...letren laberintoan...

...eraman dezala haizeak orri hau, eraman nazala haizeak zugana...

Onegia zelako bota zuten erregea tronutik. Erreinuko borrero guztiak kendu zituen eta hauen ordez poetak jarri. Astean behin, hiriko plazan exekuzioen ordez, poetak egoten ziren poesia errezitatzen. Baina ez poema epikoak, erregeak debekatu egin baitzuen poema epikoak egitea. Zerbait debekatu bazuen, horixe izan zen. Honekin pertsona jakin baten handitasunaren alde egiten baitzen.   Gazteluko zeldak ez zituen matxinoak atxilotzeko erabiltzen, etxerik ez zutenentzat aterpe bilakatu zituen. Eskola eraiki zuen nekazari eta artisauen seme-alabek ere irakurtzen eta idazten ikas zeza...


Bizitza txanpon baten antzekoa da:Zu jaio aurretik,Auskalo nork, auskalo zeinek,Txanpon bat botatzen duZure bizitza joko matematiko batean menpean geratuz%50 gurutze, %50 aurpegi.  Eta kasualitatea(edo kausalitatea ote?)Zure txanpona estoldara erori zenEta horrela bizi zara gurutzearen aurkaEta aurpegia ezin eman.


urjauziak

1
No profile photo ...letren laberintoan... | 2008-07-24 13:24

...ezetz esan zenidanez zenuela negar gehiago egingobaina zure masaiek urjauziak ziruditen...


...eta kondenaturik jaio ginen,idaztera kondenaturik,letren laberintoanbizitzera kondenaturik....eta edalontzia hustuz doaorri zuri hauletra lausoz betetzen den bitartean


nere mobilen 4:30ak diala markatzen du ta minutu gutxi batzuk atzeratuta doa...   Ez... Eta agian arrazoi izango diten, Ez gintunan alde onenean jaio Ezta garai hoberenean ere Ezta testuinguru hoberenean ere.   Arrazoi izango diten Eta hobe geniken gu ere jaio ez bagina Edo beste garai batean jaio bagina… Edo beste nonbait…   Eta Bukowskyrekin, edo hirekin Edo bakarrik joango ninduken Taberna zulo batera Whiskya edo zerbeza, (Egia esan berdin dit zer), Edanez, koaderno zahar batean Edo serbileta  erabili batean Poema bat idaztera...   Edo agian ez niken ezer egi...


anfora

2
No profile photo ...letren laberintoan... | 2008-06-21 19:06

Eta agian B.A horren entziklopedia ezezagun horretan ni jaio nintzen urtean zer gertatu zen jarriko balu, efemeride gisa edo... ziurrenik anfora urte hartan hautsi zela jarriko du, eta kasualitatez ni jaio nintzen egun berean. Ez dut Anfora zer den jakingo eta hiztegian begiratuko dut. Metafora ez dut ulertuko, baina Borgesekin (edo literaturako klasean emandakoarekin...) gogoratuko naiz, urruneko bi elementu antzekoak badira lehenago gauza bera edo antzekoak zirelako da. Eta orduan ulertuko dut dena... Urte hartako egun hartan erori zen anfora edo anphora edo dena delakoa lurrera eta mil...


Erropa zikinez betetako motxila bizkarrean eta portatila sorbaldatik zintzilik ezinean egingo duzu autobus geltokirako bidea. Eta agian ez zara bakarrik egongo, lagun batekin joango zara geltokira. Zebra bidean muñekitoa berde jarri zain zauden bitartean gizon bat jarriko zaizu ondoan, bera ere maleta batekin egongo da. Goitik behera begiratu eta “que nos vamos de vacaciones” esango dizu. Zuk ezetz esango diozu, ez zoazela oporretara, etxera itzuliko zarela esango diozu. Nongoa zaren esaten diozunean, poztu egin dela ematen du eta euskaraz ba al dakizun galdetuko dizu, zuk, noski, baiezkoa ...


Domuit vascones idazten omen zuten Bisigodoek euskaldunen aurka izandako borroka bakoitzaren ostean, eta dirudienez ez ziren gutxi izan... Itzulpena eginda: ‘euskaldunak garaitu ditugu’. Nonbait irakurri dut hainbestetan esaldi bera idaztea gauza baten adierazle dela: euskaldunen aurka askotan borrokatu arren, ez zutela sekula irabazten eta erregeen izen ona ez zikintzeagatik (edo garbi mantentzeagatik) idazten omen zuten gezur ttiki hau, azken finean, nork ez du sinistuko Bisigodoena bezalako herri batek euskaldunena bezalako herri txiki bat garaitu duela? Ez ziren Bisigodoak bakarrik i...


demagun

1
No profile photo ...letren laberintoan... | 2008-05-24 23:40

Demagun B.A.k aipatzen duen hitz ezezagunen hiztegi hori ez dela hiztegi bat. Demagun entziklopedia bat dela. Pertsona ezezagunen bizitza kontatzen den entziklopedia bat. Demagun entziklopedia L letran zabalduta M. L. siglak betetzen dituen pertsona ezezagun baten bizitza kontatzen dela... bizitza edo heriotza... Eta entziklopediak kontatuko du nola jaio zen 1782an eta nola ama gaztetan galdu zuen. Aitarekin liskarra eduki zuela ere kontatuko du eta honek beste baserri batera bidali zuela morroi lanetara. 1815eko uztailaren 4an atxilo hartu zutela kontatuko du beherago eta Pauen epaitu egi...


Orain dela ez asko irakasle bati entzun nion Euskarak orain arte iraun izanaren arrazoia ez dela halabeharra izan.   Egia esan, hizkuntza batean ez da ezer halabeharrez edo kasualitatez gertatzen. Hizkuntzaren barneko aldaketak lege eta arau jakin bati loturik daude. Hitz bat ez da legerik gabe garatzen, atzizki bat ez zaio edozein hitzi elkartzen... Hizkuntza baten biziraupena ere, ez da halabehar kontua, ezta euskararen kasuan ere, oraindik arrazoi jakinik ez daukagun arren.   Irautea halabehar kontua ez den bezala, ez da halabeharrez gertatzen hizkuntza baten galtzea. Arrazoia...