Efemerideak

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2022-09-28 10:47

Gaur bezalako egun batean Hirugarren Mundu Gerrako garezur lurperatua aurkitu zuten  ozono-geruzaren begirada kimikoa zerien homo zaborriensisen momia batzuek eta mundua salbatzeko inolako intentziorik gabe suizidioaren larbak erein zituzten amesgaiztoen barrunbeetan herdoildutako bihotzetan hain sakon, ze mikroskopio boteretsuenak ere espeleologoen amiantozko desirak bezain antzuak ziren irtenbidea aurkitzeko eta orain hemen gaude ezerezaren galaxiakumeok leizeetan trikuharriak eraikitzen marmol zoriontsua izan nahi duten malkozko estalaktitak gara amaierarik gabeko ga...


Arkatzetik palindromoa irtetzen zaitUzkitik zU.


Aspaldi samar idatzitako poema bat, baina ez horregatik zaharkitua: Vox populiaren mezularia  Herriko paretan idatzirik              Presoak etxera! Herriak hitz egin du Eta ez du inork entzuten.   Herriko paretan idatzirik              Independentzia eta sozialismoa! Herriak erabaki du Eta ez dio inork jaramonik egiten.   Eta herria kalea irten da               &nb...


Gau hotzak

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-09-10 16:22

Inoiz hotzik sentitu al duzu?bihotza bera hustu, uhinik txikiena ere gelditzen den arte?Iluntasuna ezinegon bihurtzen da eta azalakazalak ausardia guztia galtzen duPentsatu ezin, gaixoaren buruaOnik egotea besterik nahi ez duen helburu apalaapala baina benetakoaHotza sentitzen duenak bere buruaren zati bat du galtzen une batezbeharrezkoa den hori berreskuratubehar dena eskuratu, biziJakinik zer den hotzazailena zera jakitea da:zer egin asaldatzen zaituenean?


"Jada ez du zoritxarra besterik ematen; ameskaiztoa!""Barreneko guzti hori berari emateak bizitza kendu besterik ez du egiten""Sentimendu umil horiek autoestimua kixkaltzen dute""Indarra beharrezkoena denean ahultasunera eramaten nau""Gorroto dut oraindik ere nire bizitzatik URRUNDU NAHI EZ IZATEA""Okerrena bere indiferentzia da, inor ez banintz eta ezer gertatu izan ez balitz bezala egotea eta aritzea""Neure buruan behar dut hil, ezagutuz geroztik ikasitako guztia hil gabe, hori bai ezinezkoa...""Burutik joatea nahi dut, bizitza kontzientetik botea baitut"Maitatu gehiago zure buruanork mai...


Bizitza txanpon baten antzekoa da:Zu jaio aurretik,Auskalo nork, auskalo zeinek,Txanpon bat botatzen duZure bizitza joko matematiko batean menpean geratuz%50 gurutze, %50 aurpegi.  Eta kasualitatea(edo kausalitatea ote?)Zure txanpona estoldara erori zenEta horrela bizi zara gurutzearen aurkaEta aurpegia ezin eman.


Zertarako?

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-07-15 11:30

Ez naiz ziur hau poema bat den, baina nonbait gorde nahiko nuke: Idatziko nizuke, baina zertarako? Esango nizukeen ezerk ez ninduke lasaituko Ezingo nuke adierazi nahi dudan ezer Kontraesanez beterik egoten naiz beti Eta lehen ere baldin banituen Bizitza berauetaz didazu josi Ezerk ez du konpontzen nire adorea Ez ote da nahikoa epe luzeegi honetan gertaturikoa? Zauri batzuek ez dira ixten Are gutxiago morfina bidez isilarazten direnean Hala ere, ezingo dut ahaztu Ez ona Ez eta okerra: Buruari emandako milaka bira Inolako erantzunik lortu gabe Gertu nuena pixkana zait joan E...


...eta kondenaturik jaio ginen,idaztera kondenaturik,letren laberintoanbizitzera kondenaturik....eta edalontzia hustuz doaorri zuri hauletra lausoz betetzen den bitartean


27

2
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-07-09 00:07

Boteak ditut 27 komun zulotikdenak joan dira, ur zikina besterik ez bailiran   iragandakoek ez dute ezer balio momentu batzuengatik izan ezikikasitako gauzek akats berberak oztopatzen dituzteeta argitu are gehiago ederrak diren egunaksenti behar dena aprobetxatzen ikasten damusikak mundua nola biltzen duen ere jakin daitekeeta alkoholaren eraginpean bada ere norbaiti ere beti esan dakioke maite duzulaBizitzak gauza asko ematen ditu, denak, bera gabe ez baitugu ezereta hemendik aurrere ere berriz damutuko naizena badakit ere, aurrera egingo dut unea gozatuz, aprobetxatuzeta ametsi...


nere mobilen 4:30ak diala markatzen du ta minutu gutxi batzuk atzeratuta doa...   Ez... Eta agian arrazoi izango diten, Ez gintunan alde onenean jaio Ezta garai hoberenean ere Ezta testuinguru hoberenean ere.   Arrazoi izango diten Eta hobe geniken gu ere jaio ez bagina Edo beste garai batean jaio bagina… Edo beste nonbait…   Eta Bukowskyrekin, edo hirekin Edo bakarrik joango ninduken Taberna zulo batera Whiskya edo zerbeza, (Egia esan berdin dit zer), Edanez, koaderno zahar batean Edo serbileta  erabili batean Poema bat idaztera...   Edo agian ez niken ezer egi...


Bidea

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-06-16 18:44

Leihoa iriki eta begiratu zeru ilun horri ordenagailuaren ondoko zirrikitutik ageri da munduasentipen batzuk gorderik goxo zein epel barneannoiz argia ikusiko zainKalean hotz ari du, urtarorik beroenean ereeta muxu pila bat agertzen dira azalean barruko sua gelditzekobizitzaren oinarri guztiak ezetz esaten duenean bezalaxeitxaroteko beste egun bat, zulo dizdiratsuari begiraeguneroko lainoetan izkutatzen den  herri txiki ordenatuamusika airean, musika guztiak airean, leku orotara begiraeta kandela itzaltzen doa betiko moduan, galdu den argia ordezkatu nahianOi, jainko ona, ezagutarazi d...


Polizi eta militarren pausuen doinuekin batera Nireak egin duela uste dot Danak zeozer gaizki egin dogu noizbait Honek beldurtzen nau Ze ondorio ekarri litzake   Herriaren iraultzarekin batera bakearen doinua dateor Militarrak akatuak, poliziak desarmatuak Orain bai gustura sentitzen naizela Herriaren indarra besteen armak gainditu ditu, Eta azkenean, hainbeste bilatu dogun askatasuna heldu da.


Nik bakarrik

3
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-05-31 17:06

Inork maitatu ez nauenaren sentipenarekin idatzi dut poema hau. Maitatu nahi duen orori eskeinia:Nik bakarrik dakitZeintzuk izan diren gure arteko bideakNeronek bakarrikOkerren pasatako momentuak zeintzuk izan direnInori ez baitiot esan zer gertatzen den nire barruanAltxorra bezala gorde ditut sentsaziorik bizienak,gerora geldituko zaizkidan momentuakNik bakarrik dakitZenbat min jasan dezakedan, oraingozNeronek bakarrikZein momentutan maitemindu naizen, hitzez eta minezIsurtzen ditudan algarak, zeinen gazi eta hezeak direnNeure burua gorrotatzen iragandako arratsalde lainotsuak,dudana baino...


Sortu

itziirizar 1456148084225 primaderako liliak... | 2008-05-29 18:17

Sortu, eratu, arnasa hartu, bota, bizi, iraun, joan, etorri, bidaiatu, ikusi, ikasi, ezagutu, abestu, dantzatu, aske izan.   Sortu, eratu, arnasa hartu, bota, begiratu, lotsatu, hurbildu, usaindu, berriz begiratu, barre egin, ukitu, miazkatu, laztandu, musukatu, heldu, besarkatu, sentitu, gozatu.   Sortu, eratu, oihu egin, isildu, izutu, negar egin, lasaitu, hausnartu, behatu, galdetu, ulertu, eskaini, lagundu, saiatu, maitatu.   Sortu, eratu, oihu egin, isildu, erabaki, aurrera egin, jarraitu, damutu, itzuli, esnatu, mundura zabaldu, askatu, hegan egin... ....


Aupa! Eguraldiak laguntzen ez digun egun honetan,  ildo gris bereko Kirmen Uriberen Bisita poemaren grabazio bat zintzilikatuko dut. Gaur Audacity programaren  bidez podcastak sortzen ikasi dugu. Ariketa polita izan da gaurkoa, entretenigarria, eta etxean ere honekin saltseatzen makina bat ordu pasako ditudala iruditzen zait. Besterik gabe, “izan zaitezte gaiztoak eta on egin!” GOSE boomp3.com


Basati

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-04-27 15:29

Oihan bateko argi diztiratsu zein ikustezina naizbeti izkutaturik, beti unearen bila...noiz aterako zain.Begiak irekirik ditut eta mugimendu guztien jabe naiz.Gaur ere ez dago harrapakinik, ezin ahotara eraman ezer.Erdi erdian nago, basatitasunaren muinean,baina kate batek du nire lepoa gaztigatzen.Mundua safari bat da eta bere esklabua naizEz du inork nire beharrik, neronek ere ez biziraun nahi badutHori da nire patua: senari eustea; eguneroko bortizkeriaIndar guztiak xahutzen egiari eusteko;naizenaz harrotzeko, izkutatzen naizen bitarteanNegarra zen haurtzaroko ihesia, hori zen denaGaur l...


Gehiago

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-04-20 09:19

Helburuak finkatu nahi ditutbete eta berri batzuetara jotzekoHau ez da amaitzen, horrelakoa da:gizakiaren izaera berezkoa.Beti gehiago nahi, gehiago behar.Bai, gehiago eskatzen diot bizitzari; guztiarinire buruari berari eskatzen diodan heinean.Gero eta gehiago naiz; gehiago dakit,eta gehiago egiten dudan biitartean senti dezaketnahiak ditudala, nonbait nagoela, zerbaitetarako:muxu gehiago lapurtzeko edertasunari,musikarekin larrutan egiteko, gorputz osoaren zein osoen indarra sentitzeko.Gehiago nahi dut, emateko prest nagoelako.Gehiago nahi dut, biana inoiz ez hutsaren truk...


Ilusioak eta ametsak, aldatu egiten dira denboran zehar, baina nik hemen jarraitzen dut, eguraldiari begira. Ixilik, itxoiten, begira... noiz benetan ederra den zerbait ikusi eta sentitzeko esperantzaz. Sentsazio jale Asko ikusi eta entzun dut honaino iritsi arte, baina berriz  beharko dut guztia entzun noizbait hau amaitzen den artean


Ameskeriak

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-03-02 22:57

                    Esperantzarik gabeko agure baten kulunkaulkian eseri naizzeruari, edo, behintzat, zerutzat hartu nuen sabaiari begira:hara hona                   dudana nuena-------            Kolore eta irudi ezberdinak zaizkit nahastu eta osatu;eta ni begira,inoiz gertatu denaren edo litekeenari so.Bidaia ez berezia da, are guttiago goz...


Eman labankada bat!Eman, agure zahar honi, ez baitu besterik mereziAkats orotik ez du ez ikasi ez ikasiren.Bederen, galdu du zuen izen guztia.Amaigabe jarraitzen du aurreraatzera ere begira, iltzeak begietan.Altzairu gordinez estalirik, itzala goraipatuz.Esku zabaletan ur guztia erortzen den heinean isurtzen da arima baten bide ohizkoegiaeta agur bat emateak ere beldurra pizten dio.Zer egin nahi ote du(t) egun belztu honetan?Ohera sartu, eta ahaztu izaitearen osotasunaErdi bizirik darraielarik aurreraoraindik egon ahalko du eta hitz egin agertzen zaizkion maniki bizidun guztiei.Esan nahi du...


b a k a r

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-02-05 15:19

Jendez inguraturikkanpora begirabarrurantz joan etazer da gelditzen zaidana?Hamaika aldiz galdu eta berreskuratzen dutnorbaitekin egoteko beharraGelaren alderik ilunenari begirapixkanaka gauza guztiek forma hartzen dutebaina ez da bizidunik den ezer eratzenGaua iritsi daeta burura dezakedan ezerk ez dit hitzik egitenez eta besarkatu oheanIrudikatzen bizizjada ohituta betiko bakardadean


adierazi

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2008-02-02 14:44

Astor Piazzolaren soinuaren ondoanakorde biziekin nahasteanene maiteñoari begiramundua bihar bertan amaituko balitz bezalagozatuz daukadan guztiabi besoz besarkatzen dudan bitarteanbegiez maite dudala adierazteaneta musikak nire ahotik hitz egiten dueneaneskaini diezaioket benetaneta  esanzer dagoen nire barneanzer ematen didan...zer nahi dudan:egon gaitezela beti elkarren ondoan


Haizeak ia dena eraman dezakeurak ito dezakeen bezala, hutsuneak betezLurrak irensten duena, nekez azaleratuko daeta suak gelditzen den oro erraz erreko lukeHala ere, jendeak noiz aurkituko zain:hortxe, izango da beti egia...


beize

odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-12-07 16:17

Berriro ere hasteko gogoa nuelakoidazten dizut ene barneko itzal eder horiiluntasunak ez dizu erasanbertan darraizubeti nire atzetikIragan ditudan bideekbeste berri batzuetara eraman nautehala:askotan sentitu dut berritzen nintzelazerbait hartzen nuelaorain bazatorzkitberrizbeti bezalairribarre bat ahoaneta hainbat buruhauste barneanMagal goxo batean jaio nintzelakobadut maitekiro pausuak emateko gaitasunahori danire ondasuna


Hitzen jolasa 2

1
odol 1456151938969 Odolaren Mintzoa | 2007-11-25 19:32

Bueno, aldaketa eta guzti. Eskerrik asko, animoengatik!!!!Hitz batek bestea jan dezake ez badira lotzen zerbait esatekoNahi nuen dena hitzez osatu zen; batez ere zu ikusteanEz ginen inoiz lotu, ez argi, ez eder sortuAldiz, hamaika esanahi berri elkarri itsatsi dizkioguGaur, banandu gaituzte, edo banandu gaituzuJango ninduzulakoan, berriz naiz sortuZuk, osatzeko bildurra; nik irentsia izatearenaMundu hontan nirekin batzea, gehiegikeriaOrain, nahiago dut berriz jaio, esanahi berri bat emanjta jaio naizen honetan, ez dut hizkirik ahantziko


Azken iruzkinak