Kategoria: mistek
Ekainean sartu garen aste honetan, gure itzulera gero eta gertuago ikusten hasi gara. Proiektuaren memorian sakon lanean jardutea ekarri du gertaera honek aste honetan 12-13 orduko lanaldiak egin ditugu egunero. Euskal eguraldia bezain txarra ez badugu ere, oraindik fresko xamar eta egun askotan euria izan dugu guk ere, sikiera lanean jarduteko gogoak areagotzen dituen giroa. Eguenean etorri zitzaizkigun Alain eta Pablo Igorretik datorren astean nire proiektuko BMW-kin dugun auditoria dela eta azken lanetan laguntzera eta astebete egongo dira hemen zeregin horretan. Izan ere datorren mart...
Ahoj čtenář! Jak se máš?* Bai, hemen da. Iritsi da, azkenean. Stark-darren leloak dioena, egia bihurtu da. Hainbesteko ikara eta ardura sortarazten zizkiguna abenduko lehengo orduekin batera, eta gure lankide “Nostradaliborrek” aurreratu bezala heldu da. Hasieran itxura maitagarria duen baina denboraz gorrotatu daitekeen munstroa etorri da bigarren aldiz. Eta oraingoan, Hollywood-eko pelikuletako bigarren zatietan bezala, bertan geratzekoa da. Elurrarekin elkar bizitako egunen kopurua areagotuz joan ahala, bere eraginak eta ondorioak normaltzat jotzen ditugu. Goizero, kotxeko babes estal...