Ilbeltzako elurra brontzea

zibergela 1456153969956 Zibergela | 2006-01-30 18:32


...otsailekoa zura eta martxokoa ura. Hala dio Gotzon Garateren Atsotitzak webgunean topatu dugun esaerak. Kontuak kontu elurrak Bizkaia osoa hartu du asteburuan eta argazki politak utzi dizkigu, askok elurra 2006 titulupean eskegi dituzte sarean. Bada, Barakaldon ez omen zen gehiegi gatzatu baina ekaitzak arazo bat baino gehiago eragin du lurralde osoan; ostiralean trafiko arazo larriak egon ziren A-8an eta herri askotan argindarrik gabe eman dituzte bi egunok. Izan ere, elurrak Bizkaian sortutako arazoen ondorioz Iberdrolaren 50.000 bat bezero geratu ziren argindarrik gabe.


[consumer.es] Elurra, izotza edo lainoa dagoenean nola gidatu
[erabili.com, nola hitz egin metereologiaz]
Elurra mara-mara, albisteak barra-barra
[Euskara hobetzen] Elurra ari da ala ari du?

eta zu nolakoa zara: elurra gustuko duenetakoa?
Nola pasa dituzu egunok?


Utzi iruzkina: