10.astea: Gabonetako afaria eta kontzertua

No profile photo 2 Beñat Txekian | 2012-12-09 21:22
4

Ahoj čtenář! Jak se máš?*

Bai, hemen da. Iritsi da, azkenean. Stark-darren leloak dioena, egia bihurtu da. Hainbesteko ikara eta ardura sortarazten zizkiguna abenduko lehengo orduekin batera, eta gure lankide “Nostradaliborrek” aurreratu bezala heldu da. Hasieran itxura maitagarria duen baina denboraz gorrotatu daitekeen munstroa etorri da bigarren aldiz. Eta oraingoan, Hollywood-eko pelikuletako bigarren zatietan bezala, bertan geratzekoa da.


Elurrarekin elkar bizitako egunen kopurua areagotuz joan ahala, bere eraginak eta ondorioak normaltzat jotzen ditugu. Goizero, kotxeko babes estalki eta paleta-zepilloaren (Dudarik gabe, hemen gaudenetik egin dugun erosketarik onena) laguntzaz auto gaineko elurra kentzen dugu eta bertara botetan gelditzen den elurra ez sartzeko tentuz ibiltzen gara.


 

Egia esan, hemengo pertsona guztien bizimoduetan ez du inolako aldaketarik eragiten. Lana, ikasketak, zein beste jarduerek berdin-berdin diraute. Batzuetan, Euskal Herrian alarmista hutsak garela pentsatzen dut, (baten batek pentsatuko du alarmista ez, zuhurragoak baizik); izan ere elur maluta gutxi batzuengatik, portuak itxi eta azterketak bertan behera geratu izan dira esaterako. Egia da, hemen askoz ere ohituta daudela, bai kopuru gehiago eta baita denbora luzeagoz egiten duelako elurra, baina tira “Vaya Semanitako” pertsonaia zahar batek esaten zuen bezala: “Ojoooo, que a mí ni me va ni me viene eeeeee, perooooo por comentarlooooo”

Txekiera klaseak ere aurrera doaz eta dagoeneko 7 klase eman ditugu. Oraindik ez gara gauza asko esateko gai, baina behintzat, musika bandetako zuzendarien aginduak eta gomendioak ulertzeko, eta gure familia aurkezteko gai gara. Espero dugu, egunak joan eta lezioak etorri ahala gauza gehiago komunikatzeko kapazak izatea: Bide batez, hona hemen, noizbait Txekiara etortzen zaretenerako oso baliagarriak izango zaizkizuen 3 hitz: AHOJ-PIVO-DIKY. Txikiak ginenean ipuinen egitura nolakoa zen azaltzen zizkiguteneko, “HASIERA – KORAPILOA – BUKAERA” bezain garrantzitsua da hiruki literario hau ere. Beraz, ez ahaztu!

Hizkuntzak alde batera utzita, jarraian aste honetako bi gertakari garrantzitsuenen berri emango dizkizuet.

Lehena, BATZ CZECH-ko gabonetako afaria izan zen. Mozorro, dantza eta kanta artean, ederto asko pasa genuen. Maltako ikasbidaiko zenbait abesti gogoratu eta gure DJ sena asetuz giroa jarri genuen.

Bigarrena aldiz, Frydek-Mistek-eko musika bandak eman duen Gabonetako kontzertua izan da. Berau Mistek-eko plazan izan da, zuhaitza, bola gorri, argi, ardo bero eta giro hotzaren artean.

 

Kondek ohituta jarraitzen du nota eta melodia artean egotera, Banda, Txaranga, zein Dultzaineroekin dirauelako oraindik. Nire kasua zertxobait desberdina da. Denboran zehar nolabaiteko atzeranzko jauzia izan da niretzat, izan ere zenbait urte pasa dira azkenekoz partxeak kolpatu nituenetik. Ahaztuta neuzkan sentsazio eta erritualak berreskuratuz, baketak eskuan eta tximeletak erraietan, Arrasate Musikaleko lehenengo edo “zurrunbiloen” azken kontzertuak etorri zaizkit gogoetara. Nahiz eta, oraingoan C2H5OH eta rockanrolla ordez, batuta eta partiturak egon diren arren, inongo duda barik berriro eszenatoki gainera igotzea, sekulakoa izan da. 0 azpitik 12 graduko egin duen hotzak, agian kanpoko sentsazio termikoa aldatu izan du, baina barruko sentsazio espirituala ez behintzat!


Nire urteko azkeneko sarrera izan da (blogaren azken sarrera BKUk idatziko du datorren astean), guk eta blogak ere oporralditxo bat merezi dugulako. Hala ere, eta urte berriarekin batera kontaketa gehiagorekin bueltatuko gara. Beraz nire partetik, gabon zoriontsu eta desio hoberenak opa dizkizuet. Gogoratu, urtarrilaren 1ean jartzen diren helburuak errealistak (eta nahi duenarentzat errealzaleak) izan behar direla, bestela…

Ondo pasa, lagun eta familia artean!

PD: Erantzunen kopurua berretzeko asmotan, hurrengo urterako lehiaketatxo bat martxan jartzea pentsatu dugu. Badakigu ere, seguru asko saria oso tentagarria irudituko zaizuela. Erantzun onenen artean, litro erdiko 20 botilako RADEGAST garagardo kaxa bat zozketatuko dugu. Beraz animatu eta ez lotsatu. Mundu guztiak dauka gure blogean idazteko parada eta!

Kaixo irakurle! Zelan zaude?*

 BOU

Cave Canem

Cave Canem 2012-12-09 22:46 #1

Kaixo, RADEGASTgatik, edozer gauza!!!!! Gogoaz gure artean ikusteko!!!! Pozten naiz musikarekin ondo eramatea eta otza egon arren dastatze, laster arte!!!! Horrela behintzat zozketan sartzen naiz, Durangokoa oso ondo. Berriro laster arte!!!!!

Cave Canem

Cave Canem 2012-12-09 22:46 #2

Kaixo, RADEGASTgatik, edozer gauza!!!!! Gogoaz gure artean ikusteko!!!! Pozten naiz musikarekin ondo eramatea eta otza egon arren dastatze, laster arte!!!! Horrela behintzat zozketan sartzen naiz, Durangokoa oso ondo. Berriro laster arte!!!!!

Cave Canem

Cave Canem 2012-12-09 22:50 #3

Bi aldiz agertzen dela konturatu naiz. Akats bat izanda. EZ DELA ZOZKETARAJO, barkatu....

ikonde

ikonde 2012-12-18 21:43 #4

<p>&nbsp;</p>

<p>Epa Beñat,&nbsp; oraintxe irakurri dugu zure bloga. Bueltako bidaia ona egin, Olentzero zain izango duzu eta. Muxuak denon partez eta laster arte.</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: