicen ospatzen zen eta nire Bilbon izandako pixukidearen antzerako izena zuen makrofestibal batera hurbildu ginen, Majales. (Besarkada bat!) Vítkovice Ostravako zonalde edo distritu industrial nagusiena da, bere garaian sekulako garrantzia izan zuen, baina urteak pasa ahala indarra galtzen joan da. Gaur egun, enpresa gutxi batzuk bakarrik jarduten dute bertan eta Unescok gizateriaren ondare izenda dezan, lanetan dihardute bertako erakundeek.
Bitartean, noizbehinka kontzertuak eta jaiak ospatzeko aprobetxatzen dute. Fabrika zahar batzuek ematen dieten “underground” pintzeladei esker, tokia aproposa bihurtzen da kontzertuak emateko. Hala ere, gauza “modernoagoetaz” disfrutatzeko aukera bazegoen, izan ere “kasko diskoteka” moduko inguruak existitzen ziren. Sekula frogatuta ez geneukanez, Beñat eta biok sartzea erabaki genuen. Esperientzia musikal bitxia!
Zuzana, Marketa eta Jirirekin ederto pasa genuen firin-faran, kontu-kontari eta dantzaz-dantza. Hurrengo egunean, lanera joan beharra geneukanez, Zuzanaren etxera ez ginen oso berandu erretiratu.
Osteguna sabeleko kalanbreekin pasa ondoren eta ia errekuperatzeko astirik eduki gabe, ostiralean bigarren jakia eduki genuen. Igorretik etorritako Ainara, Iker eta Mariarekin, eta bertako Vita, Zdenek eta Txemarekin Stodolniko ostiraletako giroan murgiltzera joan ginen.
Zdenek lagunaren eskutik “Zebra” afaldu eta bapo-bapo amaitu eta gero, Bastilla, Dublin eta Floridita tabernetan algara eta barreak nagusi izan ziren. Goizeko ordu txikitan beraietaz agurtu eta Frydlant-erako trena hartu genuen, Euskal Herrian egindako beste gaupasa bat bailitz moduan, eguzkiaren izpi eta okindegiko kruasanekin.
Hurrengo bi egunak deskantsatu eta indarrak berreskuratzeko erabili genituen. Lasai eta prisa gabe, kuboa, esponja eta aspiradora eskuan hartuta neguak kotxean utzitako aztarnak garbitzen pasa genuen arratsaldea. Domeka berriz, etxeko kuxidadea desagerrarazten eta txukuntzen, hutsik zeuden botilak diruagatik trukatzen, erosketak egiten eta babajanaz eta lokuluxkaldiaz disfrutatzen pasa dugu.
Ziur gaude Maiatzaren lehengoko bi asteak bereziak izango direla. Izan ere, hilabete honetako lehenengo eta zortzigarren eguna jai direla eta, “bi lan egun, jai bat, bi lan egun, bi jai” zikoa errepikatuko baita. Horrelakoak izango balira aste guztiak …
PD: Irrikaz gaude, Joseba eta Anaren etorreragatik! Ostiralean elkar ikusiko gara!
B.O.U
Iruzkinak
Utzi iruzkina: