arrazoi izango diten...
nere mobilen 4:30ak diala markatzen du ta minutu gutxi batzuk atzeratuta doa...
Ez...
Eta agian arrazoi izango diten,
Ez gintunan alde onenean jaio
Ezta garai hoberenean ere
Ezta testuinguru hoberenean ere.
Arrazoi izango diten
Eta hobe geniken gu ere jaio ez bagina
Edo beste garai batean jaio bagina…
Edo beste nonbait…
Eta Bukowskyrekin, edo hirekin
Edo bakarrik joango ninduken
Taberna zulo batera
Whiskya edo zerbeza,
(Egia esan berdin dit zer),
Edanez, koaderno zahar batean
Edo serbileta erabili batean
Poema bat idaztera...
Edo agian ez niken ezer egingo
Eta goizaldeko ordu txikitan
Ordenagailuan idatziko niken
Auskalo zer...
Iruzkinak
A la izquierda de Dios 2008-07-01 20:49 #1
...Baina ordenagailuan idatzitakoak ez omen dira...paperean norberaren letrarekin idatzitakoa bakarrik ei da (hori irakurri nuen behin, behintzat). Antza denez, hori da idazteari zentzua ematen diona, norberaren eskuarekin egitea, norberaren nortasuna islatzeko-edo.

http://es.youtube.com/watch?v=SuB0jsaLfWw

Ni ere.

Utzi iruzkina: