Zibergela

baaaaaaaaaaaaaai? blogak sistema probatzen ari gara

Halako titularra topatu genuen pasa den astean Sustatu.com agerkarian. Irakurle batek haur bat adoptatzeko benetako arrazoiak zeintzuk diren galdetu eta erantzun sorta ederra jaso zuen: modu ortodoxoaren berdinak direla, galdera transzendentalegia dela eta guraso izateko nahia dela, familia osatzea... Baten batek bogan dagoen kontua dela aipatu zuen. Ados zaude?IRAKURGAIAKAdopzioa ez da maitasun kontu hutsa[Consumer] Orain dela urte gutxi, azken aukera gisa jotzen zen eta ia erabaki traumatikoa izaten zen seme-alabarik izan ezin zuten bikoteentzat. Gainera, besteen aurrean ezkutatu beharre...


Gasteiztik datorren astean abiatu behar duen hegaldi merkeetako konpainia baten zerbitzu berria erabiliz Londresera joatea inoiz baino merkeago irtengo zaigu. Antza, Bilboko aireportuan enpresa horretako beste eskaintzaren bat ere izango dugu aurrerantzean. Nola da posible aireportura taxiz joatea hegazkinez milaka kilometro batzuk egitea baino garestiagoa izatea? Zuk halakorik erabili duzu inoiz?Gasteiz-Londres hegaldia otsailaren 17an egingo da lehen aldiz[Berria.info] Arabako Foru Aldundiak Ryanair konpainiarekin egin duen akordioari esker, egun horretatik aurrera egunero hegaldi bat ate...


...otsailekoa zura eta martxokoa ura. Hala dio Gotzon Garateren Atsotitzak webgunean topatu dugun esaerak. Kontuak kontu elurrak Bizkaia osoa hartu du asteburuan eta argazki politak utzi dizkigu, askok elurra 2006 titulupean eskegi dituzte sarean. Bada, Barakaldon ez omen zen gehiegi gatzatu baina ekaitzak arazo bat baino gehiago eragin du lurralde osoan; ostiralean trafiko arazo larriak egon ziren A-8an eta herri askotan argindarrik gabe eman dituzte bi egunok. Izan ere, elurrak Bizkaian sortutako arazoen ondorioz Iberdrolaren 50.000 bat bezero geratu ziren argindarrik gabe.[consumer.es] E...


zibergela 1456153969956

Kategoriak