Hazi
Esan beharrik ez dago, gure gizartean teknologia berriak duten arrakasta. Gero eta teknologia gehiagok eta hobeagoek inguratzen gaituztelako. Beraz, beste erremediorik gabe, aurrerapausu horietara ohitu eta egokitzea besterik ez zaigu geratzen. Baina hau guztia abantaila bat al da?
Jakina, ez dago zalantzarik abantailak egon badaudela. Adibidez, egunkaria on line bidez irakurri dezakezu etxetik mugitu gabe eta batere ordaindu gabe gainera. Baina zer gertatuko da paperezko egunkariekin?
Izan ere, gero eta jende gehiago da gaur egun on line bidez irakurtzen duena egunkaria. Adibidez, Wall street Journal-en %81ek irakurtzen du on line bidez, eta hori paperezko egunkariak egiten dituzten enpresentzat izugarrizko atzerapena da. Horren adibide dira, orain dela gutxi itxi diren bi egunkari.
Beraz ezin genezake ahantz, abantailak badituela baina desabantailak ere hor daudela. Izan ere, gaur egun gero eta makina “jakintsuagoak” dauden honekin, zenbait gizaki ordezkatzera ere iristen dira. Hau da, lehen langile gehiago behar izaten ziren enpresa batean eta gaur egun makinek ordezkatzen dituzte zenbait langileren lanpostuak.
Nire kasuan, oraindik paperezkoa erosi eta irakurtzen dut ia beti, baina egia da gero eta joera handia daukadala on line bidezko egunkaria irakurtzekoa. Agian ez litzateke ideia kaskarra izango, paperezkoen prezioa jaistea planteatzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: