Moon

WALKING ON THE MOON

Zarautz-Tagzania

moon 1456151655693 Moon | 2008-05-27 20:21

Aurtengo Aste Santuak, aurrekoak bezala, Zarautzen pasa ditut lagunekin. Hondartzara joateko ez dugu eguraldi aproposik izan baina udan emandako ibili guztiak berriz ere gogoratzea bururatu zait. Hemen Zarauzko hondartza   tagzaniapaste zarautz map


The Who-Keith Moon

moon 1456151655693 Moon | 2008-05-27 16:41

The Who rock talde ingelesa 1964. urtean sortu zen. Taldearen partaide nagusiak Roger Daltrey, Pete Townshend, John Entwistle eta Keith Moon izan ziren. 1978. urtean, Keith Moon bateriajolea sobredosi batek jota hilik aurkitu zuten. Bere heriotzaren ondoren taldeak disko berriak argitaratu zituzten, baina ez ziren 70. hamarkada hasierako diskoen mailako bezalakoak. 2002an, Entwistlen heriotza etorri zen, eta ordutik Roger Daltrey eta Pete Townshend dira taldean ofizialki geratzen diren bakarrak. Gaur egun ere, kontzertuak ematen ari dira.


La vida es sueño

moon 1456151655693 Moon | 2008-05-18 20:43

Pedro Calderón de la Barca – “La vida es sueño” Resumen de la obra: Es para muchos el mejor drama filosófico de Pedro Calderón de la Barca y uno de los mejores libros de la literatura española. La novela consta de tres actos. En la primera el autor presenta a los personajes y sitúa al lector en el espacio-tiempo del drama. En la segunda (y la más amplia) explica el problema que se crea en el reino de Polonia. Y en el tercer acto aparece, al fin, el desenlace. El autor consigue atraer la atención del lector mediante una lucha interminable contra el destino de cada uno de los personajes. Biog...


Bi Kabiak

moon 1456151655693 Moon | 2008-05-09 14:44

Gaur Audacity programa aztertzen aritu gara eta "Bi Kabiak" deituriko poesia bat blog honetan txertatzea ideia polita izango zela iruditu zait. Espero dut atsegina egingo zaizuela Antonio Arzaken poesia entzutea.boomp3.com


Gregory Colbert

moon 1456151655693 Moon | 2008-02-29 14:29

Gregory Colbert (Kanada, Toronto 1960) argazkilari ospetsuak ateratako argazki harrigarria daukagu aurrean. Animali eta pertsonen arteko harremanak aztertzen dituen argazkiak ateratzen ditu Colbetek.


Bartzelona

moon 1456151655693 Moon | 2008-02-22 15:19

Bartzelona, Bartzelona... Patuak bultzatzen duena... Lehenengo Dublinera eta handik Bartzelonara. Inoiz ikusitako hiririk ederrena. Artea, musika, jendea... zoragarria! Berriz noiz joango naizen pentsatzen hasia nago. Gainera badaude hegaldi merkeak eta horietako bati etekinak ateratzea komeni da. Hango lagunekin elkartu eta momentu politak bizi nituen. Ia oraingo hontan zer gertatzen den!


moon 1456151655693

Moon

Epa! IKO 07ko ikasleok, Web 2.0 ikasgairako blog hau sortu dugu. Zure gustukoa izango delakoan... milesker bisitatzeagatik!