Kategoria: hazi
Aldatzen doaz garaiak; teknologiaren aurrerakuntzak gero eta bizkorrago ari dira eboluzionatzen, eta gu, giltzarrapo horretan ere aldatuz goaz. Egunkarien paperezko edizioak behera doaz. Zergatik da txarra? Kazetaritzan jarduteko teknikak aldatuz doaz. Zergatik da txarra? Teknologia berriez baliatzen gara informazio aberasgarriagoa eskaintzeko. Zergatik da txarra? Nik ez dut uste txarra denik. Agian prestakuntza maila handiagoa eskatzen da, baina ez dut uste kalitatezko paperezko edizioak desagertuko direnik. Beharbada informazio aberatsa eskaintzeko ordua da. Telebist...
Dena aldatu da. Modu bizkorrean dena aldatu da. Teknologiak ikaragarrizko indarra hartu du gaur eguneko gizartean. Orain dena egin daiteke internet bidez: erosketak, informatu, lagunekin mintzatu etab. Egia da egunkariak indarra galtzen ari direla. Orain jendeak laneko edo unibertsitateko denbora libreetan interneten begiratzen ditu berriak. Horrela dago eta horrela egin beharko ditugu gauzak. Gizakiak izugarrizko aurrerapausoa eman du alde horretan. Baina zer gertatzen da benetan garrantzia daukaten aspektuekin? Esan nahi dut, non daude oraindik lortu ez ditugun eskubide guztiak? Horren ...
Hemen azpian eskegi dudan bideo hau, you tube-etik aterea, gure web 2.0. ikasketako irakasleak ikusteko gomendatuko zigun, eta bereziki interesgarria iruditu zait. Gaur egun bogan dagoen gai bat oso era egokian erakusten bai digu. Era digitala eta beronek dakartzan aldaketa batzuei erreferentzia egiten die, zehazki kazetaritza eta komunikazioarena. Ez nuke bideoa gehiegi komentatzerik nahi, onena berau ikustea bai da. Baina funtsean, internet beste medio guztien gainetik nola gailentzen ari den erakusten du. Beldur pixka bat ematen du, baina zer egingo diogu ba, horrelakoa da bizitza eta.
Egun, Internetek lekua kendu die hainbat hedabide tradizionalei. Horren adibiderik nabarmenena egunkariekin gertatu dena da, izan ere, munduko zenbait berripaper haien erredakzioak itxi dituzte. Gainera, egunkari askok haien webgunea dute, besteak beste, Berria, El Correo, El Pais… Bertan, jendeak paperean argitaratutako testuak irakurtzeko aukera dauka. Gero eta gehiago dira webgune horien bisitariak, gizarte digital batean gaudela esatera eramaten gaituena. Hala ere, egun...
HAZI bideoak esaten duenez, egunkarien tiradak behera egiten dute nabarmenki, eta Interneteko edizioen bisitak etengabe igotzen ari dira.Ez da harritzekoa, egungo gizartea ezagutuz: gero eta informazio gehiago nahi dugu, etengabe kontsumitzen dugu informazioa, baina aldi berean alferragoak bihurtzen ari gara. Ez dugu informazioa bilatzen, gugana etortzea nahi dugu, hortaz, komunikabideek egiten dutena hartzailearengana joatea da. Eta hala egin beharko dute bezeroak nahi badituzte, gizarte honek gauzak modu errezenean eta azkarrenean egin nahi dituelako.
Tradizioen edo teknologi berrien aldean jartzea ez da batere erraza. Egia da, orain askoz ere aurreratuagoak gaudela eta munduko edozein puntutik jakin ahala dugula zer gertatzen den gure herrian. Hori abantail bat moduan ikusten dut. Gainera, urteak nola igaro dena aurreratu behar da: gizartea, teknologia.... Hori horrela da.Beste alde batetik, oso gaizki sentitzen naiz ere kazetaritzaren munduan eta bere historian bereziki tradizio oso finkoak ditu. Badaude milaka pertsona beharbada medio tradizional hauetan lanean eta ikusten ari dira gauzak ez doazela oso ondo. Gainera, tradiziona...
Prentsa mundua aldatzen doa teknologia berrien eraginez. Honi buruzko gogoeta dugu aurreko bideoa. Jendeak geroz eta egunkari gutxiago erosten ditu, internet bidez dohainik ikusi ditzakeelako berriak. Internet izugarrizko aurrerapausoa den harren, ez genituzke baztertu behar betidanik eduki ditugun medioak (kasu honetan egunkariak). Gero eta gehiago daudenak blogak dira. Denetik topa genezake blog munduan; sukaldaritza blogak, sexuari buruzko blogak, ikasleen blogak… Izugarrizko lana eskatzen dute web gune hauek. Komenigarria izaten da astean behin behintzat berriren bat ...
Esan beharrik ez dago, gure gizartean teknologia berriak duten arrakasta. Gero eta teknologia gehiagok eta hobeagoek inguratzen gaituztelako. Beraz, beste erremediorik gabe, aurrerapausu horietara ohitu eta egokitzea besterik ez zaigu geratzen. Baina hau guztia abantaila bat al da? Jakina, ez dago zalantzarik abantailak egon badaudela. Adibidez, egunkaria on line bidez irakurri dezakezu etxetik mugitu gabe eta batere ordaindu gabe gainera. Baina zer gertatuko da paperezko egunkariekin? Izan ere, gero eta jende gehiago da gaur egun on line bidez irakurtzen duena egunkaria. Adibidez, Wall str...
Azken hamarkada honetan internet barneratu da gure gizartean, instrumentu hau gure bizitza birmoldatu egin dau. Honen ondorioetako bat prentsa idatziaren gainbehera izan da. Baina beste faktore asko egon dira prentsa idatziaren irakurleen kopurua murrizteko, eta nagusiena gaur egungo gizartearen pasibotasuna izan da. Pasibotasun hau arlo askotan ikusten da. Adibide garbiena Euskaldunon Egunkariaren gaineko epaiketa faltsuaren gainean gizartearen arlo handi batek izandako jarrera izan zan. Egunkari hau itxita eta bere langileak atxilotuak izan ziren bitartean gizartearen zati handi batek bes...
Hazi! Dagoeneko berandu izan daiteke. Denok ikasi behar dugu interneta erabiltzen. XXI.mendean gaude eta sarea da gure mundu eta bizitzaren oinarri. Baina hau ez da guztia. Aldizkari eta egunkarien salmenta urria Hazi bideoak dionez internetaren erruz da. Ez nago ados. Beherakada intelektualitatearen beherakadarekin lotuta dago guztiz. Hala ere, interneta ezinbesteko dugula argi dago eta hazi behar dugula erabiltzen ere ikusia da. Gaur ezin da bulego batean egon internet konexiorik gabe, edo etxe bat ordenagailu eta internet barik inkomunikaturiko etxea da. Hala ere, trebetasunak erak...
HAZI bideoak zera esaten digu, garai berrietara egokitu behar garela, bestela ez dagoela etorkizunik guretzat. Baina nola ez ditugu ba datozen garaiak aldaketa nortasun batekin besarkatuko, Rajoy hori bera esaten ari da eta? Argi dago garaiak aldatzen ari direla eta komunikazioaren mundua da horren islarik esanguratsuena, eta gu geu gara itsaso horretan murgildu eta igeri egiten jakin behar dutenak; ez soilik jakin, baizik eta onenak izan. Onenak, zeren eta informazioaren mundua usteldu egin dute, kiratsa dario eta irentsi ezina den fruitu batean bihurtu da. Hor, hor egon behar da gu...
Berriz ere teknologia berriekin sartu beharra. Ikus dezagun, prentsa beti izan da paperean, baina gaur egun ere interneten topa dezakegu. Arazoa planteatzea ez da zaila. Guztiok badakigu prentsa digitalarekin batera langileen jeitsiera dakarrela. Baina hau guztia denok dakigu. Prentsa elektronikoak abantaila asko ekar ditzazke. Edozein momentutan informazioa eskura dezakezu edo bertan txertatu. Nire iritzia, prentsa idatzia beti eduki du bere xarma.
Mundu aldatu egin da. Gure oraingo gizarte honetan teknologiak etengabe egiten du aurrera. Teknologia horietara ohitu beharra daukagu, gizarteak hala eskatzen baitigu. Aldaketa hauek on egingo al digute? Abantailak al dira?Aldaketa horiek abantailak badira, zer lehen paperean irakurtzen genuena orain badaukagu internet bidez irakurtzea. Guretzat hau erosoago iruditzen zaigu, tabernara edo kioskora jaitsi beharrean egunkaria etxetik irakurtzea. Baina honek ere badu bere desabantaila, zer paperezko egunkarian jendea bere lanpostua galtzen ari da eta tirada gutxiagoranzko joera hartzen ari da....
Joxe Aranzabalek esan zigun moduan Youtuben zintzilikaturik dagoen “Hazi (Thrive euskaraz)" izeneko bideoa ikusi ostean, hainbat ideia etorri zaizkit burura. Uste dut arrazoi duela “dokumentalak”, hazi beharra daukagu, komunikatzeko bide berriei ekin, berritu, komunikatzen segi , berriztatu… Bideoak dioen moduan, egunkari asko ixten ari dira eta prentsa kazetari asko kale gorrian geratu dira, egunkari nahiz aldizkarietako edizio digitalek berriz, gorakada izugarria ari dira ezagutzen urtez urte. Beraz, hedabide tradizionalak alde batera utzi gabe, baina etorkizunari eman behar diogu bos...
Jakina da gero eta teknologia berri gehiago eta arrakastatsuagoak ditugula gure gizartean. Jakina da teknologia berri horietara ohitu eta egokitu behar garela. Baina horrek abantailik ba al du? Noski, abantailak baditu. Adibidez, egunkaria on line bidez irakurri dezakegu etxetik bertatik, inora irten gabe. Baina zer gertatzen da papereko egunkariekin? Hor dago koxka. Gero eta jende gehiagok erabiltzen du on line sistema egunkaria irakurtzeko. Adibidez, Wall street Journal-en %81ek irakurtzen du on line bidez, eta hori papereko egunkariarentzako izugarrizko atzerapena da. Horren adiera...