Dena aldatu da. Modu bizkorrean dena aldatu da. Teknologiak ikaragarrizko indarra hartu du gaur eguneko gizartean. Orain dena egin daiteke internet bidez: erosketak, informatu, lagunekin mintzatu etab. Egia da egunkariak indarra galtzen ari direla. Orain jendeak laneko edo unibertsitateko denbora libreetan interneten begiratzen ditu berriak. Horrela dago eta horrela egin beharko ditugu gauzak. Gizakiak izugarrizko aurrerapausoa eman du alde horretan. Baina zer gertatzen da benetan garrantzia daukaten aspektuekin? Esan nahi dut, non daude oraindik lortu ez ditugun eskubide guztiak? Horren ...
Web 2.0 ikasgaian jakin nuen lehen aldiz Firefox nabigatzaileari buruz. Ez nuen lehenago probatu, beti explorerrekin aritzen nintzen. Egia esan, software libreak edukitzeak gehiago bultzatzen du. Eta hauen alde egiten duzu apustu. Mozilla Firefox erabiltzen hasi nintzenean bere azkartasunaz harritu nintzen. Bestalde gustuko ditugun gauzak karpetetan gordetzeko aukera ematen du. Eta ziur nago, ez dakidan beste hamaika gauza eskaintzen dituela oraindik! Denoi animatzen dizuet nabigatzaile hau erabil...
Sustatun irakurritako artikulu batean Wifiren inguruan kezkak sortu direla ohartu nintzen. Izan ere, ikastetxeetan arazoak ekartzen ditu ikasleen interneterako sarrera hain eskura edukitzeak. Beno, nire iritzitan unibertsitatean egonda, bakoitzak bere kabuz pentsa dezake. Nahiko helduak izan beharko ginateke ikasi nahi dugun ala ez jakiteko. Klasera joaten bazara, irakaslearengan arreta jarriko duzula suposatzen da. Internet erabili nahi baduzu ordea, etxean geratzea gomendatzen dut. Lasaiago aurkituko baitzara eta ez dizu inork errietarik egingo!
Oihu egin nahi dut bloga irakurtzen aritu naiz. Hainbat eta hainbat lan eta animazio eskaintzen ditu blog honek eta benetan harrituta geratu naiz. Web 2.0 ikasgaiak asko lagundu digu denoi blogen munduan bidaiatzen. Ez genekien mila gauza ikasi ditugu egun gutxietan eta benetan poztekoa da. Zorionak Oihu egin nahi dut blogaren egileari. Asko gustatu zait ezarri dituzun animazio eta artikuluak!
Argi blogean El Canto del Loco taldearen kontzertu bati buruzko artikulu bat irakurri dut eta aspaldi betetako amets harekin gogoratu naiz. Orain dela hiru urte, lagun bat eta biok Bilbora joan ginen Axl Rosek emango zuen kontzertua ikusteko. Iritsi zen horrenbeste itxarondako eguna. Ordu bat zain egon ginen, zutik, nekatuta, jende artean izerditan. Baina oihanera gonbidatzen gintuen oihua iritsi zen. (Welcome to the Jungle abestiarekin hasi zen kontzertua) Hiru ordu iraun zuen eta bertan egon ginen, kantuan, pozik. Beste aukera baten zain nago orain ere.
Pako León, Aída serieko aktorea dugu. Benetan bikaina. Momentu ederrak pasa ditut bere txorakeriak entzuten eta guakamole blogean serieko momenturik onenak aurkitu ditut. Zaila egingo litzaidake mutil hau bere paperetik irtenda ikustea. Jada pertsonaian sartuta ikusten baitut beti. Milesker “Guakamole”, momentu barrez pasa ditudan 5 minutu hauengatik.
Klasekoen blogetan aritu naiz begira. Mendeberri proiekturako talde batek egin duen blogarekin egin dut topo. Gay, lesbiana eta transexualei buruzko bloga sortu dute. Benetan interesgarria iruditu zait gaia. Historia osoan egon arren (Gay, lesbiana eta transexualak) duela gutxiko gauza dela dirudi. Hainbeste denbora behar al du gizakiak sexua eta maitasuna itsuak direla jakiteko? Hainbeste denbora behar al du gizakiak buruko txipa aldatzeko? Edota errealitatea onartzeko? XXI. Mendean gaude!! Eta oraindik badira begiak zabaldu ez dituztenak
Txikitatik gorroto izan ditut matematikak. Ez naiz zeharo txarra hauen aurrean. Baina kosta... kostatzen zait. Aurreko ikasturtea bukatu nuenean, lehenengo burutapena zientzia hauei buruzkoa izan zen: Ez nituen sekula gehiago matematikak emango! Gaur sustatun begirada bat ematera sartu naiz. Eta zer aurkitu dut? Matematikei buruzko blog bat. Sartzea erabaki dut eta bertan, matematika ikasteko edota ulertzeko modu interesgarriak badaudela ohartu naiz. Zientzia honek, beti izan du ospe txarra. Baina nik uste, erakusteko moduan aurkitzen dela koxka. Matematika blog honetan ikasteko bide erra...
Mendeberrirako aurkezpena Google Docsekin egina:
Joan zen Martxoaren 14an, Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleok HUHEZIko fakultatean Iban Aranzabal eta Patxi Iraetaren hitzaldira aurkezteko aukera izan genuen. Bi blogari trebe hauek beraien esperientzi eta aholkuak eman zuten. Besteak beste, hartzailea kontutan izan behar dela zioten. Honi argazkiekin eta animazioekin irakurketa lagunduz. Patxik betidanik izan du teknologia berrien aldeko miresmena eta udaltzaingo lanetatik irtetzen denean Blog-ean aritzea gustoko duela baieztatzen du. Sarean errespetua gordetzearen alde agertu zen. Iban Goienako Web atalaz arduratzen da. Informa...