Hazi bideoa
Dena aldatu da. Modu bizkorrean dena aldatu da. Teknologiak ikaragarrizko
indarra hartu du gaur eguneko gizartean. Orain dena egin daiteke internet
bidez: erosketak, informatu, lagunekin mintzatu etab.
Egia da egunkariak indarra galtzen ari direla. Orain jendeak laneko edo
unibertsitateko denbora libreetan interneten begiratzen ditu berriak. Horrela dago
eta horrela egin beharko ditugu gauzak.
Gizakiak izugarrizko aurrerapausoa eman du alde horretan. Baina zer
gertatzen da benetan garrantzia daukaten aspektuekin? Esan nahi dut, non daude
oraindik lortu ez ditugun eskubide guztiak? Horren jakintsuak baldin bagara
teknologiari halako bultzada emateko, egin dezagun ahalegin bat gure eskubideak
lortzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: