"Ekaitza badator eta ni zai. Zintzilikatuta nituen arropak jaso ditut eta ekaitza badator. Ekaitza badator eta ni zai. Leihoak itxi ditut eta portxeko aulkiak ere lotuak daude eguzkia denean itzala ematen didan zuhaitzera eta ekaitza, gertuago dago. Ekaitza badator eta ni zai. Portxeraen erdian eserita nago laino beltzari begira, “Jaso al ditut etxe atzekaldean nituen gauzak? Bai, barruan daude”. Ekaitza badator eta ni zai. “Hamaka gorde al dut? Bai, autoko maleteroan dago”. Ekaitza badator eta ni zai. Laino belatzari begira nago eta ez dut ezer gehiago egiteko ekaitzari itxarotea ba...


...otsailekoa zura eta martxokoa ura. Hala dio Gotzon Garateren Atsotitzak webgunean topatu dugun esaerak. Kontuak kontu elurrak Bizkaia osoa hartu du asteburuan eta argazki politak utzi dizkigu, askok elurra 2006 titulupean eskegi dituzte sarean. Bada, Barakaldon ez omen zen gehiegi gatzatu baina ekaitzak arazo bat baino gehiago eragin du lurralde osoan; ostiralean trafiko arazo larriak egon ziren A-8an eta herri askotan argindarrik gabe eman dituzte bi egunok. Izan ere, elurrak Bizkaian sortutako arazoen ondorioz Iberdrolaren 50.000 bat bezero geratu ziren argindarrik gabe.[consumer.es] E...


Azken iruzkinak