Haur bat adoptatzeko arrazoiak
Halako titularra topatu genuen pasa den astean Sustatu.com agerkarian. Irakurle batek haur bat adoptatzeko benetako arrazoiak zeintzuk diren galdetu eta erantzun
sorta ederra jaso zuen: modu ortodoxoaren berdinak direla, galdera
transzendentalegia dela eta guraso izateko nahia dela, familia
osatzea... Baten batek bogan dagoen kontua dela aipatu zuen. Ados zaude?
IRAKURGAIAK
Adopzioa ez da maitasun kontu hutsa
[Consumer]
Orain dela urte gutxi, azken aukera gisa jotzen zen eta ia erabaki
traumatikoa izaten zen seme-alabarik izan ezin zuten bikoteentzat.
Gainera, besteen aurrean ezkutatu beharreko gauzatzat hartzen zen.
Adopzioa: maitasunaren eta trafikoaren artean
[Unescoren
albistaria] Iparraldeko hainbat bikotek Hegoaldeko haur abandonatuak
adoptatzeko nahia izaten dute, eta eskrupulorik gabeko bitartekariak
egoera horretaz aprobetxatzen saiatzen dira.
KONTSULTARAKO
Guraso eta seme-alaben arteko harremanen gida
[Justizia.net] Justiziaren Oinarriak
Nazioko Adopzioa
[Bizkaia.net/Gizarte ekintza] Zer da? Nor adoptatu daiteke? Nola?
ENTZUNGAIAK
Txinako haurrak adoptatzen [Euskadi Irratia] Txinatik haurrak ekarri dituzte hiru guraso euskaldunekin elkarrizketa. Beraien esperientzia kontatzen dute. Homosexualak eta adopzioa [Euskadi
Irratia] Holandan bikote homosexualei gainontzeko guztien eskubideak
onartu dizkiete legez. Horien artean adopzioa dago. solaskideek horri
buruzko euren iritzia plazaratuko dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: