Kategoria: elurra
Gaur zortzi Aberri Eguna izan zen domeka ez zen nolanahikoa izan. Aurreko eguneko orkestrako kontzertuaren osteko ospakizunek luze jo zuten, eta egun lasaia izan behar zuenak abentura bat baino gehiago ekarri zituen. Gure etxean Honza eta Karel tronpeta joleek lo egin zutenez eta BOU gurasoekin Pragan elkartzeko etxetik goizean goiz irtetekoa zenez, bi txekiar musikari lagun hauekin egin nuen plana. Armusatu eta kanpora irten ginenean, orduan komeriak! Urte guztian ikusitako elur ekaitz handiena! Kotxea ia aurkitu ezin, eta gero ateratzeko, ezinean. Ordu t’erdiko pala eta bultzakad...
Kaixo berriro ere! Hemen gaude! (eta poztutzen naiz)... Otsailaren zati handi bat gure herrian igaro ondoren, bueltan gara Txekiar Errepublikan, “Ahoj”, “Dobre Rano”eta “Prosim” artean. Hainbeste alerta laranja eta limoien abisuak entzuten arduratuta pasa genuen aste-bukaera bideak eta aireportuak itxita egongo ziren beldurrez. Azkenean ez zen hainbesterako izan, eta, urtarrilean egin genuen bezala, bidaia inongo konplikazio edo atzerapenik gabe pasa zen. Aipatzekoa da, gure herrian pasatako azken astean, Igorren kokatuta dagoen Batzeko instalazio zentra...
Aste hau, urteko lehenengo aste osoa, izan den hau, berezitasun gutxirekin igaro da. Ohiko musika ensaioak berriz ere hasita eta laneko erritmoa hartuta. Gabonetan Euskal Herrian izan genituen egun paregabeak gogoan, hemengo negu hotz eta ilunera itzultzea ez da batere goxoa. Gainera BOU paperekin egonik, barixakurarte etxean egon zen (zorionez osatu da) eta nik bakarrik egin behar izaten nituen autoa martxan jartzeko eguneroko lanak; izotza rasketaz eta elurra zepilloz kendu, kotxearen gaineko estalkia eta haizearekin borrokatu… Hala ere, asteburuan izaten da gauza interesgarriak egin...
Heldu da urteko blogeko azken sarrera idazteko eguna, eta honek Euskal Herrira bueltatzeko eguna gertu dagoela esan nahi du. Egia esan hamaika aste hauek nahiko azkar pasatu zaizkigu, baina horrek ez du esan nahi etxera bueltatzeko gogorik ez dugunik; desiatzen baikaude! Eguraldia gogorra da benetan Txekian, zero azpitik 15 gradutara ere egon gara udazkeneko azken egun hauetan. Ikustekoa izango da Gabonen ostean atzera berriz hona etortzean, dagoeneko negu gorrian sartuta, noraino jaitsiko den merkurioa. Esan digutenaren arabera -25ºC arte jaisten da tenperatura batzuetan, musu-zuloak ere ...
Ahoj čtenář! Jak se máš?* Bai, hemen da. Iritsi da, azkenean. Stark-darren leloak dioena, egia bihurtu da. Hainbesteko ikara eta ardura sortarazten zizkiguna abenduko lehengo orduekin batera, eta gure lankide “Nostradaliborrek” aurreratu bezala heldu da. Hasieran itxura maitagarria duen baina denboraz gorrotatu daitekeen munstroa etorri da bigarren aldiz. Eta oraingoan, Hollywood-eko pelikuletako bigarren zatietan bezala, bertan geratzekoa da. Elurrarekin elkar bizitako egunen kopurua areagotuz joan ahala, bere eraginak eta ondorioak normaltzat jotzen ditugu. Goizero, kotxeko babes estal...
Salve ad omnibus legentibus! Hementxe gaude berriz ere gure desbentura eta peripeziei buruz berri emateko. Egunak aurrera doaz eta konturatu orduko 7, 14, eta 21 egunak pasata, 28ra heldu gara. Poliki-poliki edo “pomalu-pomalu” (beraiek esaten duten moduan), Txekiarrak eta Euskaldunok, hain desberdinak ez garela konturatzen gabiltza. Hizkuntza (eta hezkuntza), Historia eta klima bezalako ezaugarri hain desberdinak edukita ere, berdintasunera hurbiltzen gaituzten beste gauza asko daudela ikusten ditugu. Bizikleta afizioa, onddo bilketa eta lagunen garagardo edo sagardo arteko berriketaldi...
2011-12-15LEGAINA-OZPEGAINA-LEUNTZE-IREBER-ERNAITZU 2011-12-18BIANDITZ 2011-12-19ALBIZTUR-MENDIKUTE (iñigo eta su-rekin) Argazkiak Txanpi eta Kabestrus.
Negua aurreratzen ari eta kalera atera besterik ez dago horretaz konturatzeko. Hotza hasi da eta hori gutxi balitz, eski estazioetatik datozen berriak oso atseginak dira elurzaleontzat. Eski denboraldia aurreratu egingo omen da eta azaroko azken asteburuan irekita egongo omen dira estazioak. Umetan eskolarekin joaten nintzen eskiatzera baina eskola garaiak amaitzean, erabat baztertuta utzi nuen zaletasuna. Hala ere, urteak pasa hala, gogoa pizten joan zait eta koadrilako pare batek zaletasuna mantentzen zutenez beraiekin joaten hasi nintzen pasa den neguan. Izugarri disfrutatu nuen eta la...
A zer nolako negu tipikoa izaten ari garen aurten! Hona hemen nire etxe inguruko zenbait argazki: Nire flirckeko kontuan argazki gehiago ikus daitezke.
EDURRAhori da txokantiena... edurra!!! leku batzuan 18cm raino ere iritsi ei da!! una pasada!! bizikletan ixa jausi eta dana!!!!ba hori, berriz be leuvenen nago, kriston opor ederrak auki ostian!!! faltan botako zaittuet!!!!MUA!
Irakurtzeko modu ugari dago, antza. Ohartuki leitu daiteke, edo pasa-pasa eginda. Nik uste utzi egin behar zaiola testuari norbera eramaten (horretarako behar besteko indarra badauka, bederen), eta xehetasunak bigarren irakurraldi baterako utzi (halakorik nekez izaten den arren).Elurra irakurtzen ari naiz egunokin. Lehendik ezagutzen nituen Fernando Rey (Pereirak dioenez, Gure etxeko kontuak, Oker ttiki garrantzigabeak...) eta Monika Etxebarria (Hildakoen entziklopedia, Goragalea...) itzultzaileak, baina hauxe da elkarlanean egin duten lehenbiziko literatura-itzulpena, batak gaztelaniatik e...
Autobusa abiatu orduko, leiho ondoan eseritako bidaiariak begiak zabal-zabalik ireki zituen zerbait berria ikusteko esperantzan [...]Pamuk, Orham: Elurra, Elkarlanean, Donostia, 2007 (itzultzaileak: Fernando Rey eta Monika Etxebarria). Esaldia betegina da; ezin daiteke hobeto agertu pertsonaiaren aditasuna.* Estonierazko edizioaren azala.
Asfaltoa eta hormigoizko blokeak besterik ez daude, aspaldi hartan elurra egin zuenean, ikastolara joan beharrik ez eta plastikozko lera gorriekin elurretan jolastu ginen belazean. Asfaltoak eta hormigoiak estali dute garai batean elurrak estali zuten zelaia… Eta neguko egun hotz haietan, zerua oskarbi egon arren, elurrak, artean, mendiak eta zelaiak estaltzen zituela, orduak pasatzen genituen aldapan behera plastikozko trineoekin, harik eta iluntzen hasi eta etxera joan behar izaten genuen arte. Etxera nekaturik eta bustirik iristen ginen, esku eta masailak gorri-gorri...
Aste Santuaren atarian gaude eta elurra egingo omen du 200 metrotara. Negua negu izan ez den urte honetan, denok egon gara elurraren zain, eskiatzera joateko prest, baina ez da heldu. Orain ordea eguzkia da nahi duguna, eta naturak elurra ematea erabaki du! Aldaketa klimatikoa jasateko arriskurik ez dagoela esaten jarraituko dute batzuek oraindik. Naturak justizia bere esku hartu du.
Gaur goizien Elgetara bidien topau doguna...
Iritsi da elurra. Urtero desiatzen egoten naiz lehen elur malutak zerutik erortzen ikusteko. Gustoko ditut bai elurra eta baita gure paisaietan eragiten dituen margo berriak; Dena zuri eta zerua grix, gehinbat, zerua grix. Udako zeru urdinak ederrak izaten dira bai baina, egun hauetako zeruak bezalakorik ez dago; niretzat behintzat. Ez dakit zergatik den baina gertutasuna sentiarazten didate, kontraesankorra bada ere beroak iruditzen zaikit, goxoak; etxeko suaren epeltasunaren antzekoak edo. Beti esan izan dut broma artean, Vikingoren batek Goierri aldean duela mende pilo bat izandako...
Badatooooooz! Ez, ez dira elur malutak! Hauek ere iritsi dira, bazen garaia, horrelako egunetan ez da arrunta izaten, Astun eta Candanchuren kolore berdea bizi-bizi ikustea. Telesillak zain ditugu! Hori bai, aldez aurretik gauzatxo pare bat, pare bat edo gehiago...lauzpabost, mmm..agian 6 ere izan daitezke, AzTeRkEtAk deitzen diren horiek datoz, askori hainbesteko ikara, beldur eta nerbio sentiarazten dien "paper" horiek. Laister iritsiko da eguna, edo gaua, barre algaraz hain une txarrak pasarazi dizkiguten asteak gogoratuko ditugunak, karnabal...
...otsailekoa zura eta martxokoa ura. Hala dio Gotzon Garateren Atsotitzak webgunean topatu dugun esaerak. Kontuak kontu elurrak Bizkaia osoa hartu du asteburuan eta argazki politak utzi dizkigu, askok elurra 2006 titulupean eskegi dituzte sarean. Bada, Barakaldon ez omen zen gehiegi gatzatu baina ekaitzak arazo bat baino gehiago eragin du lurralde osoan; ostiralean trafiko arazo larriak egon ziren A-8an eta herri askotan argindarrik gabe eman dituzte bi egunok. Izan ere, elurrak Bizkaian sortutako arazoen ondorioz Iberdrolaren 50.000 bat bezero geratu ziren argindarrik gabe.[consumer.es] E...