aurten ez du txokolate eguraldirik egin...
Asfaltoa eta hormigoizko blokeak besterik ez daude, aspaldi hartan elurra egin zuenean, ikastolara joan beharrik ez eta plastikozko lera gorriekin elurretan jolastu ginen belazean.
Asfaltoak eta hormigoiak estali dute garai batean elurrak estali zuten zelaia…
Eta neguko egun hotz haietan, zerua oskarbi egon arren, elurrak, artean, mendiak eta zelaiak estaltzen zituela, orduak pasatzen genituen aldapan behera plastikozko trineoekin, harik eta iluntzen hasi eta etxera joan behar izaten genuen arte.
Etxera nekaturik eta bustirik iristen ginen, esku eta masailak gorri-gorri… eta berotasunean sartzeko txokolate beroa hartzen genuen tostatutako ogiarekin…
Aurten, ordea, ez dira zuriturik agertu zelaiak ezta mendiak ere, aurten ez du elurrak sekreturik gordetzen.
Aurten ez du txokolate eguraldirik egin …
Iruzkinak
zoti 2008-03-02 16:10 #1

aurten kafesne zeruak bakarrik...

(ea astelehenen kaleak nataz janzten diren, hori esan dute telebistan...)

biharrarte!

2008-03-03 13:41 #2

karamelozko boligrafoak nun dauz?

...ane...edo espumazkoak...edo azukar glass...(sin mas, pasadan urteko txorrada 1)

Mua!

Aupa J.K

Utzi iruzkina: