garai berriak, tresna berriak
HAZI bideoak zera esaten digu, garai berrietara egokitu behar garela, bestela ez dagoela etorkizunik guretzat. Baina nola ez ditugu ba datozen garaiak aldaketa nortasun batekin besarkatuko, Rajoy hori bera esaten ari da eta?
Argi dago garaiak aldatzen ari direla eta komunikazioaren mundua da horren islarik esanguratsuena, eta gu geu gara itsaso horretan murgildu eta igeri egiten jakin behar dutenak; ez soilik jakin, baizik eta onenak izan. Onenak, zeren eta informazioaren mundua usteldu egin dute, kiratsa dario eta irentsi ezina den fruitu batean bihurtu da. Hor, hor egon behar da gure desafioa, Txema Ramirez de la Picinak dioen munduan, Bestelako Komunikazioa eraikitzeko.
Horretarako, noski, ezinbestekoak dira teknologia berriak, ezagutza modernoak eta nortasun garaikidea. Arrazoi horiek direla medio da zinez garrantzitsua Web 2.0 asignatura, berauek irekiko baitizkigu, ulertuz gero, protagonistak izan behar dugun garai berri horren ateak.
Internet izango da ziurrenik gure borroka eremua, bertan jardun beharko gara, gure beharrean dihardun eta gure nahiak jorratu. Blogak, podcastinak, audacity, googledocs, tagzania… guda horretan erabili beharko ditugun armak dira, eta ondo asko gainera.
Ez bagara berriztatzen beste ogibide bati heldu beharko diogu.
Osasuna, askatasuna eta maitasuna
Iruzkinak
Utzi iruzkina: