Kategoria: modernitatea
HAZI bideoak zera esaten digu, garai berrietara egokitu behar garela, bestela ez dagoela etorkizunik guretzat. Baina nola ez ditugu ba datozen garaiak aldaketa nortasun batekin besarkatuko, Rajoy hori bera esaten ari da eta? Argi dago garaiak aldatzen ari direla eta komunikazioaren mundua da horren islarik esanguratsuena, eta gu geu gara itsaso horretan murgildu eta igeri egiten jakin behar dutenak; ez soilik jakin, baizik eta onenak izan. Onenak, zeren eta informazioaren mundua usteldu egin dute, kiratsa dario eta irentsi ezina den fruitu batean bihurtu da. Hor, hor egon behar da gu...