Hasieran jende gehiago etortzen zen ni bisitatzera. Orain ez. Orain gutxiago. Hala ere, eskerrak etortzen denak lore sorta bat ekartzen duen etortzen denean. Horrela behintzat bixitasun pixka bat ematen dio leku hotz eta triste honi. Gaixotasunaren berri eman zidatenean ez nuen uste hemen eta horrela bukatuko nuenik. Maindire txuri hauen artean. Leku ilun honetan. Eguzkiak ere bisitatzeari utzi dio eta beti negua da hemen. Berogailurik ere uste dut ez dagoela. Argindarra dagoenik ere ez dakit. Aspaldi ez dut argia piztuta ikusi. Askotan pentsatzen dut idazle horren liburuko pertsonai...
Terrorista arriskutsu bat zelakoan atxilotu zuten. Bonba asko jarri edo bota zituelako atxilotu zuten gizon gaixoa. Torturak eta inkomunikazioa jasan behar izan zituen egia aitor zezan, nahiz eta berak egia besterik ez esan. Urte askorako kondenatu zuten bere herritik urruti zegoen kartzela batera.Baina berak egindako delitu bakarra komunean kaka egitean bonbatik tiratzea izan zen.
“Geure ata zutan da” idatzi nahi izan zuen Veleiako, antzina Euskal Herriko Pompeia izan zen hiriko euskaldu berriak. “Geure ata zutan da” larrialdi mezua idatzi nahi izan zuen aita baten semeak, ostraka batean (artean ez baitzuten ez mugikorrik, ez internetik ez telefonorik) larrialdi dei bat egiteko, bere aita zutan zela esateko. Baina larrialdietakoek ez zuten mezua jaso edo ez zuten ulertu. Bi mila urte geroago berriro irakurri ahal izan dugu larrialdi mezu hori, baina beranduegi, seme edo alaba horren aita aspaldi erre zen sutan.
Burua atzerantz itzultzeko ohitura zuen norbait ondotik pasatzen zitzaion bakoitzean. Atzerantz begiratzen zuen ondoan zuena emakumea izan edo gizona izan, ezaguna izan ala ezezaguna izan. Ondotik norbait pasatzen zitzaion bakoitzean, gelditu eta atzetik begira geratzen zitzaion berarekin gurutzatu zen horri. Inork ez daki zergatik egiten zuen. Batzuk diote mespretxuz begiratzen zuela, bera besteak baino gehiago zela uste zuelako. Beste batzuek zioten bizkarrak ikustea gustatzen zitzaiola, eta horregatik begiratzen ziela denei atzetik. Kontu da, egun batez lepo...
Beldurra zion etxetik ateratzeari. Hogeita hamar urte zeramatzan etxetik atera gabe eta berak berrogeita lau urte zituen. Bai. Hamalau urte zituela atera zen azken aldiz etxetik. Gurasoak hil zirenez gerotik, bera ez zen etxetik gehiago atera. Hogeita hamar urte pasa zituen etxetik atera gabe. Arrebak askotan esaten zion irteteko kalera, eguraldi ona egiten zuela eta ez geratzeko etxean bakarrik. Berak ezetz, nahiago zuela etxean geratu, ez zeukala irteteko gogorik. Beti zuen zereginen bat etxean, normalean liburuak irakurri. 564 liburu irakurri zituen kalera joan zen azken ald...
Libelula urdina harrapatzen duen pertsona munduko pertsonarik jakintsuena eta listoena izango zela irakurri zuen azal txuriko liburu horretan. Behin intsektu hegalari hori harrapatuta, ez zitzaion ezer ahaztuko eta gauza asko jakingo zituen, beste inork baino gehiago. Munduko pertsonarik argiena izango zen. Horregatik atera zen uztaileko igande eguzkitsu hartan etxetik, zalabardoa hartuta, libelula urdina harrapatzeko asmoz. Errekalde deitzen zioten leku horretara joan zen. Azal zuriko liburu horretan irakurri zuen, libelula urdinak erreka inguruetan ibiltzen dira. Ez zeg...
Blog honen hizkuntza euskara bada ere, salbuespen batzuk egin daitezke, batez ere horrelako ipuinekin. Hona hemen Rubén Daríoren ipuin hiperlabur bat:En el paraíso terrenal, en el día luminoso en que las flores fueron creadas, y antes de que Eva fuese tentada por la serpiente, el maligno espíritu se acercó a la más linda rosa nueva en el momento en que ella tendía, a la caricia del celeste sol, la roja virginidad de sus labios.-Eres bella. -Lo soy-dijo la rosa.-Bella y feliz-prosiguió el diablo-. Tienes el color, la gracia y el aroma. Pero...-¿Pero?-No eres útil. ¿No miras esos árboles llen...
Aspaldi samar idatzitako poema bat, baina ez horregatik zaharkitua: Vox populiaren mezularia Herriko paretan idatzirik Presoak etxera! Herriak hitz egin du Eta ez du inork entzuten. Herriko paretan idatzirik Independentzia eta sozialismoa! Herriak erabaki du Eta ez dio inork jaramonik egiten. Eta herria kalea irten da &nb...
Zizurkilgo Udalak antolatutako ipuin lehiaketako 2. saria eman didate, lehiaketa hontan Zizurkil inguruko herritarrek parte har dezakete. Ipuina osorik hemen jartzeko luzeegia da, iñork irakurri nahiko balu, eskatu lasai hemen (edo korreoz: urtzi13@hotmail.com), gusto handiz bidaliko nioke.Hala ere, prezio bat dauka, irakurritakoan iritzia eman mesedez.ondo izanP.D. Ipuinan izena "Hazkura emango zion"
Gasolina zerbitzu gune batean geratu ginen, biok gindoazen autoan, biok eta atzealdean, agian, beste norbait. Autotik atera nintzen autoaren depositua betetzeko. Ez dakit ze eguraldi egiten zuen, ezta nora gindoazen ere. Han geunden gasolindegian, zu, ni eta, agian, beste norbait. Zerbitzaria etorri zen, harrotuta nirekin ligatu nahian-edo eta gasolina zerbitzatzeko mangera hartu eta depositua bete ordez autoa bustitzen hasi zen, harroturik, kantari... Gelditzeko eskatu nion, ez zidan kasurik egiten... Ingurura begiratu zuen, baina ez zuen inor ikusten. Desagertu zen gasolindeg...
Bankuan eseri nintzenean bera han zegoen. Hirurogei urteak aspaldi pasako zituen. Jorge Luis izena al nuen galdetu zidan, nik ezetz, Urtzi nintzela, Urtzi Reguero.
Bin Laden nire aldien umetxu bat da orduen...niri be gusta dazt...
Kortazar useine igertzen dotzate horreri bonbari!Asko gusteu jat! Mua
Garai hartan ez zeuen txistukarien neutralizaziorik! jajajajaja