Gorbeia da Euskal Herriak daukan tokirik politena eta bideo honek bere lekurik interesgarrienak erakusten ditu Gontzal Mendibil abeslari arratiarraren eskutik. Gorbeia oso leku garrantzitsua dauka nire bizitzan hor igaro ditudalako nire gaztaroko denbora asko, Bizkaitar guztientzat leku hau ikaragarria da, baina baita Arabako hainbat herrientzat ere: Murgia, Izarra.... Azkenean Gorbeia da Araba eta Bizkaia lotzen dituen tokia da.
Araba eta Gipuzkoaren ostean, Bizkaiari heldu zaio ordua. AHT abiadura handiko trenaren lanak hasi dituzte herrialde horretan, Zaratamon zehazki. Hilabete batzuetako atzerapenaren ostean -lurren desjabetzeekin izan dituzten arazoek behartuta, batik bat, hasi dira Galdakao-Basauri zatiaren lanei. Honez gain Bilboko Superportua eta Arrigorriaga lotuko duen Super-Surreko obrak hasiak dira. Bizkaia eta Euskal Herri osoa apurtuko dute eurak dirua irabazteko. Zer lortu nahi dute lan hauekin? Galdera honen erantzuna sinplea da, ama lurra apurtuz euren poltsikoak bete. Ez dute lortuko. ...
Polizi eta militarren pausuen doinuekin batera Nireak egin duela uste dot Danak zeozer gaizki egin dogu noizbait Honek beldurtzen nau Ze ondorio ekarri litzake Herriaren iraultzarekin batera bakearen doinua dateor Militarrak akatuak, poliziak desarmatuak Orain bai gustura sentitzen naizela Herriaren indarra besteen armak gainditu ditu, Eta azkenean, hainbeste bilatu dogun askatasuna heldu da.
Azken hamarkada honetan internet barneratu da gure gizartean, instrumentu hau gure bizitza birmoldatu egin dau. Honen ondorioetako bat prentsa idatziaren gainbehera izan da. Baina beste faktore asko egon dira prentsa idatziaren irakurleen kopurua murrizteko, eta nagusiena gaur egungo gizartearen pasibotasuna izan da. Pasibotasun hau arlo askotan ikusten da. Adibide garbiena Euskaldunon Egunkariaren gaineko epaiketa faltsuaren gainean gizartearen arlo handi batek izandako jarrera izan zan. Egunkari hau itxita eta bere langileak atxilotuak izan ziren bitartean gizartearen zati handi batek bes...
Partidu hau ahastezina da. Zapatua, gaueko hamarrak ziran, beti bezala tragu batzuk hartu ostean san mamesera abiatu giñan kuadrillakoak. Han pentsaezina gertatu zan. Athletikek 0-3 galtzen joan ostean 4-3 irabazi zuen. Ta hau gutxi balitz azkeneko gola Julen Guerrerok sartu zuen. Parranda kristonakoa izan zan partidu ostean. Eta San Mameseko giroa ikaragarria.
Feos pero majos taldeak Arrigorriagan emandako kontzertuaren bideoa da. Beraiek esaten duten bezala herriari omenaldi bat emateko.
Euskal Herria vs Catalunya Kristonako giroa egon zan San Mamesen euskal eta kataluniar hintxen artean, helburu nagusi batekin gure selekzioen OFIZIALTASUNA.Ca
Atzo autobusean giñen, bidaiariak, mutila rock star bat balitz bezala ohiukatzen zuten. Non dago Lander, ez da gogoratzen! Ta bera anitz konten jarraitu zuen. Lander bi egunetara Benidormen agertu zan kubata bat eskuan zuelarik. Honez gain denak konturatu giñen gau hartako Landerren abenturak eta desbenturak. Hori BAI berak ez du denbora askoz bere amodio gazi-gozoei buruz inoiz txintikerik esan, "Patas" neskalagun amorratuarena izan ezik.
Askatsauna ikusten dan lekuetatik idazten dot blog hau. Hainbeste aburu izan ostean arranoaren hegalgiaren askatasuna ispide bezala hartu dot. Danok noizbait egan egin nahi dugulako eta gauza guztien gainetik, libre izan nahi garelako.