Hazi
Azken hamarkada honetan internet barneratu da gure gizartean, instrumentu hau gure bizitza birmoldatu egin dau. Honen ondorioetako bat prentsa idatziaren gainbehera izan da. Baina beste faktore asko egon dira prentsa idatziaren irakurleen kopurua murrizteko, eta nagusiena gaur egungo gizartearen pasibotasuna izan da. Pasibotasun hau arlo askotan ikusten da. Adibide garbiena Euskaldunon Egunkariaren gaineko epaiketa faltsuaren gainean gizartearen arlo handi batek izandako jarrera izan zan. Egunkari hau itxita eta bere langileak atxilotuak izan ziren bitartean gizartearen zati handi batek beste alde batera begiratu zuen, egoera hori salatu beharrean.
Gaur egungo gizarteari bera bakarrik axola zaio, eta horregaitik beraien interesen informazioa eskuragarriagoa da interneten prentsa idatzian baino. Internetek aurrerapen asko ekarri ditu baina era kaskar batean erabiltzen bada atzera pausu haundi bat izan daiteke gaur egungo gizartearentzat.
Horregaitik nire ustez prentsa idatziaren gainbeheraren arrazoi nagusia ez da internet izan beste arlo batzuk baizik. Biak erabili ahal dira bata bestea mesprezatu gabe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: