30.astea: Tri, dva, ras...
Gure bizitzetako azken urte honen egutegiko egunak batzuetan beste batzuetan baino azkarrago ezabatuz, gutxinaka gure bidaiaren bukaerara iritsi gara. Agurrak inoiz ez dira atseginak izaten, ez euskeraz, ez txekieraz, ezta pelikula mutuetan hizkuntzetan ere. Beraz, blogaren azkeneko sarrera pertsonalean; ez dut gogoetarik egingo bizitakoaz. Ez ditut konpainia onean edan ditugun garagar mordoxkak birpasatuko. Ez ditut burura ekarriko nekez eta pazientziaz (bai guk eta baita gure lagun-irakasleek ere) ikasi ditugun hitz guztiak. Ez dut Nika, Mirka, Petra, Zdenek, Vita, Libor eta Zuzanarekin pasatako guztia momentu honetan gogoratuko. Ez dut nahi, bandetako entsegu luze baina atseginak oroitzea. Egunero Nika eta Mirka-rekin, egindako mikrouhin bazkari guztiak, Vita-ri euskerazko esamoldeak erakusten genitueneneko algarak. Zerbezari buruz Zdenek-ek emandako lekzio paregabeak, Zuzanak pazientziaz erakutsitako gramatika eta deklinazioa. Egunero bi otordu gertatzeak eragiten duen plangintza, ...
Horrela azken aste hau, Erasmuseko “burrokraziak” agindutako paperak betetzen, maletak egiten eta azken orduko eginkizunak aurrera eramaten igaro dugu. Gainera, BMW-ko auditoriak “estres” puntu bat gehitu dio zazpiki honi eta hau gutxi balitz, astearteko Frydlant-eko Bandaren agurrak ere barrualdea ikututa utzi zigun.
Ostiralean, lankideetaz agurtzea tokatu zitzaigun. Azken momenturarte eguraldiaren menpe egon zen non eta nola ospatzearen erabakia. Azkenean, eguraldiak bake pixkat emanda, “afari-merienda” bat egitea otu zitzaigun. Bertan, ez ziren falta izan patata tortilla, gaztai, atun, piper, zerbeza, patxarana eta orujo krema. Gutaz, denbora batez behintzat, ahaztu ez daitezenespero dugu; gu beraietaz sekula ahaztuko ez garen moduan!
Zapatuan astegun normal balitz bezala, goizeko seiretan esnatu eta Ostravantz abiatu ginen, bertako konpetizioan parte hartzeko asmotan. Konpetizio honetan, Txekiar, Eslobakiar, Austriar eta Txinatar herrialdeetako hainbat taldek parte hartu zuten. Ordu horretan zaila da inspirazioa eta teknikarekin bat egitea, baina hala eta guztiz ere, “profesionalak” garen moduan jakin izan genuen gure hoberena eskaintzen. Beste agur mota berezi bat, gure kolekziorako. (Geroago jakin genuen moduan, gure taldeak senior mailan zilarrezko domina eskuratu zuen. Gure emanaldia hain txarra izan ez zen seinale...).
Etxetik pasa eta bertan egindako lo kuluxkaldiaren ostean, Zdenek, Mirka, Nika, Beñat eta bostok hainbestetan aipatu dugun Stodolni-ri azken agurra ematera hurbildu ginen. Beste behin ere, gaua itzel joan zen, besteak beste, “Bastilla” konkistatu eta bertako mahaietan dantza eta saltoka ibiliz.
Domekan berriz, etxe guztia garbitzen eta maletak prestatzen pasa genuen. Betebehar hori behar bezala burutzeko, lehenago etxeko armairuetan topatutako azken urdaiazpiko, atun eta ardoekin, “eliza osteko” bazkari ederra prestatu genuen indarrak berreskuratzeko.
Horren ondoren, arratsalde partera, Zuzanaren garaia iritsi zen. Erlazio estua egin dugu berarekin ere, eta normala den moduan; berataz agurtzeko “azken” txekiar lekzioa kantuz baina penaz bukatu genuen.
Asteartean emango diogu hasiera amaierari. Etxera bueltatu aurretik, bide luzea falta zaigu betetzeko. Horregatik, 2200 km inguruak hain gogorrak egin ez daitezen, zenbait geldialdi planifikatu ditugu, Salzburgo, Como edota Montblanck-en. Horren berri ere emango dizuegu hurrengo egunetan.
Besterik gabe:
To bil cest! Nikdy nezapomenout celou dobu!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: