Egun batetik bestera jaitsi dira tenperaturak. Udazkena arbuiatu eta neguari eman dio bide udak. Kalean izugarrizko hotza. Lehen dantzan genituen oinak izoztuta, eta dardarka kokotsa. Paralizatu egiten gaitu hotzak, eta negua infernu bat da berozaleontzat. Berozale ala hozbera? Ea non kokatzen den norbera… Nik behintzat gehiago dut bigarrenetik, batez ere uda berriez maitemindu nintzenetik. Goizero jaiki eta dutxa beroa. Hotzaren beldurrak dakar zure erritmo geldoa. Hotza eta giro txarra kalerako. Badakizu ez zarela aterako. Telebista piztu eta ea zer dagoen lehen katean....


Heldu da urteko blogeko azken sarrera idazteko eguna, eta honek Euskal Herrira bueltatzeko eguna gertu dagoela esan nahi du. Egia esan hamaika aste hauek nahiko azkar pasatu zaizkigu, baina horrek ez du esan nahi etxera bueltatzeko gogorik ez dugunik; desiatzen baikaude! Eguraldia gogorra da benetan Txekian, zero azpitik 15 gradutara ere egon gara udazkeneko azken egun hauetan. Ikustekoa izango da Gabonen ostean atzera berriz hona etortzean, dagoeneko negu gorrian sartuta, noraino jaitsiko den merkurioa. Esan digutenaren arabera -25ºC arte jaisten da tenperatura batzuetan, musu-zuloak ere ...


Ahoj čtenář! Jak se máš?* Bai, hemen da. Iritsi da, azkenean. Stark-darren leloak dioena, egia bihurtu da. Hainbesteko ikara eta ardura sortarazten zizkiguna abenduko lehengo orduekin batera, eta gure lankide “Nostradaliborrek” aurreratu bezala heldu da. Hasieran itxura maitagarria duen baina denboraz gorrotatu daitekeen munstroa etorri da bigarren aldiz. Eta oraingoan, Hollywood-eko pelikuletako bigarren zatietan bezala, bertan geratzekoa da. Elurrarekin elkar bizitako egunen kopurua areagotuz joan ahala, bere eraginak eta ondorioak normaltzat jotzen ditugu. Goizero, kotxeko babes estal...


Atsotitzek beti arrazoia dutelakoan gaude eta heldu den larunbatean ere ikusiko dugu nola.Halere otsailarekin negua ere badator, hotza eta elurra ekarriz, baina guk eutsiko dugu.Gainera larunbatean bi hitzordu ditugu:- Iruñean Kantuz eguerdiko 12etan, Mercaderes karrikan- Arratsaldean Agate Deunaren bezperan Euskal Herriko edozein tokitan jendea kantuz eta puxka eginez aurki dezakezue. Iruñerrian ere eta zenbait auzoetan eta nola ez, Alde Zaharrean koruak aterako dira.Beraz, nahiz eta hotza eta elurra izan, guk gure kantuekin karrikak berotuko ditugu. Hemen uzten dizugu bideo bat letra eta...


Ba bai!! urteko gaurik hotzena, edo hobeto esanda.... azken 12 urtietako gaurik hotzena pasau dou gaur gabian belgikan!!! -15 gradutara ere iritsi ei da tenperaturia! gaurkuan ez naiz ausartu bizikletan etortzera... atzo nahiko joku ekilibriko ein nitxun bizikleta gainian, gaur zeuan izotz guztiakin berriz be tontuan pare jausiko-ez jausiko ibiltzeko! eskerrak residentzian kalefazio potentia dakaun... eta ez doten bape hotzik pasau gaur gabian... ze bestela.... ni naixen frioleruakin.... Igual igual, gaur egunez eguzkixak ez dau berotzen... eta hemen ikusi zeinkienez gaurko espero dian tenp...



ARTIKULU TXIKI BAT

asasa 1456131105726 aleskander | 2008-03-05 13:28

hotza berandu heldu da gure herrira eta badirudi horrela jarraitzen badu uda hotza izango dela eta negua beroa.ALDAKETA KLIMATIKOA EZ ZEN GEZURRA, GERTATZEN ARI DA!!!


negua badator...

stikstak 1456152810536 Stikstak | 2007-11-10 00:00

Goizeko bederatziak. Logelan argitasun pixka bat sartzeko asmoarekin leihoa ireki. Udazken-negu giroko paisaia ikusi, sentitu. Behe-lainoa, ezer ikusten uzten ez duen horietakoa, bi metrotara zerbait ikustea izugarri zailtzen duena.Ez da ezeren zaratarik entzuten.Badirudi oraindik bizitza esnatzeko dagoela.Aurpegia eta gorputza hozten hasiak direla konturatu eta ohera berriz ere. Epeltasunera.Negua badator...Negua badator...


Negua heldu da eta ipurdia agerian harrapatu gaitu. Pasa den asteburuan Euskal Herriko hondartzak, jendez beteta zeuden baina atzo bufanda bat erostera korrika joan behar izan genuen.Dakigunez, hotza senideak bezalakoa da ,abisatu gabe etortzen da. Badakizue lagunok, hemendik aurrera ateratzen garen bakoitzean ezin dituzu ahaztu jaka, txapela eta eskularruak, bestela atso-agure guztiekin borrokatzera joan beharko zara anbulategiko itxaron gelara. Elurraren zain gaude, ea egun batzuetarako lanetik ihes egin ahal dugun edo euskaltegikoak elurretara eramaten gaituzten, behintzat. &nb...


Azken iruzkinak